Nabaritzen/nabari da

(e)k bidalita 2006, apirila 9 - 13:34(e)an.

Noiz erabili behar da nabaritzen da eta noiz nabari da?
Bestalde beheko esaldia ondo esanda dago?
Nabari izaten da egunero.
Nik egunero nabaritzen da esango nuke.

Elena-Usaia

Etiketak:
View blog reactions

Erantzunak

"Nabari da" eta "Nabaritzen da" gaur egun ia forma sinonimoak direla esan daiteke, "uste dut" eta "pentsatzen dut" bezalako zerbait. Horregatik erabiltzen da bigarrena gero eta gehiago seguruenera. Edozelan ere, "nabari izaten da" bezalakoak ez dira arruntak izaten. Konprobatzeko Euskaltzaindiak batu duen corpus-ean kontsultatu dut eta behin baino ez da agertzen: Moldaketa hori nabari izaten da, loreen kolorean eta forman. Niri normalagoa egiten zait "Athletic-ek galtzen duenean aurpegian nabaritzen zaio" edo ", hala ere "...nabari zaio" eta "...nabari izaten zaio" ez nituzke okertzat emango. Dena dela guk hemen Bizkaian nabari(tu)ren ordez igarri erabiltzen dugu jeneralean: "Aurpegian igartzen zaio", edo beste barik "aurpegian ikusten zaio" ere bai.

Zer diferentzia bata eta bestearen artean?  Nabari da beharbada jatorrago edo jantziago ematen du. Bestalde, "nabari da" eta "nabaritzen da" beti ez direla gauza bera esango nuke. Adibide aldrebesa ematearren: "Nabaritzen dela nabari da" ("Bistan dago jendeak igartzen duela" edo antzeko zerbait).

Edo: "aldaketa nabaritzen da" eta "nabari da aldaketa". Nik lehenegoan gehiago ulertuko nuke edonork nabaritu ahal duela gertatu den aldaketa, eta bigarrenean berriz aldaketak nabarmenak direla, bistan daudela. Ez dago alde haundirik hala ere.

Honako gauzak zailak izaten dira azaltzen, dena dela nik neuk beti pentsatzen dut gauza bat esateko forma bi daudenean bi forma horien artean alderen bat egon behar duela, bestela bietariko bat kendu egingo litzateke eta. Aldeak arrazoi askogatik gerta daitezke: alde dialektalak (gaizki/txarto), espresibitatea (apurtu/ izorratu), erregistroak (zapata/oinetakoa)  edo esanahi eremu desberdinak baina kointzidenteak (kendu/lapurtu),...

Ez dakit lagundu ala nahastu egin zaitudan , dena dela gomendio pare bat: horrelako dudaren bat daukazunean inguruko euskaldunei galdetu (ni neu barne) eurentzat zein den forma normalena (eta zu zeu ere galdetu barik fijatu zaitez) batetik. Eta bigarrenetik, lehen aipatu dizudan euskaltzaindiaren corpus-a horrelako gauzetarako baliagarria izan daiteke (zein erabiltzen da gehiago? Zein da zaharrago?),...

Karrajua | 2006, apirila 12 - 15:43 | erantzun honi

Kaixo Benito!
Nik lehen beti "nabaritzen da" esaten nuen eta uste dut nire ingurukoek ere horrela esaten dutela. Baina testu batzuetan ikusi nituen: "nabari da" eta "nabari izaten da" eta oraindik euskara finkatuta ez dudanez zalantzak sortzen zaizkit.
Dudarik gabe lagundu didazu. "Nabari izaten da" ez dut erabiliko.
Euskaltzaindiaren corpus-a ez nuen ezagutzen, orain sartu naiz eta oso ondo dagoela dirudi.
Zer moduz Aste Santua? Ongi espero dut. Ongi segi!

Elena/Usaia (ez da egiaztatu) | 2006, apirila 15 - 19:30 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak