28
Ots
2006

Liliput

Zer: 

Albiste laburrak blog erara komentatuta

esteka: 
http://www.blogak.com/liliput

Liliput - Albisteak labur kontatzen dituen bloga. Interesantea [del.icio.us klaserako] Webgune honetan berriak labur-labur eskaintzen dira. Baina albiste hutsa baino gehiago dago, iritzia ere badago.

Zertako erabili?

  • Irakurmena: irakurtze estentsiboa baina era berean erraza. Testu oso bat daukagu labur-laburra, baina testua dena
  • Kontestualizazio lana planteatu daiteke.
  • Gramatika eta hiztegia lantzeko orduan aukera interesgarriak ematen ditu. Testu laburrak baina esanahi osokoak, hizkuntz elementu formalei arreta hangiagoa jarri ahal diegu eta kontestualizazio lana erraztu. Saiatuko naiz adibide-proba-lagin-esperimentu bat egiten.

Zer egin?

Florentino power

Hemen blogetik ateratako albiste/ziri bat:


//www.elpais.es/recorte.php?Florentino

Kopan, kanporatua; ligan, Barçatik urrutitxo; eta Europan, hala-hola. Hala ere, aurten bere taldeak irabazi du diru gehien futbol taldeen artean.

Nork: Txiki.2006/02/16 19:14:29.692 GMT+1


Pentsa dezagun hau irakurri egin dugula eta perfektamentean ulertzen dugula. Orain galdera batzuk:

  • Ausartuko zara testu hau erdarara ekartzen?
  • Fijatu ondo esan duena nola esan den eta orain hasi zeu pentsatzen: Nola esango zenuke euskaraz?
  1. El Athletic este año la Champions tiene un poco lejos ¿no?
  2. El Ronaldo ese no se que se queja, si el gana el que mas.
  3. El Madrid puntos no, pero dinero es el que mas tiene.
  4. El Athletic mal, pero Real y Alaves tambien andan flojitos.
  5. Ha sido expulsado por tarjeta roja.
  6. Te atreves a dar un resultado?
  • Eta orain irakasleari bueltatuko diogu pelota. Galdetuiozu berak nola esango lukeen eta konparatu pentsatu duzunarekin.
27
Ots
2006

Zeu ere blogari

Zer: 

Blogekin zer egin daitekeen hausnarketa

Blogen inguruko jarduerak

Helburuak

  • Blogen mundua ezagutzea
  • Bloga egitea edo blog baten iruzkinak posteatzea
  • Blogetako idazkera ezagutzea eta erabiltzea
  • Eguneroko baten ikasesperientziak kontatzea,konpartitzea eta horien gainean hausnartzea

 

  • Idazkera informala ezagutzea eta aztertzea
  • Euskara batua, euskalkiak eta erregistro desberdinen erabilera aztertzea eta leku bakoitzean erabili behar den hizkuntzaz erabakiak hartzea.

Estekak eta informazioa

hiztegia

  • link, esteka
  • blog
  • web
  • e-mail, e-posta
  • i-pod
  • topic
  • wiki
  • software
  • zerbitzaria
  • webgunea, website
  • post, mezua (blogetan)
  • tag, etiketa (del.icio.us eta antzekoetan)
  • on-line
  • laster marka
  • troll
  • palm

Wikipedian hauen definizioak bilatu daitezke (euskarazkoan ez da apenas agertzen, gaztelaniazkoan gehienak agertzen dira)

Zer eginak

  • Euskarazko wikipedian terminoak gehitu (kolaborazioa eskatzen dabiltza. Zehatzago, blog hitzaren edo honen inguruko hitzen definizioak euskal wikipedian sartu. Gaztelaniazkotik edo ingelesezkotik itzuli daiteke.
  • Bloglines-en edo Aurkin topatu blog konkretuak eta sailakpenak egin: kalitatea, gaiak,...
  • Blog-post ezberdinak hartu, iruzkinak banatu eta saiatu bakoitza bere postari lotzen. Emaitza interneten bilatu.
  • Blog baten egunean egindakoa kontatu, edo asteburuan egindakoa. Eskolan sarritan egiten duguna.
  • Blog-post bat kontuan harturik, bakoitzak garatu. Egindakoak alderatu egileak idatzitakoarekin.
  • Blogak eta komunikazioa. Eztabaida. GAur egungo komunikazioa-inkomunikazioa.Blogak: komunikatzeko tresna?
  • Taldeka, blog bat egiteko lehengo urrtsak eman (ordenagailuaren aurrean azalpenak eman eta gero) diseinatu, lotura batzuk erabaki, gaia, nori zuzendua eta abar. Klaseratu eta denon artean onena aukeratu arrazoituz eta eredu horrekin hasi blog bat egiten.(Lanak banatu)
  • Blog batzuen idazkera konparatu eta erregistro desberdinak aztertu. Blogari batzuen kasuan jarri eta blog horretan erabiliko luketan erregistroa erabaki.
27
Ots
2006

Orain bai, bagoaz!!!!!

Zer: 

Afrikarako bidaia baten kronika

esteka: 
http://urruti.blogspot.com/2006/01/orain-bai-bagoaz.html

Afrikara bidaia

http://urruti.blogspot.com/2006/01/orain-bai-bagoaz.html

Afrika

  • Afrikako mapan hauen ibilbidea kokatu (Tagzania erabil daiteke)
27
Ots
2006

HAMABOSTIAN BEHIN (VIII) Berbalaguna

Zer: 

Bertsoak irakurri, entzun eta haien gainean hitz egin

esteka: 
http://kaiolumazikinez.blogspot.com/2006/01/hamabostian-behin-viii-berbalaguna.html

Berbalagunari kantuan

BLOGA BLOGA, MARINELA!, Josu Martinezen blogetik ekarritako post-a

Deskribapena

Kontestua

Josu Martinez Santutxuko gaztea da, artista polifazetikoa: bertsolaria, kantaria, idazlea,.. Euskadi irratiko Hamabostean behin programan kolaboratzen du.

Programako konbidatuentzat kantua egin eta bertan kantatzen die. Azken asteotan bere blogean eta podcast sistemaren bitartez kantuen letrak eta bere komentarioak irakurri ezezik kantua bera entzuteko modua ere badago.

Zer daukagu hemen?

Post honetan lau gauza dauzkagu

  1. Blogariaren sarrera eta komentarioa
  2. Kantua entzuteko modua. Hemen sakatuta entzungo duzu.
  3. Kantuaren letra
  4. Irakurleen iruzkinak

Zer testu klase? Sarreran azalpena eta iritzia ematen du. Kantuan iritzia ere ematen da, bertsotan, azkenotako gertakarien zerrenda egiten du. Komentarioetan animozkoak, harridura azaltzekoak, galderaren bat eta kritikaren bat ere badago. Testuan esanekoaren inguruan edo beste barik jartzeko moduaren ingurukoak.

Zer egin honekin orduan? Zertako erabili klasean?

Lehenengo "okurrentziak"

  • Euskara ikasle batentzako kontu hau apur bat urrunekoa izan daiteke. Euskadi irratia, bertsoak, Berbalaguna,... Hemengo edozein testurekin lan egitekotan hurbiltze eta kontestualizatze lan handia egin beharko da.
  • Podcast-a ezin da ordenagailura jaitsi hain erraz, neuk behintzat ez dut horretarako modurik topatu (egon badaude, baina!). Beraz kantua entzutea nahi badugu ikasleak sareaan konektatutako ordenagailua beharko du. Muga handia kasu gehienetan.
  • Komentariogile batzuk bloglariak ere badira, blogari horien identifikazioaren inguruan egin daiteke atazaren bat.
  • Mintzagai asko okurritzen zaizkit (hemengo tag-etan sartu ditut batzuk). Euskara eta euskara ikastea, gertakariak, bertsolaritza, musika, irratia, teknologia,... Nondik tiratu badago, asmatzea da kontua.
  • Zer egiten da honekin? Nik neuk sarrera irakurri dudanean burutazioa eduki dut euskara eta euskaltegien inguruan. Kantua entzutean letra irakurtzen egon naiz aldi berean, aipatzen direnak gertatu direnekin lotzen ibili naiz, aipatu dituenen zerrendatxu mentala egin dut. Irakurri nuenean ez zen komentariorik egon eta hasierako burutazioarekin komentarioa gehitu nuen. Gerora komentarioak agertu ahala komentariogileek blogariarekin zer erlazio daukaten aztertzen ibili naiz (lagunak, lankideak, gogaideak, ...), euren blogak gainbegiratu ere egin dut nortzuk diren gehiago jakiteko. Horren ondorioz, noski, balorazioak ere egin ditut: "Jendeak zelan flipatzen duen teknologiarekin", "Podcast-aren inguruan zeozer egin daiteke..".

Forma

Hizkuntzaren eta formaren gainean ezer gutxi okurritu zait:

  • Espresio batzuk: lantzean behin, huntaz eta hartaz, tira,...
  • Definizioak egiteko erak: Berbalaguna, edo mintzalaguna, edo mintzakidea: (tokian tokiko izenak denak) beren euskara praktikatzeko aukerarik ez daukaten euskaldun berriak gure hizkuntzara hurbiltzeko proiektu ederra (da). Zer-nolako jendea dago hirietan?:euskera ikasi eta gero ahaztu egiten duena. Erlatiboetan pentsatzen hasi naiz (je, je, je,...)

Zelan egin?

Hemen ideia bat:


Berbalaguna prestatu

Zer egin zentrala (ataza) hau izan liteke: Azkenotako gertakarien zerrenda bat hartuta Josuk zeintzuk aipatu dituen eta zeintzuk ez identifikatu. Edo beste hau ere bai: Berbalaguna, solasaldi informala prestatu.

Helburuak:

  • Entzundako edo irakurritako testu baten (aukeraren arabera)topikoak identifikatzea.
  • Elkarrizketa informala prestatzea. Mintzagaiak aukeratu, solasaldiaren ibilibidea aurrikusi, mintzakideari egokitu,..
  • Euskaraz solasaldia egiteko norberak dauzkan hutsuneak eta betebeharrak aztertu eta hobetzeko bideaz hausnartu.

Prozedura:

  • Atazaurrea:
  1. Berbalaguna, zer da? Azalpena. Dokumentazioa topa daiteke, edo norberaren esperientzia kontatu (balego).
  2. Azken asteko gertakariak: gai egokia izan daiteke berbalaguna egiteko?
  3. Gertakarien edo pertsonaia protagonisten zerrenda jarri. Zer gertatu da honen inguruan?
  • Ataza
  1. Berbalaguna egingo dugu gure artean eta azken asteotako gertakariak erabiliko ditugu zeresana emateko. Bikoteetan prestatuko ditugu zeintzuk erabili eta bakoitzaz zer esango dugun.
  • Feedback-a
  1. Josuren kantua entzun (edo irakurri) egingo dugu. Berak esango lukeena eta guk esango genukeena zertan koinziditzen duen konparatuko ditugu.
  • Atazostea
  • Berbalaguna egingo dugu klasean. Saiatuko gara gaiak planteatzen. Horretarako denbora emango dugu (ordu erdi?). Ondoren ebaluatu egingo dugu:
  1. Kostatzen da derrepentean hitz egitea? Isiluneak gertatu dira? Eroso sentitu gara?
  2. Honako kontu serioez berba egin ahal da horrela? Kontu friboloagoak errazagoak dira?
  3. Zelan egin dugu berba? Kostatu zaigu? Zein izan da arazorik handiena? Zer egin beharko dugu hori gainditzeko? Klaserako edo norberak lantzeko proposamenik?
  • Bertsoa hartu eta beste aste baten gertatutakoekin saiatu estruktura ahalik eta gutxien ikututa berregiten.
27
Ots
2006

Maratoiak narabil

Zer: 

Maratoian zeharreko sentsazioak

esteka: 
http://www.goiena.net/blogak/maratoia/45

Deskribapena

Korrikalri batek maratoi baten prestaketa eta bertan geratutakoa kontatzeko bloga egin du. Post honetan Kontaketa zehatza. Sentsazioen deskribapena ere bai.

Zer daukagu?

Narrazioa, inguruaren deskribapena, sentsazioak.

Zer egin honekin

  • Maratoiaren kronograma baten sentsazioak kokatu. Edo sentsaziook deskribatzen dituzten hitzak edo esakuneak
  • Maratoia korritzeko aholkuen zerrenda prestatu. Edo puntu kritikoena.
  • Komentariogileak identifikatu

Zelan egin

27
Ots
2006

Lehenengo erakustaldia

Lehenengo erakustaldiaLehenengo erakustaldiaLehenengo erakustaldiaLehenengo erakustaldiaHau ez dago inondik ere biribilduta baina lehenengo ideiak apuntatzen hasi da.  Momentuz hau egin dut:

  1. Blog bat. Berau, hemen momentuz hau zelan dabilen kontatuko dut. Momentuz erabiltzaile erregistratuek aukera izango dute bloga egiteko.
  2. Foroak. Foro batzuk antolatu ditut. Momentuz ideia emateko balio dezakete.
  3. Klaserako ideiak. Del.icio.us klaserako estekak bertan ikusi ahal dira, eta haien gainean ideiak botatzeko aukera bi daude:
    1. Klaserakoak izeneko eduki mota bat sortu dut. Hor esteka kopiatu eta ideiak erredaktatu egin daitezke. Schtuff-ekoaren antzerako zerbait da. Bi kategoria klase erabili ditut: maila eta etiketa libreak. Biak erabili daitezke gero ikusteko
    2. Drupalek dakarren jario-irakurlearen bitartez del.icio.us eko estekak ikusten dira. Eskuman "blog this" botoia sakatuta blog sarrera sortuko da haren gainean. Aukera biak zelan bateratu pentsatzen nabil. Kategorien bidez egin beharko da.

Goian eskuman hiru link daude: foroak, blogak eta klaserako ideiak. Gunearen azalpena ere prestatu beharko da, "about" antzeko bat. Beste gauza batzuk ere hobetu behar dira:

26
Ots
2006

Pontoiko fabrika

Zer: 

Narrazio edo kronika historikoa

esteka: 
http://tinyurl.com/rmwc3

Pontoiko fabrika

Pontoiko fabrika

Zer da?

Bilboko eraikin baten historia, Pontoiko fabrika. Narrazio historikoa da beraz. Datak, gertakariak ugari.

Zertako?

  • Narrazio historikoak ulertzen laguntzeko
  • Eduki soziokulturalak agertzeko: karlistadak, Bilboren historia,..
  • Narrazio historikoaren denboraren garapena eta gertakarien hurrenkera identifikatu. 

Zer egin?

  • Kronograma
  • Pasarte baten aipatzen diren lekuak eta gertakariak mapan kokatu eta etiketatu
  • Pontoiko fabrikaren historia lehenengo pertsonan kontatu. Narrazio literarioragoa. Blogaren itxura ere eman dakioke.
  • Historia-zati hau ahoz kontatzeko esposizioa prestatu.
23
Ots
2006

Domeinua erosi dut

Horixe ba, karrajua domeinu bihurtu dut: . Hosting txikitxu bat ere hartu dut eta hosting hori aprobetxatu nahi dut esperimentu batzuk egiteko. Ideia batzuk dauzkat daborduko, batzuk hemen plazaratu ditut (hau, edo hau) lehenagoko baten.

  • Del.icio.us klaserako esperimentua osatu. Kontua izango litzateke internet-en agertzen diren halako testuekin ikas-jarduerak antolatzeko era bat antolatzea. Pentsatzen nago bookmarklet antzeko zerbait atontzea. Link-a hartu eta haren gainean zerbait prestatzeko eta konpartitzeko gunea eskaini. Wiki antzeko zerbait. Kolaborazioan egiteko moduko zeozer. Schtuff-en egiten hasi naizenaren ildokoa.
Sindikatu edukia