08
Api
2011

Benetako komunikazioaren alde

Plisti-plasta | 2011, Apirila 8 - 11:43

Batzuetan izaten da, ba, barnean distira egiten  dizun ideia txikitxo bat.  Ustez potoloagoak diren batzuk  une batez ilundu arren, dir-dir jarraitzen duen horietakoa. Honelakoa da gaur dakarkizuedana. Noizbait arituak gara beroni buruz Karrajua honetako bazterren batean baina  iruditu zait merezi duela, une batez sikiera, teleskopioa berari begira jartzea. Hara:

Etengabe ari  gara komunikazioaz berbetan, dela metodo komunikatiboa, dela ekintza komunikatiboa, dela egoera komunikatiboa, dela ‘eta  abar’ buztan luze bat. Eta ondo dago. Bat nator honelako planteamendu askorekin. Baina , eta orain mikroskopioa erabilita, ikasgelan erabiltzen ditugun  egoera / ekintza komunikatiboak aztertuz gero, lau motatakoak bereiz ditzaket:

  1. Simulazio hutsezkoak. Adibidea: medikuaren kontsultan (ikasle batek mediku rola hartzen du eta besteak gaixoarena; ondoren, beraien arteko elkarrizketa egiten da). Honelako ariketen funtsa  ikasleak bizi litzakeen egoera komunikatiboetarako prestatzean datza. Ikasleen balizko egoera komunikatiboak identifikatu eta ikasgela probaleku bezala erabiltzen dugu honelakoetan.
  2. Ikastalde barneko benetako  komunikazioa. Ikasgelako edo euskaltegiko pertsonen artekoa. Rolik gabea,  ikasleak edo irakasleak bere benetako ahotsa darabil. Adibidea: ikasgelako baten bati  gaixorik daukan semeari buruz galdetzen  zaionean edo ikasle batek ikusi berri duen filma gomendatzen digunean…
  3. Ikastaldetik kanporako benetako komunikazioa. Interakzioaren xede euskara hiztun komunitatea duena. Adibidea:  ikasleak/ ikastaldeak  interesgune duen blog batean parte hartzen duenean edo Kultur Etxeak antolatutako hitzaldiren  batera joaten denean.
  4. Ekintza komunikatibo ordezkatzailea. Ordura arte H1en egindako ekintza komunikatiboak H2n egiteko bide ematen duena. Adibidea: GPSa euskaraz, kutxazain automatikoa euskaraz…

Nire ustetan, gaur gaurkoz lerratuegia dugu programazioa simulazio hutsezko egoera komunikatiboetara eta beharrezkoa dugu, akaso, 2-3-4 motetako  ekintza komunikatiboei gehiago erreparatzea . Programatu eta programazioan leku zabalagoa eman beharko litzaiekeelakoan nago.

Konbentzituta nago ikasgela eta euskaltegiaren probaleku izaera  ez ezik, komunikazio gune eta hiztun sareko adabegi  izaera ere  sendotu behar ditugula. Baita eskolen programaziotik bertatik ere.

Irudia: 团队开会3D小人高清图片_zcool.com.cn. Egilea: 姒儿喵喵 (Flickr). Lizentzia.

Etiketak:
Bidalitako artikuluak

Deskribatzen dituzun lau

Bea (ez da egiaztatu)-(e)k 2011, Apirila 10 - 16:26-(e)an bidalia.

Deskribatzen dituzun lau jarduerei piska bat pentsatuz, seguraski hortik da jorratu beharko den bidea, eraginkorra izan nahi bada eta egia da, bereziki laugarren hori didaktikoki tratatzea dorpea dela. Baina zergatik? Eta nola eman itzulia?

Hasteko, bi multzotan banatuko nituzke: 1/2 batetik eta 3/4 bestetik. Eta gisa berean erranen nuke lehen biak perspektiba komunikatiboan kokatzen direla eta azken biak (edo hobeki erran lauak batera) perspektiba akzionalean; hortik islatzen dituztela bi ikuspegi didaktiko, ez oposizioaren zentzutik, baizik eta bata bestearen ondorengoa izanki.

Lehen bietan, simulazio gisakoak izanen dira eta ikaslearenganik eskatuko dutena (gutxieneko) kooperazioa da. Erakaspen esparrua eta erabilpen esparrua lotuko dira ahal bezainbat, simulaziotan, hau da 'irrealki', erakaslearen eragiletza eta kontrola/bideratzeko ahala haundiak izanen dira. Helburua egiten-jakitea dute, hau da komunikatu edo komunikazioa eragin, eta erabilpen 'erreala' ikaslearen esku, nunbait gizarte batean integratzea kanpo utziz edo. Horretan, programazioetara ekartzeko trebeagoak izaten gara, esperientzia gehiago dugu eta bereziki, planteamendu horietan, gizartea den parametro potoloa 'ahanzten' dugu edo 'nahi genukeen' gizartea irudikatzen, horrek errazten du ere lana.

Hiru eta laugarrenek, aldiz, ikaslearen kooperazioa baino, inplikazio haundia eskatzen dute. Erakaspen esparrua aldatu da, erabileraren eremua ere, gizartea bilkatzen den ber eta helburua izaten/bizitzen/eragiten jakitea bihurtu. Erakaslearen zeregina, erakaskuntza baino, gidaritzara lerratu da, ikaslearen zeregina ere ikasle izatetik aktore izatera aldatu den ber. Jarduera mota hauetan, erakaslearen kontrola anitzez konplikatuagoa zait eta ikaslearen baitatik etorri behar du gauza frangok (hau da bakoitzak proeiktu argia(k) ukatea eta barneratzea bera dela eragilea), nahi badut egiazki erantzun bere beharrei, bestela berriz ere 1. kasura itzuliko naiz. Bestalde, ikasle horien proeiktuak, erabilpenak (orokorretatik harago), aldakorrak gerta daitezke batetik bestera eta galdetuko dit kudeatzea hori guzia, orok zenbait probetxu izateko. Beraz, jarduera hauek diseinatzerakoan, ikaslearen inplikazio/ eragiletzaren menpe izateak ez du errazten, ikaslearen parte-hartze zabalagoa eskatzen duen ber eta bide beretik gizartearena ere.

Horri gehituko nioke, gizarte-ereduaren arazoa, hau da hizkuntza horretan bizitzeko aukera errealak zein diren ere trabagarria izan daitekeela. Baina hori ez da baitezpada 4. jardueraren arazoa, baizik eta erakaskuntzarena orokorrean.

Nire kasuan argi dut, anitzetan, ez dugula/dudala oraindik barneratu ikuspegi aldaketa hori eta jakin pasatzen ikasle/erakasle/klase multzotik, eragile/gidari/gizarte -ra. Niri heltzen zaizkidan adibideak, gutxi dira eta, anitzetan, biziki espezifikoak. Eta nahiz eta errezeta begi pean ukan, ez dakit zergatik, imaginazio eskasa, ahal eskasa, taldearentzat egokia zer den ez kaitean… zaila zait programazioan edo honen bidez, ekintza ordezkatzaile horien bideratzea, integratzea, nahi dena. Erakaslearentzat neke bada horren asimilatzea, nola helaraziko diet hori ikasleei? Nola bideratuko dut eta ulertaraziko zer espero dudan?

Hortan guzian kokatzen ditut nire mugak eta itzulia ematea edo ikuspegiz aldatzea zaila zaidala aitortzen dut, batez ere pratikara pasa behar denean eta ez dut neurtzen noraino den nire esku eta noraino ikasten duenaren edo gizarte ereduaren esku, behintzat hauek eskaintzen didatenaren esku.

Uaaa: kopiatu-kolatu itsusi

Bea (ez da egiaztatu)-(e)k 2011, Apirila 10 - 17:50-(e)an bidalia.

Uaaa: kopiatu-kolatu itsusi bat egin dut eta desagertu da forma guzia, beraz:

Deskribatzen dituzun lau jarduerei piska bat pentsatuz, egia da, bereziki laugarren hori didaktikoki tratatzea dorpea dela. Baina zergatik? Eta nola eman itzulia?

Nire aldetik, bi multzotan banatuko nituzke: 1/2 batetik eta 3/4 bestetik. Eta gisa berean erranen nuke lehen biak perspektiba komunikatiboan kokatzen direla eta azken biak (edo hobeki erran lauak batera) perspektiba akzionalean; hortik islatzen dituztela bi ikuspegi didaktiko, ez oposizioaren zentzutik, baizik eta bata bestearen ondorengoa izanki.

Lehen bietan, simulazio gisakoak izanen dira eta ikaslearenganik eskatuko dutena (gutxieneko) kooperazioa da. Erakaspen esparrua eta erabilpen esparrua lotuko dira ahal bezainbat, simulaziotan, hau da 'irrealki', erakaslearen eragiletza eta kontrola/bideratzeko ahala haundiak izanen dira. Helburua egiten-jakitea dute, hau da komunikatu edo komunikazioa eragin, eta erabilpen 'erreala' ikaslearen esku, nunbait gizarte batean integratzea kanpo utziz edo. Horretan, programazioetara ekartzeko trebeagoak izaten gara, esperientzia gehiago dugu eta bereziki, planteamendu horietan, gizartea den parametro potoloa 'ahanzten' dugu edo 'nahi genukeen' gizartea irudikatzen, horrek errazten du ere lana.

Hiru eta laugarrenek, aldiz, ikaslearen kooperazioa baino, inplikazio haundia eskatzen dute. Erakaspen esparrua aldatu da, erabileraren eremua ere, gizartea bilkatzen den ber eta helburua izaten/bizitzen/eragiten jakitea bihurtu. Erakaslearen zeregina, erakaskuntza baino, gidaritzara lerratu da, ikaslearen zeregina ere ikasle izatetik aktore izatera aldatu den ber. Jarduera mota hauetan, erakaslearen kontrola anitzez konplikatuagoa zait eta ikaslearen baitatik etorri behar du gauza frangok (hau da bakoitzak proeiktu argia(k) ukatea eta barneratzea bera dela eragilea), nahi badut egiazki erantzun bere beharrei, bestela berriz ere 1. kasura itzuliko naiz. Bestalde, ikasle horien proeiktuak, erabilpenak (orokorretatik harago), aldakorrak gerta daitezke batetik bestera eta galdetuko dit kudeatzea hori guzia, orok zenbait probetxu izateko. Beraz, jarduera hauek diseinatzerakoan, ikaslearen inplikazio/ eragiletzaren menpe izateak ez du errazten, ikaslearen parte-hartze zabalagoa eskatzen duen ber eta bide beretik gizartearena ere.

Horri gehituko nioke, gizarte-ereduaren arazoa, hau da hizkuntza horretan bizitzeko aukera errealak zein diren ere trabagarria izan daitekeela. Baina hori ez da baitezpada 4. jardueraren arazoa, baizik eta erakaskuntzarena orokorrean.

Nire kasuan argi dut, anitzetan, ez dugula/dudala oraindik barneratu ikuspegi aldaketa hori eta jakin pasatzen ikasle/erakasle/klase multzotik, eragile/gidari/gizarte -ra. Niri heltzen zaizkidan adibideak, gutxi dira eta, anitzetan, biziki espezifikoak. Eta nahiz eta errezeta begi pean ukan, ez dakit zergatik, imaginazio eskasa, ahal eskasa, … zaila zait programazioan edo honen bidez, ekintza ordezkatzaile horien bideratzea, integratzea, nahi dena. Erakaslearentzat neke bada horren asimilatzea, nola helaraziko diet hori ikasleei? Nola bideratuko dut eta ulertaraziko zer espero dudan?

Hortan guzian kokatzen ditut nire mugak eta itzulia ematea edo ikuspegiz aldatzea zaila zaidala aitortzen dut, batez ere pratikara pasa behar denean eta ez dut neurtzen noraino den nire esku eta noraino ikasten duenaren edo gizarte ereduaren esku.

Komunikazioaren etxea

Plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2011, Apirila 11 - 09:22-(e)an bidalia.

Bai, Bea, gure etxeak lau solairu ditu, gutxienez. Eta solairuko familia bana.  Antzerki zaleak dira lehenengo pisukoak ,eta  guri gustatu, eskailera gutxiago igo behar dira, gainera;  maiz joaten gara bertara bisitan ikasi eta irakasteko asmoz. Bigarrenean bizi den morroiak noiznahi  bere arazoak , bizipenak eta iritziak gurekin partekatzeko gogoa izaten du eta batzuetan harengana ere joaten gara. Hirugarrenera ez gara askotan igotzen, nekosoa da igoera eta gainera kalean izaten da gehienetan. Eta laugarrenekoa, ufa! , horrek nahi duenean zabaltzen digu atea, batzuetan bai eta beste batzuetan ez.

Zaila zaigu, bai,  komunikazioaren lau solairu horiek didaktizatzea.  Eta ez digute gehiegi lagundu azken kontzeptu ekarpenek bere baitan izan duten definizio lausoak. Batzuetan ez dago argi zer den ariketa, zer proiektu, zer ataza eta  zer ekintza komunikatibo. Horixe argitzen saiatzea izan dut helburu,  iruditzen baitzait indefinizio horrek asko kaltetu duela AOI bera;  ekintza komunikatiboaren erabileraren  kasuan, berriz, bada joera murriztaile arriskutsu bat, zeinaren erruz sarritan  ekintza komunikatiboa testu-gramatikaren esparruan geratzen den kateatuta.  Hau dela eta, ekar ditzagun bertara Elosegiren hitz batzuk: Ekintza komunikatiboaren lehen hitzak, ekintzak, mundu sozialera garamatza. Izan ere, batetik, agente soziala da hizkuntzaren ikasle eta erabiltzaile oro; bestetik, atazak (ez soilik mintzaira-atazak) ekintza-esparru baten baitan eta testuinguru jakin batean gauzatzen dira. 

Dena den, zuk diozun moduan argi dago proposatzen den bide honek inplikazio handia eskatzen duela, irakaslearen eta ikaslearen rolak aldatu egiten dituela eta ikas-irakaskuntzaren ardurak eta eragileak aniztu egiten dituela. Utopia ote?

I. O: Lau solairuok igotzeko lehenbailehen igogailua jartzea komeni zaigu. Horretarako, zubitxo bat egingo dugu eta hurrengo postean 'Gramatika hizpide' izenekoan  ere arituko gara honetaz.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia