Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna
Egunero izaten da zerbaiten nazioarteko eguna, baina neuk behintzat gaur arte ez dut otsailaren 21ean ospatzen den honen berri eduki: Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna.
Aniztasun linguistiko eta kulturala sustatu eta gordetzearren ezarri zuen UNESCOk egun hau. Ospakizunak ere badira han eta hemen. Baina UNESCOk ama-hizkuntzaren kontzeptuari ematen dion definizioari erreparatu diot gehien bat.
Haren arabera ama-hizkuntza hauetako bat da:
- Lehenengo ikasi dugun hizkuntza edo hizkuntzak
- Idenfikatzen garen hizkuntza edo besteek idenfikatzen gaituzten hizkuntza.
- Hobetoen egin eta gehien erabiltzen dugun hizkuntza(k)
- Lehenengo hizkuntza.
Gurera ekarrita, uste dut euskaldun zahar/euskaldun berri bereizketa horretatik harago doala UNESCOren definizio hau. Eta bigarren puntua erraz lotu daiteke atzo aipatu genuen Joxe Manuel Odriozolaren artikuluarekin.
Bidali iruzkin berria