Edublogs 08, finalean gaude

Benito(e)k bidalita 2008, maiatza 9 - 17:41(e)an.

Duela aste batzuk gure fan batek (Kiss) Karrajua aurkeztu zigun Espiral sarietara, "Blogs de menciones" atalean hain zuzen ere.

Gaur Google Blog Search-en bidez jakin dut finalera heldu garela. Dozena bat gaude kategoria horretako finalean.

Egia esanda ez dut espero izan honenbeste ere, blog asko eta onak daude hor lehian, eta pozten naiz (baita konformatu ere) hango epaimahaiko kideek Karrajuari finalean egoteko merituak ikusi badizkiote.

Dena dela, onena sariaren bidez finalkideak ezagutzea, eta gomendatu ahal izatea:

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Zorionak, Benito!! Karrajuan egiten duzun lanagatik merezi duzu eta.

Ricardo (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 9 - 20:48 | erantzun honi

Zorionak! Benetan merezi duzu! Zuk idatzi, eta besteok askotan ideiak eta iritziak kopiatu :-)

leire narbaiza (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 9 - 21:32 | erantzun honi

Eskerrik asko bioi benetan. Horrelakoak sariak baino gehiago estimatzen dira eta.

Leire, ez eidazu kasu gehiegi egin. ;-)

Benito | 2008, maiatza 9 - 23:32 | erantzun honi

Neure aldetik ere zorionak Benito!

Hori bai, sarirako bihotza zatiturik daukat; izendatuen artean ezagun eta kide gehiago baitago.

Iñaki Murua (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 9 - 23:52 | erantzun honi

Bai, Iñaki, hemen, futbolean ez bezala, euskal ordezkari asko dauzkagu lehenengo mailan. Kategoria honetan soilik laupabost gaude.

Meritu berezia Pilar Etxebarria eta Leioako Berritzeguneko jendearena, duda barik. Hiru blog dituzte finalean (Zientziaberri, Taller de WebQuest eta Berritzegune B08 Leioa). Lan itzela haiena, eta horregatik hezkuntzaren munduko sariketa honetan Karrajuak baino askoz mereziago dute saria. 

Bide batez, beste kategoria batzuetan finalera heldu diren Berriketan eta Tres Tizaseko lagunekin ere txin-txin egin behar dugu, finalera heltzeagatik, eta gehien bat, euren blogengatik.

Eta sariarekin edo sari barik, aurrera goaz denok.

Benito | 2008, maiatza 10 - 01:27 | erantzun honi

Zorionak Benito. Hori eta gehiago merezi duzu eta.

Ordezkari euskaldun asko baldin badago, ez da kasualitate hutsa izango. Hemen gauza oso interesgarri eta oso maila handiko lanak egiten baitira. Zure gune hau, horren lekuko.

Eutsi goiari!!!

Magic (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 10 - 01:37 | erantzun honi

Originalak izango gara. Zorionak Benito. Oste-eguna da gaurkoa, burua ez da ariketa zailetarako.

txerra (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 10 - 08:20 | erantzun honi

Kaguenlatxota, non emon behar da botoa? Karraju lendakari!

Josu (Lin) (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 10 - 19:57 | erantzun honi

Joe.

Autobonbozaletasun horrekin, laster EITBkoek fitxatuko zaituzte, ez egin dudarik! Tongue out 

Ez dizut berriro Jethro Tullen abestiaren errepika idatziko.

Zorionak!

otto | 2008, maiatza 12 - 07:46 | erantzun honi

 

'Dantzan dabil ziba, kiribilean bil, sokatik aske jira-biran. Irabazi ezkero, izanen da tronpa gero'

 

Zorionak! Ez zara ez, alajaina, ziba bezala lotan geratzekoa!

Zorionak berriro ere! Eta kontuz tronpak eragiten duen ibilkerarekin!

 

 

plisti-plasta (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 12 - 13:01 | erantzun honi

@Magic: hemen bagabiltza zeuek daukazue kulparen zati handia.

@Txerra hizkuntzaren soziologia aplikatuak horrelako osteak ekartzen ditu.

@Josuleen: Epaimahikoekin honen bidez jarri behar da harremanetan. 

@Otto: EITBn Bahametako korresponsalia eskaintzen badigute, pentsatuko dugu akaso. Animatuko zinateke zeu ere?

@Plisti: Trankil, "Elefanteen bidea" deitzen zaion kalekoa naiz. 

Benito | 2008, maiatza 13 - 00:24 | erantzun honi

Benito, aurrez aurre eta idatziz esandakoa berretsi nahi dizut: ederra egiten ari zaren lana! Talentua eta ilusioa loturik behingoz atera dira garaile.

aitor (ez da egiaztatu) | 2008, maiatza 14 - 09:39 | erantzun honi

Ari garen lana Aitor, ari garena. Hau zeuek ere osatzen duzue eta.Smile

Zorion horiek guztiak guztiontzat dira. 

Benito | 2008, maiatza 14 - 18:02 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak