Badakizue, larunbatean banatu ziren Espiral sariak Bartzelonan, eta haietako bat hona etorri da. Tres Tizaseko Patxok hartu zigun eta hemen daukagu zilarrezko ziba dagoeneko (ez dauka sokarik baina!)
Zuei guztioi dedikatuta.
Eta antolatzaileen animoa eta ilusioa nabarmendu nahi ditut hemen. Zorionak eta aurrera!
Sariak Espiral jardunaldiaren barruan eman ziren. Bartzelonan asteburuan zeozertan ibili dira eta sarean ere izan du isla:
- Argazkiak
- Tres Tizas (zorionak lehenengo sariagatik, eta eskerrik asko gurea hartu eta ekartzeagatik)
- Bertaren blogean
- A pie de aula
- Re(paso) de lengua
- Jardunaldira bidali nuen komunikazio/azalpena.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Zorionak berriro, Benito.
Zibarena, opari polita da, baina ez dakit oso egokia den alde sinbolikotik ikusita.
Beti puntu beraren inguruan biraka ibiltzeak ez du oso ondo islatzen Karrajuaren lana: biraka bai, baina HEAren hainbat arlo eta esparru ikutu eta sakontzen baititu.
Eta hor, txikota behin eta berriro astitzen zu, Benito.