Gaitasunaren ebaluazioa
Jolausen eskutik konpetentzien gaitasunen munduan paseoan Kataluniara heldu eta gaitasunen ebaluazioa jorratzen duen Xabier Villelaren aurkezpen honetara heldu naiz: Com avaluar per competències?
Mezuan dokumentu bi daude, diapositiben aurkezpen bat (powerpointa nahi baduzue),eta testu-dokumentu bat. Konptetetzien saltsetan gehiegi sartu barik, bistan agertu den taulari erreparatu, gustatu, eta beste zer eginik ez daukadala itzultzea pentsatu dut. Ideiaren edo gogoetaren bat ekarriko digun edo.
Bi ebaluazio ereduren arteko konparazio-taula
Edukien ebaluazioa | Gaitasunen ebaluazioa |
Zenbakiak erabiltzen ditu | Gaitasun mailak erabiltzen ditu |
Pertsonak konparatzen ditu | Indibiduala da |
Ez dakitena aurkitzen du | Euren maila ezartzen du |
Ebaluatuak ez du parte hartzen | Ebaluatuaren partaidetza behar du |
Une batean ebaluatzen da | Prozesu guztia ebaluatzen da |
Ebaluatzailea pasiboa da | Ebaluatzailea aktiboa da |
Ariketak erabiltzen dira | Ebidentziei erreparatzen zaie |
Programaren parteak edo emaitzak ebaluatzen dira | Prozesua eta osotasuna ebaluatzen dira |
Landutako programara mugatuta | Esperientziaren bidez eta programatik kanpo eskuratutako jakintza aintzat hartzen du |
Ebaluazioa? Zergatik gogoratu dut ebaluazioa orain? Udaberria ote?
"ebaluatuaren partaidetza
"ebaluatuaren partaidetza behar"
Esaldi horretan, agian, kontu hauen guztien gakoa. Ikaslearen protagonismoa sustatu behar da hasieratik bukaeraraino eta ikasleen arteko komunikazio-sare aberatsak sortu behar dira, non irakaslea partaide izan behar du, taldearen lider izateko bokazioarekin. ("Lider = besteen zerbitzaririk hoberena" definizioa irakurri nion aurreko batean Plugin <em></em> Not Found bati).
Bidali iruzkin berria