try another color:
try another fontsize: 60% 70% 80% 90%
AEK planet

Feed aggregator

Euskaltegiaren boterea

Atoan - Fri, 05/23/2008 - 06:05

Categories: Euskaltegiak

Gero

Santutxu - Fri, 05/23/2008 - 06:02

Categories: Euskaltegiak

Iparraldean ikastaro bereziak

Dulantzi - Fri, 05/23/2008 - 05:39
Hainbat barnetegi antolatu ditu AEK-k Iparraldean: Urepelen hamabi eguneko bi barnetegi burutuko dira, uztailaren 7tik 18ra lehenengoa eta abuztuaren 4tik 15era bigarrena, eta maila guztietako ikasleek eman ahal izango dute izena, baita hutsetik hasi nahi dutenek ere. Ez da beharrezkoa, beraz, Hegoaldeko barnetegietan gertatzen den gisan, gutxieneko ezagutzarik izatea. Bestalde, bost eguneko xiberera ikastaroa egingo [...]
Categories: Irakasleak

Nola eztugun geroko segurantzarik

Santutxu - Fri, 05/23/2008 - 04:59

Badakigu, orain darabillagun bizitzea, bizitze gaixtoa dela, eta gutzaz ongi izaitekotz, bizitze gaixto haur utzi behar dugula. Ordea pontua da, ea noiz utziko dugun. Eta zuk diozu, gero. Baiña nik diot ezen ez gero. Baiña nik diot ezen ez gero, baiña orai. Dakusagun ea zeiñek dioen hobeki, zeiñek duen arrazoiña. Eta erakusteko ezen nik dudala, eta zu zoazilla huts egina eta bide errealetik eta zabaletik aldaratua eta errebelatua: Erradazu behin, egiteko hunetan sarthu baiño lehen. Zuk baitiozu ezen, gero onduko zarela, gero behar diren deskarguak eta eginbideak eginen ditutzula. Non duzu gero horren segurantza? Eztakizu, erran komuna den bezala, eztela heriotzea bezain gauza segurik, eta orena noiz izanen den bezain guti gerthurik?

Gure bizitze hunek hain du zimendu flakoa eta eria, ezen ongi minzatzera, ezin baiterrakegu: bihar eginen dugu hunelako edo halako gauza. Baiña erran behar dugu, Iondone Iakuek dioen bezala: Si Dominus voluerit et si vixerimus, faciemus hoc aut illud (Jacob. in sua epist. cap. 4). Baldin Iainkoak nahi badu, baldin bizi bagara, eginen dugu haur edo hura. Hargatilk erraiten du San Mateo ebanjelistak: Vigilate itaque, quia nescitis diem neque horam (Mt. 25). Zaudete prestik eta iratzarririk, zeren eztakizue eguna eta ez orena; eta badio Spiritu Sainduak ere, anhitz galdu dela, bere buruari ethorkizunaz sobera prometatuz. Repromissio nequissima multos perdidit. (Eccli 29).

Gure lehenbiziko aitaren bekhatua dela kausa, harengatik, haren kariaz, guztiok gaude preso, guztiok gaude mundu hunetako garzele hunetan, heriotzera kondenatuak.

Categories: Euskaltegiak

Moodelmoot gaur

Atoan - Fri, 05/23/2008 - 03:05
lotura

Gaur da, zerbait interesgarria etorriko da handik, seguru.
Ni, beti bezala, joan barik geratuko naiz. Berandu ibiltzeagatik kanpoan geratu. Buaaaaa!

Categories: Euskaltegiak

Familientzako barnetegiak

Dulantzi - Fri, 05/23/2008 - 02:33
Barnetegi mota honen helburua gurasoen eta seme-alaben arteko harremana euskaraz gauzatu dadin laguntzea da, ohituraren poderioz askotan zaila suertatzen delako horrela komunikatzea. Gurasoak euskara eskolak jasotzen dituzten bitartean, umeak begirale eta hezitzaileen zaintzapean egoten dira, eta guztien “eginbeharrak” bukatutakoan elkartzen da familia, eguneko gorabeherak elkarri kontatu eta euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Familia barnetegietan gurasoek 1B [...]
Categories: Irakasleak

Dagoeneko antolatu dira udako ikastaro eta barnetegiak

Dulantzi - Fri, 05/23/2008 - 02:24
AEK-k dagoeneko zabalik du matrikula epea udan euskara ikasi nahi duen ororentzat, aukera ezberdinak eskaintzen dituelarik euskaltegi eta barnetegietan. Ikastaroak uztailean, abuztuan edota irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan. AEK-k zabalik izango ditu Euskal Herri osoan 100 bat euskaltegi, herritik oso urruti alde egiterik ez eta egunean bost orduko ikastaro trinkoa egin [...]
Categories: Irakasleak

Irakurtzaileari

Santutxu - Fri, 05/23/2008 - 01:21

Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. Eta on zatekeiela, gauza hunetzaz liburu baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, gero dioenak bego dioela erakustea. Konpaiñia berean galdegin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua. Eta bertze guztien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela, egiteko hartan eskuak sarthu. Ordea nola ezpainintzen neure buruaz fida, desenkusatu nintzen ahal bezanbat. Baiña alferrik, zeren hain zinez eta batetan lothu zeizkidan, non ezetz erraiteko bide guztiak hertsi baitzerauzkidaten. Eta hala deliberatu nuen, buru-eragotzkarri bezala, liburutto baten, bi partetan partiturik, gero hunen gaiñean egitera.

Categories: Euskaltegiak

Gomendiozko karta

Santutxu - Fri, 05/23/2008 - 01:20

Neure iaun maitea, ioan zatzaizkit lurretik, baiña ez gogotik, eta ez bihotzetik. Heldu nintzen. Ezterautazu iguriki. Ordea eneak dira faltak, enea da hobena. Gerotik gerora ibili naiz, eta hala dabillanari gerthatzen ohi zaikana egin zait niri ere.

Baiña guztiarekin ere, neure obligazino handiek, ontasun errezibituek, eta bethiere, ene alderakotzat, obrekin batean, erakutsi duzun borondate borondatetsuak, ezterautate utzten, ondotik bedere, zutzaz orhoitzapen egin gabe, liburutto hunen, kanporat atheratzeko, ausartziaren hartzera.

Zeren iduritzen zait ezen oraiño bizi zarela, begien aitzinean zaitudala: eta halatan, hala baitzinitut bezala, mintzatu nahi natzaitzu.

Categories: Euskaltegiak

Google sites erabiltzaile guztiei irekita

Atoan - Fri, 05/23/2008 - 00:55
lotura

Google-en webgune kolaboratiboak sortzeko zerbitzua orain arte era mugatuan erabiltzeko moduan egon dena, hemendik aurrera Google-en edozein erabiltzaileren esku dago.

Wikispaces-en aire bat antzeman diot lehenengo batean.

Categories: Euskaltegiak

Irudien hiztegia: klaserako ideia bat

Atoan - Fri, 05/23/2008 - 00:18
lotura

Tres Tizaseko hauen irudimena saritzeko modukoa da.

Categories: Euskaltegiak

Ulertzen duzue titular hau?

Atoan - Thu, 05/22/2008 - 22:02
Categories: Euskaltegiak

Euskara ikasteko.net

Atoan - Thu, 05/22/2008 - 17:15
lotura

Euskara ikasteko ariketak eta jolasak online.
Eskerrik asko, Amaia eta Lurdes.

Categories: Euskaltegiak

Praktikatu gurekin

Atoan - Thu, 05/22/2008 - 16:48
lotura Berbalagun.blogspot.com helbidetik praktikatu.blogspot.com helbidera aldatu dira AEKren inguruko praktika jarduerak.

Categories: Euskaltegiak

Euskararen biletea

Atoan - Thu, 05/22/2008 - 16:17

Categories: Euskaltegiak

Edukiak,info

Atoan - Thu, 05/22/2008 - 15:04
lotura

Hezkuntz edukien bilatzailea euskaraz.

IKTeroen bidez.

Categories: Euskaltegiak

Hortografia

Atoan - Thu, 05/22/2008 - 15:00
lotura

Sechu Séndek hortografia faltekin duen harremana azaltzen. Neuk ere sentitu dut halako zerbait inoiz (to atxaki merkea!)

Categories: Euskaltegiak

Hello world!

Dulantzi - Thu, 05/22/2008 - 01:45
Welcome to WordPress. This is your first post. Edit or delete it, then start blogging!
Categories: Irakasleak

Hello world!

Santutxu - Thu, 05/22/2008 - 01:39

Welcome to WordPress. This is your first post. Edit or delete it, then start blogging!

Categories: Euskaltegiak

Hangoak eta hemengoak

Karrajua - Wed, 05/21/2008 - 23:39

Enkarterriko berbalagunen blogean irakurri dut aipamena: "Euskara a contracorriente". Radio Euskadin jarraitzen dute euskararen hilabetearekin, eta erreportaje sortaren barruan guri interesatu ahal zaizkigun bi plazaratu dituzte egunotan.

Bata, Enkarterriko lagunek aipatu duten Euskara a contracorriente hori dugu. Laudioko euskaltegia, Enkarterriko berbalagunak eta Vianako ikastolara. Izenagatik igarri daiteke "a contracorriente" horrekin inguru "ez euskaldunei" egiten diotela erreferentzia.

Interesgarria hangoek eta hemengoek kontatu dutena. Euskararen inguruko patetismoa nagusitzen denerako botika ona ematen dute inguru "erdaldunetako" euskaldun hauek. Ez dakit zergatik (edo bai), euskaldun berri /euskaldun zahar bereizktearekin akordatu naiz. Zonalde "euskaldun berriak" izendatu nahi ote dira Enkarterri, Aiara edo Nafarroako hegoaldea? Kontuak kontu, euskaraz egiteko ilusioa dabil oraindik bazter guztietan, uste izaten dugun baino gehiago, benetan.

Bestea euskara ikasten duten etorkinekin egin dute: Inmigrantes euskaldunberris. Getxoko euskaltegi batean Aisarekin ari dira etorkinok. Gai golosoa kazetarientzat urrunetik etorritako ikasleena, aspalditik. Edozelan ere, onartu beharra dago halako poztasuna eta animoa ematen duela urruneko jendea umorez eta gogoz ikasteko ahaleginean ikusteak, eta zer pentsatua eman beharko lieke askori, ezta?

"Es un idioma complicado y eso le da un encanto adicional"

Hemen ere entzun ditzakezue erreportajeok:

Euskera a contracorriente

powered by ODEO
Inmigrantes euskaldunberris

powered by ODEO

Argazkia: Enkarterriko berbalagun

Categories: Irakasleak
Syndicate content