literatura

Entzuteko literatura

Benito(e)k bidalita 2008, martxoa 15 - 14:17(e)an.

Irusaku blogaren bidez ezagutu ditugu Pako Izagirrek abian dituen podcast proiektu pare bat. Berak eta lagun batzuek irakurrita, literatur-testuen grabazioak egin eta bildu ditu bi helbide hauetan hain zuzen ere. 

Horrez gain, Wikispaces-eko Aittu gunean dauzka bilduta grabazioetako testu batzuk.

Podcast batean egiteko ideiak batzen ibili ginen lehengoan. Hemen beste bat, ideia baino gehiago egia esanda. Bikaina edozelan ere.

Zorionak eta eskerrik asko Pakori egindako lanagatik. 

Podcast hauek norberaren webgunean edo blogean jarri daitezke gainera, honela: 



Click here to get your own player.


Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Bilbo Zaharra Forum

Benito(e)k bidalita 2007, abendua 2 - 04:01(e)an.


Bilbo Zaharra euskaltegiak
2001 urtetik "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du Euskaltzaindiarekin hitzartuta.

Hainbat idazle eta bestelako aditu pasatu dira handik dagoeneko. Hitzaldiok grabatu eta transkribitzeko ohitura dute, eta Forumaren orrian ipini eta han dauzkagu hainbat irakurgai eta entzungai.

Hemen dauzkazue adibidez Bernardo Atxagaren hitzaldi baten transkripzioa (doc formatoan) eta entzungaia (wma), edo Toti Martinez de Lezeak euskaraz eman zuen hitzaldia: audioa (wma), transkripzioa (doc).

Etiketak: | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Entzun

Karrajua(e)k bidalita 2007, ekaina 4 - 21:09(e)an.

Sei (Maite) Ikteroa ideia berriarekin agertu zaigu gaur blogosferan, entzun gunea. Irakurketa ozenean eta literaturan xedea jarrita literatur testuak entzuteko eta lantzeko gunea atondu digu. 

Ikteroen blogean egin duen aurkezpen mezuan irakurketa ozenaren aldeko aldarria egin digu. Zergatik landu, zergatik sustatu eta zelan landu. Azalpen dotorea eta eztabaidatzeko gutxi daukana.

Gure partetik, ekarpen modura, gogoratu dezagun bigarren hizkuntza ikastean xede-hizkuntzan testu idatziak ahozkoaren isla izanda, lagungarri handia izaten dela irakurketa ozena entzutea eta praktikatzea irakurketa "isila" lantzeko, eta ahozko ere bai. Irakurtzen dugunari traza, erritmoa eta esanahia hartzeko, eta hizkuntza bera zein haren erregistro idatzia "ulertzeko".

Seguruenik, gehienok inoiz egin duzue irakurgaia ikasleari ozen irakurri, eta hark estimatu, ezta?

Etiketak: | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Pastoralak EITBn

Karrajua(e)k bidalita 2007, martxoa 30 - 10:24(e)an.

Erabili.com-en bidez jakin dugu. Badakizue ETBn Zuberoako pastoralak grabatu eta urtean zehar ematen dituztela. Urtero webgunea atontzen dute pastoral horien eta euren emanaldien informazioa eskaintzeko. Telebistaz emango dituzten pastolaren testuak (Zubereraz eta batuaz), emisio orduak eta lotura interesgarriren bat ere topatuko duzue berton.

Aurtengoan gainera Zubereraren ezaugarriak eta glosarioak gehitu dituzte.

2004tik hona urtero atondu dute informazio orri berdina. Estekako orriaren behekaldean dauzkazue aurreko urteetakoak.

Folklorea, kultura eta herri-literaturaz interesatuta bazaudete abiapuntua izan daiteke berau.

Etiketak: | | | | | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Euskal liburutegi digitalen bilduma

Karrajua(e)k bidalita 2006, maiatza 9 - 21:09(e)an.

Iktak.net-ek euskaraz sarean topa daitezkeen liburu digitalen bildumak zerrendatu ditu.

Etiketak: |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Bertsoen bilduma (bertsozale elkartea)

Karrajua(e)k bidalita 2006, maiatza 1 - 23:07(e)an.

Bertsozale elkarteko bertsoen bilduma. Doinuen bilduma ere badago: http://www.bertsozale.com/euskara/doinutegia/doinutegia1.htm.

Etiketak: |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Syndicate content

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak