21
Urt
2007

Euskara zaila?

EEBBetako Ontario Basque Club-eko webgunean euskararen gaineko FAQ moduko honetan Larry Trask hizkuntzalariaren galde-erantzun hau:

Q8. Is Basque exceedingly difficult to learn?

A8. Not at all. Today thousands of people speak Basque as a second language; among these are native speakers of Spanish, French, English, Dutch, German, Japanese, and other languages. In fact, Basque is a rather easy language to pick up, while mastering it is no more difficult than mastering any other language. The pronunciation is easy, the spelling is regular, there is no grammatical gender, there are no noun-classes or verb-classes, and there are no irregular nouns and hardly any irregular verbs.

Jabetzeko ez beste edozein hizkuntza baino zailago. Ahoskera erraza, ortografia erregularra, generorik ez, irregulartasunik ia bat ere ez...

Euskara zaila dela dioenari botatzeko argudioa, autoritate eta guzti. Ala, beste zerbaitengatik egiten da zaila?

Euskara zaila?

Erramun Gerrikagoitia (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Urtarrila 21 - 12:38-(e)an bidalia.

Ba dirudi ze Larry Trask-ek ez du ezagutzen hemengo realitatea, realitate egiazko soziologikoa. Larry Trask-en affirmationeak rebatitzen ditu realitateak eta evidentziak.

Bestetik esaten da gero euskarazko kommentarioan non bai onhartzen da egiten da zaila -nola ba hemengoek ere ukatu ahal lukete realitatea zein ikusten ohi dugu egunero?- egiten da zaila euskara baina galdetzen du / dute beste zerbaitengatik egiten da zaila? Baina klaru dagoena edo dagokeena da egiten da zaila euskara ere euskaldunei (esan nahi bait da zailago ézi beste erdarak), izanik motivoa bat edo bestea. Behar ditugu egiazki analysta hobeak ezi Larry Trask, seguru.

Euskarari buruzko zenbait aurreiritzi

bestebarik (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Urtarrila 22 - 14:20-(e)an bidalia.

Euskararen zailtasunaz eta bestelakoez Hizkunea aldizkarian dator Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalariaren artikulu interesgarria( http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/informacion/artik12_1_aurreiritziak_06_10/eu_aurreiri/artik12_1_aurreiritziak_06_10.html)

Bertan honako aurreritziak komentatzen ditu:

  • Euskara izugarri hizkuntza zaharra, arkaikoa edo primitiboa da; haren sustraiak antzina-antzinakoak dira.
  • Euskara hizkuntza isolatua da, beste hizkuntzekin zerikusirik ez duena.
  • Euskara elkarren artean ulertezinak diren hamaika dialekto ezberdinetan zatituta dago.
  • Euskara batua hizkuntza artifizial asmatua da.
  • Euskara hizkuntza zaila da erabat edo hein batean.

KONTUZ! Firefox 'programa non gratoa' dute euskadi.net gunean!

W3C ala WC?

Karrajua-(e)k 2007, Urtarrila 22 - 14:53-(e)an bidalia.

Eskerrik asko BB, artikuluagatik eta Firefox-ena abisatzeagatik.

Euskadi.net-ekoak luzitu egiten dira ba! RSSik ez, Firefox-ekin ibili ez, eta, errematea: zer pintatzen du honek alboko barran orduan?

Hizkune honek Ikasbil-en moduko erreseseoa irabazi du. Adelante miskuarentaitres!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia