Amaieran

Benito(e)k bidalita 2008, uztaila 1 - 13:29(e)an.

Uztailean gaude, eta dagoeneko oporretan gehienak. 9 hilabeteko ibilbidea izaten da gurea eta ekainean jaiotza barik zerbait joan egiten zaigula pentsa daiteke batzuetan. Halakoxe pentsamendua geratu zitzaidan lehengo egunean Leireri bere taldearen agur-jaiarena irakurri ostean.

...amaitu da, eta bederatzi hilabetean sortu den komunitatea deseginda gelditzen da betiko, egindako harremana historia bihurtu da, oroitzapen bat.

Tristura apur bat geratzen da sarri, azken batean harreman pertsonalak ere sortzen dira halakoetan, eta guztiekin ez akaso, baina askorekin seguruenik irakasle-ikasle kanaletik harago joan gara ustekabean. Oraindik ditut gogoan barnetegi pare bateko azken eguneko besakadak, negarrak eta "gero arte" guztiak.

Eta, bihotza freskatzeko handik berotasun apur bat burura pasatuta, Txerrak lehengoan bidali zigun grafikoari begira jarri naiz:

 

Hizkuntza biziaren euskarriak dio Martinez de Lunaren marrazkiak. Hizkuntz gaitasun erlatiboa (horretan gabiltza ba!), erabilerarako motibazioa (pantumaka apur batek zenbat eman ahal du!); onarpen soziala, ospea, erakargarritasuna (kendu ez diogu egiten behintzat); aldeko baldintza demolinguistikoak (gure txokotxo hauetan maioria absolutua izaten gara...), eta beste euskaldunekiko harreman sareak.

Harreman sareak, sortu eta 9 hilabetera amatatu egiten zaizkigunak. Ez da modurik egongo sare horiei iraungitze-data kentzeko?

PD: harreman sarea eta sare soziala parekatzen ibiliko da honez gero teknopop zaleren bat.

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Kurtso amaierak estresanteak badira ere, tristezia puntu bat badaukate; iraungitze-datarengatik.
Orain, gainera, gizartea aldatu denez gaitzagoa da taldean talde-giroa sortzea. eta hori lortzen denean, pena da apurteza.
Baina, c'est la vie! Ze eingotsau, ba?

leire n (ez da egiaztatu) | 2008, uztaila 2 - 11:01 | erantzun honi

Tira, pentsa dezagun laster datorrela beste partida bat, eta jende berria ezagutu eta giro ona berriro pizteko aukera izango dugula.

Baina, hori bai, bitartean oporrak.

Ondo pasa uda!

Benito | 2008, uztaila 3 - 17:42 | erantzun honi

Baita zuk ere, Benito.
Nik uztailean ere harreman berriak hasteko "zortea" izan dut, taldetxo batekin hasi bainaiz.

Edonola ere, badirudi gure "txiringito" honek pertsiana jaitsiko duela. Esperientzia interesgarria eta atsegina izan da ikasturte honetakoa. Aurrez aurre ez egon arren, gure ziber-tresna hauek ere laguntzen dute hartu-eman jatorrak izaten. Datorren ikasturtean gehiago... Ordura arte, faltan izango ditugu zure oharrak, gogoetak, zirikadak e.a., Benito.

Bitartean, ondo pasa oporrak guztiok.

aitor (ez da egiaztatu) | 2008, uztaila 4 - 07:38 | erantzun honi

Lantokian ez gara egongo batzuk (ez denak, bistan dago), baina Karrajuak ez dauka pertsianarik, Aitor, munduan ordenagailu eta konexio gehiegi daude horretarako batetik, eta burua eta begiak ezin dira amatatu bestetik.

Beraz, erritmoa jaitsi bai, baina Karrajuak irekita jarraitzen du.

Hori bai, uda ondo-ondo pasa denok, oporretan zein lanean.

Benito | 2008, uztaila 4 - 10:47 | erantzun honi

Hau po, hau popo, hau popoz handia... Opo, Opopo, Opoporrak!!
Ondo ibili guztioi, eta kargatu pilak!

Josu (ez da egiaztatu) | 2008, uztaila 4 - 08:35 | erantzun honi

Zuk, Josu, oporrak ez dakit merezi dituzun, baina behar, behar dituzu, alajaina! Hori zotin zibernetikoa daukazuna, txo! Ez dakit Galdakaoko haizeak kalte eginda edo..

aitor (ez da egiaztatu) | 2008, uztaila 4 - 13:48 | erantzun honi

Aitzol izeneko batek komentarioa utzi du nire blogean Erramun Osak egindako artikulu bati. Eta Erramunek espreski lotzen du helduen euskalduntzea eta erabilera (nahiz eta Aitzoli despitatu). Ikuspuntu berria ote da? Interesgarria litzateke horretan sakontzea.

txerra (ez da egiaztatu) | 2008, uztaila 8 - 15:07 | erantzun honi

Eskerrik asko, Txerra. Irakurri dut Erramunena. Helduen Euskalduntzea erabilerarekin lotu bai, "persona helduen euskalduntzea areagotuko dan, hartarako erabileran eraginez" dio. Ez dut ondo interpretatzen zer esan nahi duen baina.

Zer esanik ez dago HEAn dihardugun gehien-gehienok horixe daukagula gogo-ametsetan, gurekin ikasten den euskara bizia izan dadila, eta "erabil" dadila. Galdera betikoa da hala ere (hari honetan planteatu duguna hain zuzen ere), "Zelan?". Nola lortu helduaroan euskara ikasi duten horiek euskara erabiltzea? 

Dena dela, artikulua datorren ingurumaritik etorrita, interesgarria izango litzateke hangoek gogoan zer duten jakitea.

Benito | 2008, uztaila 11 - 00:10 | erantzun honi
txerra (ez da egiaztatu) | 2008, uztaila 8 - 15:08 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Azken iruzkinak

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak