Testuak eta artikuluak sarean

Minutu erdiko 10 ideia euskal kulturaren kontsumoaz

Benito(e)k bidalita 2008, urtarrila 26 - 21:23(e)an.

Zer esana eman du lehengo astean Martin Ugalde foroan egin zen mahai-ingurua. “Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?” izan zen galdera. Gogoeta egin eta aintzat hartzeko moduko hainbat gauza bota ziren han. Sarean aurkitu ditugun erreferentziak:

Bestalde, mahai inguruan parte hartu zuen Kike Amonarrizek dekalogoa aurkeztu zuen bertan. Eta hori izan da ekarri dugun testua (pdf). Laburra, baina zehatza. Guretzat hasierako puntua gehien bat:

1. Euskarazko kultur produktuak kontsumitzeko, euskaraz jakitea komeni da, baina ez da nahikoa

  • Euskarazko KULTUR produktuak kontsumitzera iristeko:
    • Aurrena euskaraz jakin behar da. Salbuespena, guraso erdaldun eta atzerritar euskaltzaleak.
    • Gainera, euskaldun horiek euskal mundura hurbildu behar dira.
    • Orduan has daitezke euskarazko kultur produktuak kontsumitzen.
    • Izan ere, euskarazko kultur kontsumoaren bilakaera, hizkuntz normalizazio prozesuaren bilakaeraren araberakoa izango da, eta alderantziz.

 Zer esan? Hasteko...

  • "Kultur produktuak". Kultura hitza entzuten dudan bakoitzean interpretazio lana egin behar izaten dut. Gure mundu honetan kulturaren adierak ez dira bat, eta ez dira sinonimoak izaten: Kultura letra larriarekin, kultura letra xehearekin, herri-kultura, euskal kultura, euskarazko kultura, kultura maila gorena... Kasu honetan ere ez dut lehenengoan harrapatu zertan ari garen. Dirudienez euskaraz jasotzeko "merkaturatzen" diren ekoizpen artistikoak (literatura, zinema, antzerkia...) eta hedabideak ditugu hemen. Tira, zertaz ari garen zehaztea da kontua, beste barik.
  • "Kultur" produkzio horren "kontsumoa" zabaldu egin behar da. Kultur produkzio hori edo beste produkzio bat, baina euskarazko produktuen kontsumoa zabaltzea da kontua. Konforme. Hizkuntzaren normalizazioaren seinalea izango da kontsumo horren zabalkundea. 
  • "Euskaraz jakin behar da", "euskaldun horiek euskal mundura hurbildu behar dira"... Gutaz (ere) ari da, ezta? Eta zer egin dezakegu? Zer egin behar dugu? Zer egiten dugu? Zer daukagu?
  • Euskara maila pertsonal eta hurbilean gertatzen diren berriketak eta testuez gainera, era "publikoago" baten ere erabiltzen da, "kultura" kaxa horretan sartzen dena: prentsa, literatura, telebista, antzerkia... Beraz, "produktu" horiek "kontsumitzea" ere euskara erabiltzea da. Hain zuzen ere, kontsideratu ahal dugu inork komunikazio prozesua martxan ipini (mezua edo testua sortu) eta inork jasotzen ez badu komunikazioa -hizkuntzaren erabilera alegia- gertatu dela?
  • Kikek berak dio: "euskarazko kultur kontsumoaren bilakaera, hizkuntz normalizazio prozesuaren bilakaeraren araberakoa izango da, eta alderantziz" (Dudan egon naiz azken horretan "eta ez alderantziz" idatzi nahi izan ez ote duen, baina bideoan ere halaxe irakurri du).  Gurean honelako irakurketa egin daiteke? "Euskarazko produktuen kontsumoa hizkuntz mailaren eta hizkuntzarekiko jarreraren adierazlea izango da, eta alderantziz." Gainera, metodologikoki onartzen badugu hizkuntzaren erabilera tresna didaktiko aproposa dela (AOI gogoan adibidez), eta, bestalde, ikas-prozesuan input egokia eta erreala behar bada, hau da, xede hizkuntza komunikatzeko erabiltzen dela ikustea komeni bada, produkzio publiko ugaria, bizia, ikusgarria eta (zentzu guztietan) "komunikatiboa" behar da.
  • Badaukagu halakorik? Baietz esango nuke ezetz baino lehenago. Ezagutzen dugu? Ezagutarazten dugu? "Saldu" egiten dugu? Erabiltzen dugu? Eduki soziokulturalez hitz egin zen sano duela urte batzuk, baliteke hau haren bueltan egotea.
  • "Euskarazko produktu asko astunak omen dira, baina askorentzat astuna, ez al da euskara bera? “Hizkuntza kalitatea”ri buruzko txostenean jorratu genuen gai hau. Zuzentasun parametroen aldean egokitasuna eta komunikazioa lehenetsi beharko genituzke gure eskaintzan." Sortzaileentzako ideia akaso, publiko handia dago hizkuntza "arintzea" behar duena, eta "komunikazioa" (mezua jaso ez ezik, ulertu, aztertu eta harekin enpatia hartu ere bai, adibidez.) erraztu. Gauzak errazago eta politago jasotzea alegia.
  • Egunkaria eta Euskadi Irratia irakurtzea gomendatu eta lantzean behin klasean liburu bat irakurtzetik harago joan behar dugu nolabait. Ez da erraza bide berriak topatzea, baina seguru bat baino gehiagok daukala zerbait gogoan edo landuta.
  • Iturrik esan zuenari tiratuta. Produkzio "publiko" hori gero eta eskuragarriagoa da, komertzialetik gero eta gutxiago. Eta ez diot soilik gure moduko blogari txalaoongatik, ez. Karrajuan berton daukagu gaur adibidea.

 

Etiketak: | |
gehitu iruzkin berria

Hiznet: 2007ko lanak

Benito(e)k bidalita 2007, abendua 11 - 19:38(e)an.

Hiznet hizkuntza plangintza ikastaroan, ohi duten bezala, ikasleen lanak jarri dituzte webgunean, 2007. urtean egindakoak hain zuzen ere.

Hizkuntzaren normalizazioa eta planifikazioaz edozertariko gaiak jorratu dituzte ikasleok, baina badira bi, izenburua ikusita beste barik, guretzat bereziki interesgarriak izan daitezkeenak:

Kukutxua egin beharko zaie,ezta?

Eskerrik asko abisuagtik, Txrls.

 

Etiketak: | |
gehitu iruzkin berria

Gramática cognitiva y ELE

Karrajua(e)k bidalita 2007, abendua 7 - 20:25(e)an.


Marcoele
aldizkarian Granadako Unibertsitateko Centro de Ciencias Modernas-eko José Plácido Ruiz Campillori elkarrizketa egin diote Gramatika kognitiboaren inguruan.

Emilio Quintanaren Caos Ordenado Relativo blogean aurkitu dut aipamena. Eta hariari jarraituta gramatikaren inguruko eztabaida interesgarri honetara heldu naiz Fernando Santamaríaren Gabinete de infórmatica blogean: Aprendizaje de idiomas.

Gaztelaniaren irakaskuntzako blogosferan ezagunak diren Emilio Quintanak berak, Leonor Quintanak eta Francisco Herrerak, besteak beste, han dihardute gramatikaren ikuspegi desberdinak gora eta behera.

Gai polemikoa duda barik gramatikarena, eztabaida bizia da momentu askotan, eta halako giroa dabilela sumatzen da ELEren munduan. Ez da txarra, ez. Irakasle komunitate bizia dabil hor, eta blogosfera hausnarketa didaktikorako tresna bikaina izan daitekeela frogatzen digute.

Hausnarketarako David Vidalen ¡Estratego! blogeko hau: No lo entiendo.

Eta Ruíz Campilloren aipua amaitzeko:

La gramática real no vive en los libros, sino en la mente de las comunidades que la usan, y cuando el uso real va en contra del libro de gramática, no es la realidad la que falla: es el libro que no es capaz de dar cuenta de ella.

Zer diogu HEAko miniblogosferako kideok?

Etiketak: | |
5 iruzkin

Hizkuntz normalizazioa euskaltegian

Karrajua(e)k bidalita 2007, azaroa 18 - 12:54(e)an.

Euskara Irakasleen Didaktekako artikulua gomendatuko dugu gaur. Han dagoen guztia da irakurtzeko eta kontsultatzeko gomendagarria, baina Karrajuan hasieratik bueltak ematen gabiltzan gaia jorratzen duen artikulua hartu dugu: Hizkuntz-normalizazioa euskaltegian.

Aitor Etxebarriak prestatu zuen 2000 urtean UEUko Helduen Euskalduntzearen III. Jardunaldietarako. Hausnarketa laburra eta proposamenak plazaratu zituen Aitorrek orduan, baita oinarrizko bibliografia ere. Gaur egun ere aintzat hartzeko modukoak denak.

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria

E-learningerako txantiloiak

Karrajua(e)k bidalita 2007, iraila 24 - 00:36(e)an.

Alvaro Gregorik e-learning y formación corporativa blogean Londresko Unibertsitateko Hekzuntza Institutuak egindako txosten baten berri eman digu. Pedagogical Templates for E-Learning (e-learningerako txantiloi pedagogikoak).

E-learning ikastaroak antolatu eta diseinatzeko txantiloi edo ereduen zerrenda egin dute Londresekoek, eta Alvarok blogean laburpentxoa eta iruzkina egin du gaztelaniaz.

Elearning, teleikaskuntza, teknologia, LMSak, blearning eta enparauez gero eta gehiago jarduten den honetan interesgarria eta erabilgarria izan daiteke plantilen zerrenda hau, sarrera, eskuliburu modura, edo hausnarketa bideratzeko.

Estekak:

Etiketak:
gehitu iruzkin berria

El error en el proceso de aprendizaje

Karrajua(e)k bidalita 2007, iraila 18 - 19:15(e)an.

Lankide baten gomendioa ekarriko dut gaur. Cuadernos Cervantes aldizkarian argitaratutako artikulua. El error en el proceso de aprendizaje.

Erroreen trataera "modernoari" zelan oratu apur bat galduta gabiltza oraindino. Artikuluak jarraibideak, informazioa eta hausnartzeko galderak ere eskaintzen dizkigu. 

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria

Aprendizaje Cooperativo: cómo empezar

Karrajua(e)k bidalita 2007, iraila 16 - 23:59(e)an.


ikaskuntza kolaboratiboa
Ikaskuntza kooperatiboa eta kolaboratiboa hezkuntza munduan gero eta gehiago entzuten diren kontzeptuak dira.

Gure jardunean ohikoa izaten da ikastalde batekin lan egitea, eta gero eta ohikoagoa izaten da ikastaldeen hetereogeneitatrean gaineko kezka. Maila, interes eta trebezia desberdinetako ikasleak ditugu taldean, eta gure jardunbide normalean (errutina esango luke Plisti-plastak) zailtasunak aurkitzen ditugu aniztasun horri aurre egiteko.

Ikaskuntza kooperatiboan edo kolaboratiboan (kontzeptu desberdinak ei dira) arzo horiei oratzeko bideak topatu ditzakegu, eta kontzeptu eta praktika horietan hasteko De estranjis blogean sarreratxoa eta erreferentzia intersgarriak eman dizkigute Aprendizaje Cooperativo: cómo empezar artikuluan. 

Edozelan ere, sarean erreferentzia asko aurkituko dituzue bilatzaileren batean terminoak jarriz gero.

Edo honen moduko aurkezpenak 


Bizikleten irudia hemendik atera dugu.

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria

Gogoeta-praktikaren adibide bat euskarako ikasgelan

Karrajua(e)k bidalita 2007, iraila 7 - 13:26(e)an.

Hizkunea soziolinguistika aldizkari elektronikoan maiatzean agertu zen Mondragon Unibertsitateko Maria Pilar Sagasta Errasti eta Matilde Sainz Osinagak sinatutako artikulua.

HUHEZIko eleaniztasun-gaitasuna garatzeko plangintzaren barruan ikasleen artean hizkuntza ikastearen inguruko gogoeta eta eztabaida sustatzeko lanaren eta haren emaitzen berri ematen digute. Ikasleen ideiak eta iritziak besteak beste.

Lanaren ondorio eta emaitza modura aipu hau:

Emaitzek frogatzen dutenez, gure ikasleen eleaniztasun-trebezia hobeki ulertu ahal izan dezagun, gogoetan oinarrituriko ikaskuntza-irakaskuntza prozesua jarri behar da martxan. Hausnartze praktika horri esker jakin dezakegu gure ikasleek zer sinismen eta irudikapen duten hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzaz. Hala bada, hezkuntza alorrean esku-hartze eraginkorragoa planifikatu ahal izateko aukerak ahalbidetzen dira.

Hizkuntza eta ikastearen gaineko gogoeta irakaslearen (edo superdidaktikariaren) esku uzteko joera edukitzen dugu. Gure planteamenduek sarri ikaslearen ideia eta pertzepzioekin egiten dute talka. Ondorioetan dioten bezala, ikaslearen begiradari ere erreparatu egin behar zaio.

Artikulu ona honetaz hausnartzeko, eta hausnarketa bera abian ipintzeko.

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak