03
Mai
2007

Bat 62: Helduen euskalduntze-alfabetatzea

Soziolinguistika klusterrak argitaratzen duen Bat aldizkariak Helduen Euskalduntze-Alfabetatzeari buruzko monografikoa plazaratu du 62. zenbakian.

Oraintxe heldu zait, azaleko begirada baino ezin izan diot eman, hemen daukazue gure gaiari dagokion aurkibidea, hasteko:

Helduen euskalduntzea-alfabetatzea

  • HITZAURRE GISA. Edurne Brouard

01. Ikuspegi historikoa

  • HABE eta euskalduntze-alfabetatzea, 1981-2007: lehenak badu gerorik. Joseba Erkizia
  • Helduen euskalduntze alfabetatzearen lehen hastapenak; gau eskolen sorrera.Mertxe Mujika
  • Euskalduntze-alfabetatzearen zentzua. Joxe Manuel Odriozola.

02. Euskaltegien mapa

  • Euskaltegien mapa EAEn: helduen euskalduntze-alfabetatzearen azalpen kuantitatiboa. Antton Iñurritegi
  • Nafarroako AEK, bidean aurrera egin dugu baina ez da nahikoa. Aitziber Sarasola
  • Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea Nafarroan. Sagrario Aleman
  • EEP. Helduen euskalduntzearen egoera Ipar Euskal Herrian.Titto Betbeder
  • Helduen euskalduntze-alfabetatzea Iparraldean. Jakes Bortairu

03. Ikerketa akademikoak

  • Ikerketa-egoera euskalduntze-alfabetatzean.Josu Perales
  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri. Arkaitz Zarraga

04. Ikuspuntu pedagogikoa / aplikatua

  • Mintzapraktika programak. Oskar Zapata
  • Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian. Benito Fiz

Baten baten izena nonbait daukat ikusita....Undecided

Ez dakit Klusterrekoek sarean ipintzeko asmoa daukaten, eta hala bada noiz ipiniko duten. Orduan hemen agertuko da.

Bestela ale bat lortu nahi baduzue, harpidetza egin edo klusterrekoekin harremanetan jartzea daukazue.

Jarriko dute bai ....

txerra (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Maiatza 3 - 15:25-(e)an bidalia.

Jarriko dute bai, baina hemendik urtebetera-edo. Bat aldizkariko harpidedun ez direnek ere eskubidea daukate irakurtzeko ezta? Noizko utziko duzu denon eskura?

Baietz zeuk topatu

Benito-(e)k 2007, Maiatza 3 - 15:52-(e)an bidalia.

Pista bat: Mezuan, amerikanoen estiloan, zazpiak hogeita bost gutxiagotan. Undecided

topau dot jakina

txerra (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Maiatza 3 - 17:06-(e)an bidalia.

Topau dot jakina, birritan imini dozu-ta. Egirletako beste aldekoak baino tontoagoak gara gu, dedio.

Egirletari errurik bota

Benito-(e)k 2007, Maiatza 3 - 17:18-(e)an bidalia.

Egirletari errurik bota barik, ba! Txorierriko baten batek irakurtzen badu, espedientea daukazu mankomunitean. Eta Azkunak ez dakit asiloa emango dizun.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia