hedabideak

Minutu erdiko 10 ideia euskal kulturaren kontsumoaz

Benito(e)k bidalita 2008, urtarrila 26 - 21:23(e)an.

Zer esana eman du lehengo astean Martin Ugalde foroan egin zen mahai-ingurua. “Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?” izan zen galdera. Gogoeta egin eta aintzat hartzeko moduko hainbat gauza bota ziren han. Sarean aurkitu ditugun erreferentziak:

Bestalde, mahai inguruan parte hartu zuen Kike Amonarrizek dekalogoa aurkeztu zuen bertan. Eta hori izan da ekarri dugun testua (pdf). Laburra, baina zehatza. Guretzat hasierako puntua gehien bat:

1. Euskarazko kultur produktuak kontsumitzeko, euskaraz jakitea komeni da, baina ez da nahikoa

  • Euskarazko KULTUR produktuak kontsumitzera iristeko:
    • Aurrena euskaraz jakin behar da. Salbuespena, guraso erdaldun eta atzerritar euskaltzaleak.
    • Gainera, euskaldun horiek euskal mundura hurbildu behar dira.
    • Orduan has daitezke euskarazko kultur produktuak kontsumitzen.
    • Izan ere, euskarazko kultur kontsumoaren bilakaera, hizkuntz normalizazio prozesuaren bilakaeraren araberakoa izango da, eta alderantziz.

 Zer esan? Hasteko...

  • "Kultur produktuak". Kultura hitza entzuten dudan bakoitzean interpretazio lana egin behar izaten dut. Gure mundu honetan kulturaren adierak ez dira bat, eta ez dira sinonimoak izaten: Kultura letra larriarekin, kultura letra xehearekin, herri-kultura, euskal kultura, euskarazko kultura, kultura maila gorena... Kasu honetan ere ez dut lehenengoan harrapatu zertan ari garen. Dirudienez euskaraz jasotzeko "merkaturatzen" diren ekoizpen artistikoak (literatura, zinema, antzerkia...) eta hedabideak ditugu hemen. Tira, zertaz ari garen zehaztea da kontua, beste barik.
  • "Kultur" produkzio horren "kontsumoa" zabaldu egin behar da. Kultur produkzio hori edo beste produkzio bat, baina euskarazko produktuen kontsumoa zabaltzea da kontua. Konforme. Hizkuntzaren normalizazioaren seinalea izango da kontsumo horren zabalkundea. 
  • "Euskaraz jakin behar da", "euskaldun horiek euskal mundura hurbildu behar dira"... Gutaz (ere) ari da, ezta? Eta zer egin dezakegu? Zer egin behar dugu? Zer egiten dugu? Zer daukagu?
  • Euskara maila pertsonal eta hurbilean gertatzen diren berriketak eta testuez gainera, era "publikoago" baten ere erabiltzen da, "kultura" kaxa horretan sartzen dena: prentsa, literatura, telebista, antzerkia... Beraz, "produktu" horiek "kontsumitzea" ere euskara erabiltzea da. Hain zuzen ere, kontsideratu ahal dugu inork komunikazio prozesua martxan ipini (mezua edo testua sortu) eta inork jasotzen ez badu komunikazioa -hizkuntzaren erabilera alegia- gertatu dela?
  • Kikek berak dio: "euskarazko kultur kontsumoaren bilakaera, hizkuntz normalizazio prozesuaren bilakaeraren araberakoa izango da, eta alderantziz" (Dudan egon naiz azken horretan "eta ez alderantziz" idatzi nahi izan ez ote duen, baina bideoan ere halaxe irakurri du).  Gurean honelako irakurketa egin daiteke? "Euskarazko produktuen kontsumoa hizkuntz mailaren eta hizkuntzarekiko jarreraren adierazlea izango da, eta alderantziz." Gainera, metodologikoki onartzen badugu hizkuntzaren erabilera tresna didaktiko aproposa dela (AOI gogoan adibidez), eta, bestalde, ikas-prozesuan input egokia eta erreala behar bada, hau da, xede hizkuntza komunikatzeko erabiltzen dela ikustea komeni bada, produkzio publiko ugaria, bizia, ikusgarria eta (zentzu guztietan) "komunikatiboa" behar da.
  • Badaukagu halakorik? Baietz esango nuke ezetz baino lehenago. Ezagutzen dugu? Ezagutarazten dugu? "Saldu" egiten dugu? Erabiltzen dugu? Eduki soziokulturalez hitz egin zen sano duela urte batzuk, baliteke hau haren bueltan egotea.
  • "Euskarazko produktu asko astunak omen dira, baina askorentzat astuna, ez al da euskara bera? “Hizkuntza kalitatea”ri buruzko txostenean jorratu genuen gai hau. Zuzentasun parametroen aldean egokitasuna eta komunikazioa lehenetsi beharko genituzke gure eskaintzan." Sortzaileentzako ideia akaso, publiko handia dago hizkuntza "arintzea" behar duena, eta "komunikazioa" (mezua jaso ez ezik, ulertu, aztertu eta harekin enpatia hartu ere bai, adibidez.) erraztu. Gauzak errazago eta politago jasotzea alegia.
  • Egunkaria eta Euskadi Irratia irakurtzea gomendatu eta lantzean behin klasean liburu bat irakurtzetik harago joan behar dugu nolabait. Ez da erraza bide berriak topatzea, baina seguru bat baino gehiagok daukala zerbait gogoan edo landuta.
  • Iturrik esan zuenari tiratuta. Produkzio "publiko" hori gero eta eskuragarriagoa da, komertzialetik gero eta gutxiago. Eta ez diot soilik gure moduko blogari txalaoongatik, ez. Karrajuan berton daukagu gaur adibidea.

 

Etiketak: | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Syndicate content

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak