17
Urr
2006

Mapak

tagzaniaTagzania geolokalizatzailearen bidez sortzen diren mapak jarriko ditugu hemen. Euskaltegiak, mintzalagunak eta gure intereseko informazioa gehien bat.

Web2.0ren ezaugarrien artean guztion artean eraikitzen den ezagutzarena dago, hemen agertuko diren mapak ez dira erabiltzaile batenak izango (neureak alegia), guztion artean eraikitakoak baino. Beraz, informazioa osatzea zuen esku ere badago.

Hemen orain arteko mapen zerrenda:

Euskaltegiak 

  • Euskaltegiak: euskaltegia etiketa erabiliz markatu diren lekuen mapa. Euskaltegien lokalak edo euskaltegien inguruko kontuak izan daitezke (ospakizunak, bilerak,...). Hauek markatzeko Tagzanian "euskaltegia" etiketa erabili.
  • AEK AEK etiketa daukaten puntuak. AEKren euskaltegiak edo AEKrekin lotutako lekuak (ospakizunak, korrika, barnetegiak, batzarrak,..)

Mintzalaguna

  • Mintzalaguna Mintzalagun egitasmoen helbideak, edo mintzalagunen inguruko ekitaldiak izan daitezke (irteerak, taldeak, ospakizunak,,..): Zerrendan gehiago agertzea nahi baduzu "mintzalaguna" etiketa erabili.
  • Berbalagunak. Bizkaian eta mendebaldean berbalaguna izena zabaldu da. Berbalaguna etiketa daukatenak agertuko dira hemen.
  • Mahatserriko berbalaguna: Asapala elkartekoak euren taldeak geolokalizatzen saiatzen dabiltza.

Nola etiketatu

Hemengo mapetan ahalik eta puntu gehien agertzeko etiketatzeko arau hauek jarraitzea komeni da:

Euskaltegiak markatzeko:

  • "euskaltegia" etiketa erabili, "euskaltegiak" edo "euskaltegi" ere erabili ahal dira, baina gure mapak "euskaltegia" etiketa bilatzen du. Beraz hori ez badauka ez da hemen agertuko. Etiketa bat gehiago ipintzeagatik ez da ezer pasatuko.
  • Derrigorrezkoa ez da baina mapa zehatzagoak egitearren komenigarria da etiketetan ahalik eta informazio gehien ematea, honakoak interesgarriak dira: auzoa (Amara, Indautxu, Donibane,..hiriburuetan gehien bat), herria (Derio, Tutera, Donostia, Agurain), eskualdea (Ezkerraldea, Erribera, Goierri,..), herrialdea, euskaltegiaren izena (Xaribari, Ilazki,..), euskaltegi sarea. Adibide batzuk:
    • Antiguako AEK. Etiketak: euskalegia, aek, antigua, donostia, gipuzkoa.
    • Xaribari AEK. Etiketak: xaribari, euskaltegia, aek, portugalete, ezkerraldea, bizkaia
    • Getxoko Udal Euskaltegia. Etiketak: euskaltegia, udaleuskaltegia, areeta, getxo, uribekosta, bizkaia.
    • Ulibarri euskaltegia. Etiketak: ulibarri, batuz, abando, bilbo, bizkaia
  • Euskaltegi sarea etiketatzeko izen berdinak erabiltzen saiatuko gara. Hau da orain arte erabili duguna:
    • AEK: aek
    • IKA: ika
    • Udal Euskaltegiak: udaleuskaltegia
    • Batuz: batuz.
    • Beste sareak ere gehitu ahala izendatuko ditugu.

Mintzalagunak markatzeko

  • Hemen badakigu izen desberdinak daudela, baina mapa orokorrean agertzeko "mintzalaguna" etiketa ere ipini behar da. Gero izen espezifikoarena ere ipini daiteke: berbalaguna, mintzakide, egizu,....
  • Bizkaian eta mendebaldean orohar "berbalaguna" izeneko asko daude. Horientzako ere mapa espezifikoa dago, beraz jarduera osoarentzat zein zuen jardueretako batentzat izen hori erabiltzen baduzue erabili "berbalaguna" etiketa mesedez.
  • Honelako egitasmoren bat balego mintzalagun argia ez dena, baina honekin erlazionatuta badago (Lizardi mintza elkartea adibidez) "praktika" etiketa erabili dugu hemen.

OHARRA: hemengo mapetan gerta daiteke Tagzanian etiketatuta dauden elementu guztiak ez agertzea. Hain zuzen ere Tagzaniak norberaren webgunean jartzeko eskaintzen dituen mapetan 25 elementu baino ez dira agertzen. 25 baino gehiago egonez gero Tagzaniako zerrendetan hurrengo orrialde baten agertuko dira, ondorioz 25.etik 50.era bitarteko elementuak bigarren mapa baten agertuko dira. Beraz, mapetan elementu gehiago egon daitezkeela uste baduzu, sakatu azpiko estekan eta joan Tagzaniara. Bertan ikusiko duzu orrialde bakarra ala gehiago dagoen. Azken hau "euskaltegia" etiketarekin gertatzen da adibidez: 1. orrialdea, 2. orrialdea, 3. orrialdea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia