normalizazioa, euskalgintza

Txotxolokeriak

Benito(e)k bidalita 2008, urria 21 - 22:46(e)an.

Ez zaizue inoiz pasatu? Bolada batean berba bat atzetik dabilkizula ematen du. Erlaziorik gabe han eta hemen entzun edo pentsamendura etortzen zaizu. Egunotan euskaraz (eta hizkuntza guztietan) sinonimo asko dituen batekin pasatu zait niri.

Sinonimo batekin definitu du gaur batek "kuadrilategi" egitasmoa, eta irakurri dudana interpretatzen jarraituta egiten ditugun beste hainbat gauza ere adiera berdinarekin ezaugarrituko lituzkeela begitandu zait. Hori ez da serioa, ez da inportantea... Inportantea "Y" da.

Atzo Leireren Frantziako tourrekoak irakurtzen... Hango teknologia eta hango bitartekoak hona ekarrita...pentsatu. Eta zenbatek esango ligukete "Ba! Hori guztia X bat baino ez da"?

Eta entzun diet gero auzokideei Tas-Tasen. Berbalaguna, euskara elkartea... hau eta bestea egiten dela. Eta batzuen ahotsa berriro: "Ba! Xak!"

Eta Euskara Irakasleak han dabilela, jendea dabil batzen apurka-apurka. Gauzatxo batzuk esaten dira... Tira. "Bo! Beste X bat! Inportanteena "Y" da.

Eta zer esanik ez! Esaizu helduen euskalduntze-alfabetatzean zerbait berria behar dela, ikuspegi irekiagoa behar dela, gauzak betiko triunbiratoaren menpetik atera behar direla. Eta entzungo dituzuen guztien hasieran X bat egongo da, eta gero Xen adiera esparrua hedatzen joango da, lotura semantikoaren kateak berbak eta esakuneak ekarriko ditu parrastaka. Patologia, ostrazismoa edo anatemizazioan amaitu arte. Triunbiratoaren purrustadak.

Eta pentsatzen paratzen zara. Egunean zehar esan-entzun ditudan gauzetatik (edozein hizkuntzatan) zenbatek gaindituko lukete X kategoria hori? Gehienek ez. Eta egiten ditugunak? Berdintsu. Eta, txarrena, hotzean pentsatuta Y kategoriako zenbat ez dira Y jantzi soilak? X kategoriatik (handi)ustez altxatutako mozorroak. Y plantak egiten Xaren ustezko miseriak estaltzeko.

Letretakook ez gara izaten matematiketan onak. Baina egingo nuke X askok ez dutela Xn egiten, akaso Y da X askoren batuketa. Edo, ezpabere, azken batean den-dena da X.

Enpin, baten batek esan zuen modura: "Pilosopia baino, hobeto oilozopia".

PD. Eta beste batzuek guretzat 0 balioa duen X bati 700 ematen diote.

Etiketak: | | | | |
Benito (r)en bloga | 6 iruzkin | View blog reactions

Joanean

Benito(e)k bidalita 2007, azaroa 24 - 00:43(e)an.

Miramonetik bueltan, e2ibilian jardunalditik.

Aurtengo jardunaldian asunto asko eta desberdinak egon direla pentsa daiteke: motibazioa, komunikazioa, jarrerak,... Hauek guztiek leiv motiv bat daukatela begitandu zait hala ere: pertsonaren emozioak eta pertzepzioak.

Eta Topaguneakoek jardunaldiaren edukiak sarean ipini eta hausnarketa eta eztabaida han jarraitzea nahi luketenez, ez dut balorazio eta gogoeta handirik egingo. Pertzepzioak eta inpresioak besterik ez. Gogoeta han.

Programari jarraituta:

  • "Euskara elkarteen ibilbidea" ikus-entzunezkoa. Ezagun asko bertan. Hurbiltasuna sentitu dut. Ez dakit urrunagotik zelan ikusiko duten, baina barrutik polita eta gustagarria.
  • Euskara Elkarteak ibilian, Gorka Barruetabeña aka Txapelen kontakizuna. Inbidia eman dit. Beste leku batzuetan dihardugunon askok horrela sentitu dugula uste dut. Inbidia eta eredua. Hau ez da gaurkoa soilik.
  • Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperientzia”. Ferran Suay. Hitzaldi hau jardunaldiko izarra nonbait. Ona. Ez zait iruditu gauza berririk entzun dudanik alde batetik. Askotan entzundako kezkak: euskaraz egin eta erdaraz erantzuten duena, euskaldunok erdaraz egiteko joera. Baina, bestetik Suayk irakurketa ordenatua eman die kezkoi. Eta ekinbide interesgarria.
  • Zertarako euskara? Amaia Antero. Galdera asko. Lehengo eguneko Zergatik negar egin horrekin akordatu naiz.
  • Coaching aldaketa: Arnastu eta arnasa eman, Mirari Bereziartua. Sorpresa neurri handi batean. Orain arte euskalgintzako jardunaldi eta halakoetan ikusi ez dudan estiloa. Enpresa munduarekin lotutako estiloa, estilo "amerikarra" etorri zait burura. Gustatu zait. Mirarik egin duen galdera batek eman dit zer pentsatua: Ibilian gabiltza, ala nonbaitera goaz? Mendebaldeko modura: Ibili gabiltza ala joan goaz? Bigarrena nahiago. Hortik mezuaren titulua.
  • Euskararekiko atxekimendua lantzen: mintzapraktika. Jasone Mendizabal. (Mintza)praktikaren asuntoari Euskara Elkarteetatik beste buelta bat emateko gogoeta. Buelta pare bat eman behar dizkiot neuk ere.
  • Hizkuntza estetika bezala. Fermin Etxegoien. Pipermina, harrigarria ere bai, probokazio ikutua. Gustatu zait gauzak esateko era gordina, ados egon edo ez, sarritan botatzera ausartzen ez garenak. Dibertigarria izan da, eta polemikoa. Hala nahi zen, ezta? Estetikaren kontzeptu horri ez diot neurri hartu oraindino hala ere.
  • Norbanakoaren jarreratik, talde jarrerara: sentiberatzea eta komunikazioa. Paula Kasares. Aitortuko dut, bazkalosteko modorrak harrapatu nau hemen (barkatu Paula). Nafarroako euskalduntze-alfabetatzerako kanpaina batzuen analisia egin du (orduan espabilatu naiz), askotan zabaltzeko mezurik egokiena aurkitzeko euskalgintzako "klitxeetatik" ihes eginda, bertatik bertara eduki dezakegula konturatu naiz.
  • Sergio Monge. Zehatza hasierako azalpena: xede-taldeak, norberaren eskemak eta zelan eragin. Ekinbidea esku-eskura ipini digu Sergiok. Argi eta zehatz. Gero web2.0aren azalpena egin du, azken honek apur bat deskolokatu nau. Blogariok gure grina gorde ezinik? ;-)
  • Tailerrak. Komunikazio tailerrean sartu naiz. Kezka nabaritu dut. Zer esan? Zelan esan? Zelan ailegatu? Zer esan asko daukagu, baina ez dugu asmatzen, eta arduratuta gaude. Topatuko dugu konponbidea, seguru. Neure okurrentzia bi bota ditut, karraju luzea daukat aurretik baina.

Inpresio orokorrak.

  • Euskara elkarteen munduko ezagunak, aspaldikoak, baina jende berria ere ikusi dut, interesatuta. Lekukoa pasatu dugula dirudi.
  • Euskalgintzako beste "munduetatik" ere hainbat. Hizkuntz-plangintzaren mundukoak, (nirekin etorri diren AHIZEko kideak eta bazkarian ondoan eduki ditugun Emunekoak adibidez), euskara teknikariak, euskaltzaleak... Dena dela, programa ikusita, euskara elkarteetatik harago euskalgintzatik interes gehiago beharko zela begitantzen zait. Kezka.
  • Oro har, euskalgintzako sektore bizi, gogotsu eta arduratuenetako bat joan da gaur Miramonera. Norbera animatu egiten da horrelakoetan.
Argazkia: Topagunea Hedabideak
PD: Jardunaldietako webgunean ponentzien testuak eta materialak dauzkazue eskuragai. Baita jardunaldien kronika ere. 

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga | 2 iruzkin | View blog reactions

Ibilian... Donostiara

Benito(e)k bidalita 2007, azaroa 22 - 01:59(e)an.

Aspaldian duakat banner-a hor goian eskuinean: Euskara Elkarteak Ibilian jardunaldietarako deia. Topaguneakoek tradizio bihurtu dituzte urteroko jardunaldiak, eta urtero gauza interesgarriak izaten dira, eta giro polita ere bai.

Euskara elkarte bateko kidea naizen aldetik interesatzen zait kontua. Euskararen normalizazioa maila sozialean lantzen eta garatzen dabiltzan besteekin topatu eta jarduteko aukera ematen digute honelakoek. Nor bere auzoan-herrian ari direnak harremanak, hedabideak, kultura... lantzen. Euskarari bizitasuna emateko elkartu eta elkarrekin ekin dugunok.

Eta helduen euskalduntzearen mundu honetatik ere interesa pizten didate halakoek. Irakaskuntza isolaturik ikusten ez badugu, eta jendea eta jendarteari begira jardun behar dugula jakinik, aurtengo jardunaldietan jorratuko direnak, gure koadrilakoak ez direlakoan, ezin ditugu alde batera utzi : hizkuntzarekiko jarrerak, emozioak, komunikazioa... Izen interesgarriak gainera.

Donostiara bihar beraz. Kontatuko dizuet.

Eta asteartean praktikak

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga | gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Basauriko AEK eta Euskarabila elkarteek azkenik lehiaketa publiko bidez lortu ahal izango dituzte dirulaguntzak

Benito(e)k bidalita 2007, urria 25 - 12:37(e)an.

Albiste kezkagarria zabaldu zen lehengo astean. Basauri retira una ayuda a AEK por su vinculación a la izquierda abertzale. (El correo digital). Gaur Zabaldu.com-en bidez, Basauriko Udalak erabaki hartan atzera-edo egin duela heldu zaigu albistea (Gu, EHE).

Politika mundua hain nahasia den herri honetan, zurrunbilo horretatik inor libre dagoela pentsatzea ez da komeni. Albistetik gogoeta bi datozkit.

Alde batetik, euskalgintzak eta euskarak hainbat politikori oraindik errespetua ematen diete. Seinale gizarte mailan zerbait garela. Bestetik, indar horrexek egin gaitzake beste batzuen fobia eta tirrien jomuga ere.

Errealitatea eta obsesioak aipatu ditu Basauriko alkateak. Horixe, honakoekin hobeto obsesiorik hartzen ez badugu.

Etiketak: | | | | |
Benito (r)en bloga | gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Syndicate content

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak