Txelisek kontu hau plazaratu zuen atzo: Moodle vs. blogak.
Asko gara momentu honetan tresna bi hauek erabiltzen ari garenak. Batzuetan lana bikoizte sortzen du eta ezin egin aurre, beste hainbatetan, esparru biei. Bataren ala bestearen aldeko apustua egin behar al dugu? Zein baztertu? Biei eutsi.
Berton hausnaketa honen erreferentzia ere eman zigun.
Gaur, Planeta Educativoren bidez beste honetara heldu naiz: Fugacidad de los blogs educativos. Berton edublog delakoen bizitzaz egin den ikerketa baten iruzkina egin digute.
Ondorio nagusia: edublogen bizitza bestelako blogen aldean askoz laburragoa dela. Kompass-en iruzkinean ideia interesgarri batzuk:
- Blog asko perspektiba gehiegirekin abiatzen dira.
- Bloga zer den eta zelan dabilen ondo jakiteaz gainera, oso argi eduki behar da zertarako erabiliko dugun eta etekina zelan atera. Planteamendu didaktikoetan dago sekretua, eta abilezia teknikoan soilik.
- Blogak ez dira bizirauteko pentsatu ohi.
Moodle-n kasuan ez dakit halako azterketarik egin den, baina lehenengo ideia bietako arrisku berdinak eduki ditzake. Nire partetik, ez naiz inori zer egin behar duen esateko zale baina aholku pare bat ematen ausartuko nintzateke:
- Ikaskuntzaren munduan bazabiltza, lehenengo pentsatu behar duzuna zer, nork, nola eta noiz ikastea nahi duzun da, gero etorriko dira tresnak.
- Erabiltzen duen jendeak, denok hasiberriak izanda, lantzean behin euren lana erakusteaz gain (blogak, moodle plataformak...), hori dena antolatzeko prozesuaren berri ematea estimatuko lukete hasiberriagoek: pausoak, baliabideak, arazoak, egokitzapenak...
- Ikasteko eta aukera egokienak aurkitzeko bide ona dabilen jendearengana jotzea da: euren lanak ikusi, galdetu, norberaren esperientzia kontatu...
Eta nik, ahal dudan guztietan egiten dudan bezala, gorantza dabilen kontzeptu bati erreparatzea gomendatuko nuke: interneteko sare sozialak.
Amaitzeko, dena irakurtzeko umorea eduki baduzue, pelikulatxoa sari:
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Lehengo egunean Jolausek bideo bikaina eskaini zigun, bertan Jordi Adell irakasleak zenbait ideia interesgarri azaltzen ditu eta Moodle-ri aipamen txiki bat egin. Hona, komentario horren harian bururatutakoa eztabaidagai:
2.0k eta zenbait joera didaktikok pertsonalizazioa eta ikasketa soziala dute oinarri eta Moodle-k?
Norabide berean ote doaz Moodle eta 2.0?
Nire ustetan kontu hau eztabaidagarria da oso; 2.0ren hiru joera aipatuko ditut: 1- Ibilbide anitzeko ikas-prozesuak 2- PLE (Personal Learning Environment), hau da, norberaren neurriko ikaskuntza guneak; sarean dauden baliabideak erabiliz norberak sor litzakeen guneak (rss, wiki... erabiliz) 3- Irakaskuntza igorketa gune bakarra (irakaslea / programa zentralizatua...) izatetik, ikaskuntza multigunea izatera (sarea alegia).
Hauek al dira, akaso, Moodle-ren joerak?
Adellek dio Moodle-k ikasgela irudikatzen duela, nolabait. Eta arrazoi du. Badu Moodle-k nolabaiteko kontzeptu murriztailea (baimenak...) irakaskuntza formalari lotuegiak, izaera hori erabat ukatu gabe ere ikaskuntza sozialaren eta pertsonalizazioaren alorrera ekartzen saiatu beharrean gaudelakoan nago. Moodle-n ere, akaso, heldu da 2.0 izpiritua sustraitzeko garaia. Buelta bat eman behar zaiola iruditzen zait, Moodle berez monolitikoa, itxia eta gune bakarrekoa izateko arriskutik atera eta 2.0ren paradigmara lerra dezagun.