MoodleMoot Euskadi´08rako gonbitea

Ainhoa Ezeiza. iKide taldea | 2008-04-18 01:29

Kaixo denoi:

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuet aurtengo MoodleMoot Euskadi, moodle erabiltzaileen jardunaldiak, maiatzaren 23an izango direla, Arrasaten.

Iaz bezala, aurten ere Euskadin egiten ari diren ikaskuntza-irakaskuntza esperientziak aurkeztuko dira eta euskaltegiek euren lekua izan dezaten nahi genuke.

Aurkeztu nahi diren esperientzien, proposamenen edo kritiken laburpenak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da. Nahikoa da gutxi gorabehera laburki azaltzea zeri buruz hitz egin nahi duzuen.

Badakigu euskaltegietan ez dagoela ohitura handirik egindako lana publikoki aurkezteko; halere, benetan interesgarria iruditzen zaigu zuen ekarpena.Horregatik, inork laguntzarik behar badu edo kezka jakinik badu nirekin jar daiteke zuzenean harremaneta eta ahal dudan neurrian lagunduko diot (ainhoa.ezeiza[@]ehu.es).

Gainerakoan, hauxe duzue ekitaldiaren webgunea: http://www.mondragon.edu/mooteuskadi08/

Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, hizlari zein entzule gisa.

Agur bero bat

Etiketak: |
View blog reactions
Bidalitako artikuluak

Eskerrik asko Ainhoa, informazioagatik eta gonbidapenagatik. Ea joateko modua daukagun.

Pentsatzen utzi nauzu honekin: "Badakigu euskaltegietan ez dagoela ohitura handirik egindako lana publikoki aurkezteko".

Barrutik hala dela esango nuke, baina kanpotik ere horrela ikusten gaituzte?

Errepasoa egiten ikasten plataforman sartu naiz, baita AEKren E-gelan ere, eta ikastaroak makina bat sortu da azkenotan, ez dakit zelan dabiltzan, baina egin, zerbait egiten da duda barik. 

Benito | 2008, apirila 22 - 18:49 | erantzun honi

Beno, egia esan neu utzi nauzu orain pentsatzen... Ez nago ziur "kanpotik" ala "barrutik", non kokatu neure burua.

Euskaltegian lanean pasa ditudan urteetan oso esperientzia politak ikusi ditut, hausnarketa interesgarriak eta material onak. Lankide ikaragarri onak izan ditut inguruan, jakintsuak eta trebeak eskoletan.

Orain unibertsitatean nagoela, ikusten dut jardunaldi eta kongresuetan parte hartzeak garrantzi handia duela lana zabaltze aldera, bestela ahalegin guztia etxe barruan geratzen da.

Zorionez, hau bezalako blogek edo Didakteka bezalako ekimenek aukera ematen dute jakintza hedatzeko, baina askotan, didaktikari lotutako jardunaldietan faltan izaten ditut euskaltegietan egiten diren ekimenen aurkezpenak, euskaltegietatik kanpokoek ere balia dezaten jakintza hori.

Bai, badakit euskaltegietako irakasleon lan-zamak ez duela askorako tarterik ematen :( baina inor animatuko balitz behintzat jakin dezala oso ongietorria izango dela.

Ainhoa (ez da egiaztatu) | 2008, apirila 23 - 10:32 | erantzun honi

Trankil Ainhoa, "kanpotik" horretan ez zaitut zu sartu Wink. Gehiago esan nahi nuen kanpoko munduan zabiltzatenok inguruan inpresio hori berori sumatzen duzuen, alegia, euskaltegietatik gauza gutxi zabaltzen direla.

Nik neuk barrutik inpresio hori daukat. Egia esanda, gure artean gauzak zabaltzeko foro gutxi dauzkagunean, zaila da kanpora ere zabatzea. Moodle-en kasuan adibidez, euskaltegien inguruan hainbat gauza egiten ari direla jakina da.

Gero, aipatu dituzun faktoreei beste batzuk gehituko nizkieke:

  • Publikoan jarduteko ohitura-konfidantza falta. Foro horiek nahikoa serioak eta formalak izaten dira, eta errespetua ematen diote jende askori. Bere lanak han esan behar direnen aldean ezer gutxi izango delakoan ez da erraz ausartuko.
  • Gauzak zabaltzeko mesfidantza. Uste dut oraindik ere badagoela "informazio garrantzitsua konpententziaren esku" uztearen sindromea. Oso handia ez seguruenik, baina zerbait badabilela egingo nuke. Bai?

Zer uste duzue zuek?

Benito | 2008, apirila 23 - 11:39 | erantzun honi

Bat nator, orokorrean, Benitok aipatzen dituen bi faktoreekin: jende aurrean hitz egitea, gure kulturan, Everest igotzea baino oztopo gogorragoa da gure garapenean; eta konpetentziaren esku informazioa sensiblea uztearenak ere, izango du bere garrantzia baina nago, gaur egun, denok dugula elkarren berri, gutxi-gehiago.

Hirugarren faktore bat aipatu nahi nuke: beti ikasten gaudelako irudia. Izan ere, pentsatzen dut, mota bateko edo besteko proiektu berriekin ausartzen garenean, nolabaiteko pilotaje fase iragangaitzean gaudela. Eta, jakina, Benitok dioen moduan, ikasten ari denak ezer gutxi du esateko, aditu horien aurrean.

otto | 2008, apirila 23 - 15:34 | erantzun honi

Erantsiko dut, ba, beste bat zerrendarako. Unibertsitatean nolabait behartuta gaude kongresu eta jardunaldietan parte hartzera, gustatu ala ez gustatu, horren arabera zenbatesten baikaituzte. Hala, lotsak galdu beste aukerarik ez dugu unibertsitatean puntuak lortuko baditugu.

Euskaltegietan, ostera, ez da gehiegi baloratzen zenbat hitzaldi edo komunikazio aurkeztu duzun, orduan, zertarako ahalegindu? Zertarako gastatu dirua garraioan, kongresuetako inskripzioetan eta enparauetan? Hala ere, unibertsitatean lanean hasi nintzenean nire harridurarik handiena izan zen ikustea zein ona den euskaltegietan egiten ari den didaktika lana. Beharbada ez gara konturatzen edo gure lana gutxiesten dugu, horregatik ez gara ausartzen honelako plazetan, baina urte askotan pedagogiaren teoriaz mintzatu diren askok urteak daramatzate ikasgela sentitu gabe, teoria perfektuak aurkezten.
Irakasle power harian aipatzen zenaren ildotik, sinetsi egin beharko dugu baliotsuak garela, nahiz eta sozialki (eta ekonomikoki ere) euskaltegiko irakasleen lanbideak hala aitortu ez.

Ainhoa (ez da egiaztatu) | 2008, apirila 23 - 18:50 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak