Euskarazko unibertsitate-liburuen erakusketa eta tailerrak

Benito(e)k bidalita 2008, urria 6 - 14:10(e)an.

Ainhoa Ezeizak datorren astean egingo den ekimen honen berri bidali digu. Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak antolatu du eta ez dakit unibertsitateko jendeari mugatuta dagoen ala ez, edozelan ere, interesgarria iritzi diot, gehien bat ostegunean egingo diren tailerrak, eta norberari ere aplikatu beharreko kontu pare bat daude hor. Hona hemen Ainhoaren mezua:

Aurten ere, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIREk) Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa antolatu du. Datorren astean izango da Gasteizeko EHUko campusean, urriaren 14tik 16ra.

Aurreko urteetan, paperezko liburuak aurkeztu izan dira ia soilik eta hitzaldi batzuk eskaini dira euskarazko argitalpenen inguruan. Aurten, ekitaldia dinamizatu nahi genuke eta unibertsitateko ikas-materialak eta liburuak formatu elektronikoan egitera bultzatu nahi genituzke egileak (irakasle, ikertzaile zein ikasleak).

Horretarako, tailer pare bat antolatu dugu argitalpen elektronikoaren eta horretarako dauden lan-tresnen inguruan, eta ostegunean, 11:00etan, mahai-inguru bat izango dugu web 2.0 eta argitalpen lizentzia libreen inguruan.

Bereziki kezkatuta gaude unibertsitatean euskarazko material asko ekoizten delako baina gehienetan irakasleak soilik erabiltzen du bere ikasleekin. Hori hedatzea lortuko bagenu, nabarmen areagotuko litzateke euskarazko material zientifikoen kopurua, baina horretarako irakasleak kontzientziatu behar ditugu eta formazioa eman pdf eta ppt-z haratagoko bizitza erakusteko.

Ongietorriak izango zarete denak. Programa webgunean duzue: www.eireka.org eta tailerrak ere doan izango dira baina aldez aurretik izena eman behar da (gontzal.garcia[abildua]ehu[puntua]es). Ea unibertsitatean ere eman eta (elektronikoki) zabaltzeko kultura hedatzea lortzen dugun!

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Ekitaldi honetara nahi duena hurbil daiteke, jakina. Ondo dago begirada batean argitaratzen diren euskarazko unibertsitate liburuak ikustea, betiko paperean. Hitzaldi, aurkezpen eta mahai-inguruetan nahi duena sar daiteke. Tailerretan aldez aurretik izena eman behar da, batez ere leku kontuagatik, baina nahi duenak eman dezake izena. Hauek dira tailerrak:

- Liburu elektronikoen ekoizpena, formatu berriak, edukiak interneteratzeko bideak. Fernando Morillo idazlea.
- Euskarazko testu-sorkuntzarako baliabide telematikoak eta software librea. IXA taldea.

Han ibiliko gara!

ainhoa (ez da egiaztatu) | 2008, urria 6 - 19:40 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak