20
Ots
2008

Gasteizen 10etik 1ek baino ez du ondo egiten CACa

Otto | 2008, Otsaila 20 - 13:45

Certificado de Aptitud en Castellano, alegia. Kazetaritza ikasi ezagatik, badut izenburuak jartzeko dohaina, honaino irakurri baduzue.

Eta ekidinezina da Anjel Alkain eta bere lagunek egindako sketch gogoangarri haren irudia ekartzea, gaur goizean berria entzun dudanean.

Makina bat bider erabili dugu, euskaltegietan-eta, gaia. Ikasleak animatzeko erabili izan dugu askotan: "gauzak dauden moduan daude; baina, begira, ez da soilik maila kontua. Jakin gura nuke zenbatek gaindituko lukeen erdaraz antzeko zerbait egingo balitz". Emaitzek arrazoia eman digute, baina azterketa ezin da bere horretan geratu.

Honen atzean, bi arazo nagusi ikusten ditut nik.

Batetik, azterketaren nolakotasuna. Deigarria egin zait oposizio (politiko)aren jarrera: zalantzatan jarri barik biztanleen hizkuntza maila, berez dakarrena hezkuntza-sistema zalantzan jartzea, probak egokiak izan ote diren da kezka. Ez dute arrazoirik falta, baina ez dut sekula entzun, ez diot sekula entzun politikari bati, euskarazko proben egokitasuna zalantzan jartzen.

Egia esan, begi aurrean dut azterketa. Gramatikaren inguruko aldea, atariko proben formatukoa, kuriosoa da. Alkainek-eta "sinónimo de malandrín" eskatzen zuten, eta guk barre. Baina hauena ere... Hona adibide bat:

"56.- El queísmo y el dequeísmo son usos gramaticales contra cuya utilización previene la Real Academia. Si bien admite el queísmo, advierte que es mejor enunciar la conjunción porque da más claridad y vigor a la frase. Señale entre las expresiones siguientes aquella que está redactada conforme a las recomendaciones de la Academia:"

Erantzunak ez ditut jarriko ze, prezisamente, horixe baita itemik errazenetakoa. Ikusi egin beharko zenituzkete beste batzuk. Galdera hori ezin zaio ipini edozein pertsonari. Enuntziatu hori irakurtzen -eta ulertzen- azterketaren denbora osoa eman behar duzu.

Imajinatzen dut teknika apur bat garatzea izango dela kontua. Probak egin eta egin, azterketaren hizkuntza eta erantzun moldea automatizatu arte. Juxtu euskara munduan azterketa moldea aldatu nahi denean, hauek betiko eredura etorri.

Baina, barrenean, badago beste arazo sakon bat: jendearen benetako hizkuntza maila. Eta non gara dezaket nik nire gaztelera maila?

Makina bat bider pentsatu dut euskarari ez ote dion on egiten hizkuntza minoritarioa izateak eta, ondorioz, dakigula frogatu behar horrek. Esan nahi baita, gaitasuna frogatu (-edo) beharrak hizkuntza lantzera bultzatu gaitu. Ez zaigu nahikoa izan hizkuntza menderatzea hainbat funtzio betetzeko eta, ondorioz, hizkuntza "landu" egin behar izan dugu: gramatikaren inguruko hausnarketak egin behar izan ditugu, idazlanak egin behar izan ditugu 25 urteak bete eta gero, beste euskalkietako lexikoa aztertu behar izan dugu sinonimoak emateko...

Ez dakit, baina uste dut euskaldunok, dugun eskarmentuarekin, hobeto egingo genukeela CACa.

Etiketak: agiriak | azterketak | gaztelania | zertifikazioa |
Bidalitako artikuluak

Proba egin dezagun

Benito-(e)k 2008, Otsaila 20 - 15:03-(e)an bidalia.

Gure gaztelania-maila zelakoa da?

Mañana, día 20 de febrero, se cumplirán cinco años desde que la Guardia Civil irrumpiera en las oficinas del diario Euskaldunon Egunkaria y procediera a su cierre, siguiendo las órdenes del juez Juan del Olmo. El gr--- de ap--- a l-- procesados p-- el ca-- Egunkaria y a- propio dia--- han reco----- aquel fatí---- día y h-- presentado u- manif----- haciendo u- llamamiento a l- ciudadanía pa-- que n- olv--- el ca--. Este inter------ blog recu---- lo suce---- y ale--- sobre s-- sombrías consec------.

Erantzuna hemen.

Kalitatea

Benito-(e)k 2008, Otsaila 20 - 18:34-(e)an bidalia.

Honako gauzak irakurrita euskararen arazoen artean hizkuntzaren kalitatearena (interpretazio ohikoenean: zuzentasuna, aberastasuna eta abar) benetan hain handia den pentsatzen jartzen naiz.

Iep. Bo, nik, behintzat zure

bea (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Otsaila 20 - 19:40-(e)an bidalia.

Iep. Bo, nik, behintzat zure c testa gaingitzen dut erres ee!! Horrek ez baitu erran nahi nire gaztelera erakasteko anbizioa bapatean hanpatu denik ez eta ere, gaia ikusita, nire burua asko nortxatu dudanik.

Gaiarekin segitzeko ez dakit zertan diren gauzak hizkuntza mailari dagokionez zuen aldetik bainan hemen bai datuak harrigarriak direla: 10 pertsonetatik batek ez omen daki irakurtzen (zerbait deszifratzen baizik, horien artean gehienek 25 urtez petik dituzte, eta idazmen mailaren sasi neurketa bat egin zen egunean (Hezkunde Nazionalak berak bideraturik) emaitzak ez ziren ez eta publiko egin ere ez.

Horrek gogorarazten dit nola Baionako erakasle nintzelarik, gure taldean zegoen bat gurekin ikasi zuena irakurtzen...euskaraz. Eta gu harro... pentsatu gabe hori ez zitzaiola oso funtzionala izanen bainan bai pentsatuz gu bezalako miserable andana batek hezkuntza sistema oso batek inoiz lortu ez zuena lortu genuela.
Eta seguraski hau bat izanen da besteen artean. Dislexiko parrasta bat ere zuzenduko genuen...

Gora euskal herri alfabetatua!! Egunkariak irakurtzen dakiena bainan ezin duena...

Alfabetatze....

Benito-(e)k 2008, Otsaila 20 - 20:39-(e)an bidalia.

Baten bati entzun nion aspaldian AEKren izenetik zergatik ez dugun "A" hori kentzen, dagoeneko ez omen dago-eta ia alfabetatu beharrik.

Hara! "A" barik "E" kendu beharko dugu lehenago. Tongue out

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia