Ikasten duen herria... erroreetatik

Benito(e)k bidalita 2008, iraila 9 - 00:34(e)an.

Ohikoak egin zaizkigu euskaldunoi geure herrian erroreez jositako kartelak, oharrak, idazkiak eta abarrak. Gaur berton erabili.com-en Lander Landa blogariak  erakutsi dizkigu Osakidetzan soilik batutakoak: Osakidetzako euskara hamar bat argazkitan.

Euzkal Erriaz Euzkaras Flickr-eko taldea aspaldi dugu ezaguna era berean. Han ere pieza ederrak batzen dituzte partaideek etengabe.

Horrelakoak ikusita barre garratza eta haserre graziosoaren artean geratzen gara euskaldun alfabetatu-letratu eta euskara zuzen-egoki-jatorraren jabeok (hori guztia akreditatzen duen tituluaren jabe eskuarki, ofiziala zein ofiziosoa). Eta Zelan bada halakoak? geure artean galdetuz amaitu ohi dugu.

Utzikeria (argi dago),euskaldunokiko errespetu falta (dudarik ez), seriotasun gutxi (ez nuke kontrakorik esango), eta geure sumina, samina eta min guztiak elikatu ahal dituzten keria eta gabezia guztiak ditugu hor jokoan. Beinke! (miopia, despistea eta halako bekatu arinak barkatuta, noski).

Baina apur bat estututa, galdera tonto batzuk datoz. Euskaldunon artean zenbatek jakingo lukete seguru-seguru atoan korridoretan eta korridoreetan bereizten duda izpi txikiena izan barik? Eta azkena edo askena aukeratzen? Zenbat konturatzen gara horrelakoetan akatsa dagoela?

Aurreko batean ibili nintzen psikolastoetan. Euskararen egoera une honetan ez da ikasten ari den herri batena? Hainbat eta hainbatek ez diote erreparatu ere egiten erroreari, erdaraz erreparatuko lioketen modura behintzat. Guk barre zergatik egiten dugu azaltzea kostatu ere egiten da, "txistea" ez dute harrapatzen askotan.

Euskara irakaslea bazara erraz konturatuko zara erroreaz, baina, aldi berean, errorera nondik ailegatzen den ere jakiten duzu sarri. Eta erroreetatik ikasten omen dela, eta errorea ahaleginaren emaitza omen dela, beharbada euskaldun letratuok, irakasleak bezala, errore horri zelako feedback-a eman behar diogun pentsatu beharko genuke. Erreieta da feedback-ik onena?

Ikaslea euskaldun gehienak badira ez da kontu makala.

Argazkia: Gari Euzkal Errian Euzkaras taldean (Flickr)

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Konsideratzen al da ere errorea edo izanik barkakoi soil kalitate informativo gutikoa hau textua:

(gaur martitzena 09 iraila 2008, Gara, kolaborazioak, EAJ - PNV, eskolak euskalduntzearen aurka, Ibai Redondo, Euskal Herriak Bere Eskola)

"El Correo" eta "El Diario Vasco" etengabe aritu dira, Tontxu Camposek aurkeztu behar duen Hizkuntza Ereduen Politika gainditzeko proposamenari erasotzen.

Zeren, informativoki, da anitzez hobea hontara ondoko aukera differente hauek:

"El Correo" eta "El Diario Vasco" etengabe aritu dira erasotzen, Tontxu Camposek aurkeztu behar duen Hizkuntza Ereduen Politika gainditzeko proposamena.

edo

"El Correo" eta "El Diario Vasco" etengabe aritu dira erasotzen proposamena, Tontxu Camposek aurkeztu behar duena Hizkuntza Ereduen Politika gainditzeko.

edo

"El Correo" eta "El Diario Vasco" etengabe aritu dira erasotzen proposamena gainditzeko Hizkuntza Ereduen Politika behar duena aurkeztu Tontxu Camposek.

Aukera guzi hauek ez al dira informativoki hobeak ezi prensan agertua? Ni baiezkoan nago.

Erramun Gerrikagoitia (ez da egiaztatu) | 2008, iraila 9 - 17:17 | erantzun honi

Flickr-en Supercarteles izeneko beste talde bat dago. Ez dira soilik hizkuntz-erroreak batzera dedikatzen, baina gaztelaniaz ere perlak topatzen dira.  Adibidez, hau, hau edo hau.

Microsiervos-en bidez.

Benito | 2008, iraila 10 - 02:48 | erantzun honi

Ikusi dut hori:

apollo escolar

Erramun Gerrikagoita (ez da egiaztatu) | 2008, iraila 10 - 10:04 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak