HIZPIDE 60

Karrajua(e)k bidalita 2007, otsaila 12 - 00:50(e)an.


Azken Hizpide heldu zait duela astebete. Oraindik ez dut irakurri, gainetik kukutxu bat egin. 4 artikulu dakartza:

  • Aitor Etxebarriak Hiznet-erako egin zuen ikerketa ikasle helduen motibazioaren inguruan. Udal-langileen taldea aztertu zuela dirudi. Luzetxua baina interesantea dirudi. Administrazioko ikasleekin (HAEE, IRALE, Osakidetza, Udalak…) gure lana hobeto antolatzen lagungarria izan daiteke.
  • Aukera anitzeko galderetan zoriak zer pisu duen aztertzen saiatu da Josu Perales beste baten. Josu Hizpideko fijoetako bat da, eta haren artikuluetan azterketa serioak topaten dira. Aintzat hartzekoak.
  • Aurrekoan blog-en ingurukoa atera zuten eta orain berriro internetekin datoz Natxo Guillen eta Agurne Azpitarte HABEko teknikariak. Webquest-ak eta Altxorraren bila prozeduren inguruan. Nik ez ditut asko ezagutzen , ea ideiaren bat ematen diguten.
  • Azkenengoa Santurtziko duodinamikoaren eskutik dator (porsierto, zer pasatu da irakasleon aldizkariarekin?). Abel Camacho eta Pedro Lonbide. Aspaldion dabiltza Europako Markoari bueltak ematen. Ea oraingoan zer dakarten. Adi egotekoak izaten dira hauenak, eurak ere bai. Europako markoa hor daukagu eta eskerrak baten batek lantzean behin akordarazten digula.

Esan dudanez, ez dut oraindino irakurri, datorren asteburuak aukera emango digula dirudi (euskalmet-i kasu eginez gero behintzat). Datorren astean irakurri ditudanen gaineko inpresioak ekartzen saiatuko naiz.
Dana dala HIZPIDEren gainean burutaziotxu bi amaitu aurretik. Ez daukazue sentsazioa apur bat ezezaguna dela. Euskaltegietara banatu bai, baina apaletan geratzen da. Irakurtzen da? Ezezkoan zergatik ote? Interes falta, formatoa, …? Gure munduan ibili zen batek behin bota zuen karrajualdi baten gure sektorean ez dela bape irakurtzen. Egia ote?

Erantzunak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak