Urteak joan ahala, usteak galdu egiten ei dira, baina Unamunok esandakoak ez dakit ez ote dituen gure artean ere erro luzeegiak.
Lehengo egunean, mailetako azterketen baremazioaz ari ginela, gauzak bere horretan uzteko erabilitako arrazoiak bultzatu nau hau idaztera. Batera eta bestera argudiatu ostean, bueltan jasotako erantzun bakarra beste batzuek ere horrela egiten dutela esatea izan zen... besterik gabe, duda egin gabe. Batzuek txikikeria dela pentsatuko duzue baina nire ustetan erantzun horrek barren mikatza dauka, Unamunoren "¡Que inventen ellos!" hura etorri zitzaidan burura.
Ez dut esango homologazio kontu honetan ez dugula bateratsu jokatu behar, horrela da. Ez dut esango ez zaiola kanpokoari begiratu behar, ez dut zalantza egiten. Baina itsu-itsuan jokatu beharrean, izan gaitezen kritiko eta jar ditzagun gure ekarpenak geure eta besteen mahai gainean.
Neuretzako daukat euskaltegion mundu honetan gabiltzanok gure oskolean aurkitzen dugula babesa, estimu gutxian dugula geure burua. Harritu egiten nau, hainbeste ahalegin eta lan egin ostean, hizkuntzen didaktikaren munduan zein presentzia eskasa dugun ikusteak. Zurtu egiten nau hainbeste jarraitzailekeriak.
Bada garaia kanpotik baliagarria zaiguna hartu ez ezik, daukaguna eta dakiguna konplexurik gabe kanporatzen hasteko, lan prospektiboa egiteko, euskaltegiak eta unibertsitatea harremanetan jartzeko, Ikerketan eta Garapenean indarrak jartzeko... Finean, zera esateko:
¡Que inventen ellos! eta Asma dezagun guk!
Argazkia: am I in the right line?. Steve took it Flickr-en.



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Gabinete de informatica blogeko mezu honetan (oso gomendagarria bestalde) topatu dut zure Siemens maitearen aipu hau: