Bufa! Aurtengo udakoa bai relaxa! Tontamentean irailean paratu gara derrepentean eta karraju nagusia ziku daukagu. September, Earth, Wind & Fire-en kantu zaharra etorri zait gogora eta tarareatzen hasi naiz: Do you remember....?.
Eta lehengo iraila "erremenbratzen" hasi naiz. Ia ahaztuta. Zenbat gauza pasatu dira urtebetean!
Ikasturtearen naturaltasuna aurrerantzean hain naturala izango ote zen galdetzen hasi ginen. Urtebetea joanda une honetan naturala ez den bakarra neure galbana da, hala ere, esango nuke ez dela berrikuntza handirik agertu oraindik.
"Aprender euskera" hura internet-en bilatuta zer aurkitzen genuen kexaka ibili ginen gero. Urtebetegarrenean Google-en emaitzen lehenengo orrialdean Gabriel Aresti euskaltegia eta Eusko Jaurlaritzaren erreferentzia hau ikusi dut online metodoen artean. Gainerakoetan ez da egon posizionamendu lan handirik.
Kolpetxoa egin diet euskaltegien webguneei, eta ez dago nobedade handirik han ere. Publizitate kanpaina gehienak box-etan daude oraindik nonbait. Gipuzkoako Udal Euskaltegien sheriff-ak eta AEKren laguntxoak orain arte aurkitu ditudan bakarrak. Aste pare bat edo itxaron beharko da seguraski.
Ikasturtea hasteko dagoela. Seinale gutxi oraindik. Karrajuko alfonbrari hautsa kendu eta seinaleak aurkitu eta ematen hasi beharko dugu, ezta?
Ummm. Bizkortuko gaituen zerbait behar dugulakoan nago. Estimulanteren bat aurkitu duzue udan?
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Kaixo Benito eta gainontzeko lagunok!
Estimulanteen bila ari zara, Benito. HOna hemen udan aurkitu dudan bat: ordenagailurik gabe ere bizi daitekeela. Kontua da San Inazio bezperan guztiz hondatu zitzaidala aspaldiko tramankulua. Hala ere, herriko ziber batean sartu-irten batzuk egin ditut posta txekeatzeko.
Orduan denbora gehiago izan dut, besteak beste, irakurtzeko. Eta hemendixek datoz hona ekarri nahi ditudan estimulanteak.
Fikziozko hiru liburu irakurtzeko beta izan dut. Bata, norbere plazerrerako, Felipe Juaristiren "Ez da gaua begietara ailegatzen" (Erein) nobela dotorea, berezia, filosofia eta kontakizunaren artekoa, gogoetarako eta hausnarketarako aproposa, ez oso egokia ikasleentzat (hau da, konplikatuegia)
Beste bi, norberarentzat eta baita ikasleentzat ere egokia. Lehenengoa, Jokin Muñozen "Antzararen bidea" (Alberdania) Nobela ederra, interesgarria, harrapatzen zaituena, hari biko argumentu interesgarria garatzen duena (ETAren atentatu-saio batean hiltzen den ETAkide baten amaren egoera, guda zibilean Nafarroako Erriberako gertakizun lazgarriekin nahastuta); informazioa dosi txikietan eskainiz, intrigaz eta jakin-minez betetzen zaituena. Hizkuntza-maila dotorea, ona, goi-mailako ikasleentzat egokiagoa.
Bigarrena, Katixa Agirreren "Sua falta zaigu" izeneko ipuin bilduma (Elkar) Oso gustura eta erraz irakurtzen dena (2.mailako ikasleentzat egokia). Hizkuntzaren egokitasunaz gain, istorio arinak, atseginak, drama eta komedia tartekatzen dituztenak...
Ez dakit espero edo behar zenuena den, Benito; baina hona hemen nire uda edertu eta biziz hornitu duten osagaietako bat.