Neuk bai honekin flipatu!!
Badakit batzuekin ez dagoela flipatzerik, baina egia esan behar dizuet guztiz harrituta, asaldatuta utzi nau gaurko El Correo-n argitaratutako artikulu honek: La ingenuidad va por barrios.
Gutxitan ikusi dut euskara mesprezatu, baztertu eta gutxiesten duen artikulurik. Non, eta El Correo ahalguztidunean; noiz, eta HPStik akordioak, kontsentsuak eta hitz onak esaten eta idazten hasi diren garai honetan.
Haserrealdi batekin konpon litekeela uste izango du bat baino gehiagok, baina ez dut uste hor bukatu beharko litzatekeenik. Nork, non, nola... ez daukat argi. Argi dagoena da, nire ustez, euskararen aldeko lobby potente bat eratzen jarraitu behar dugula.



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


