Joanean

Benito(e)k bidalita 2007, azaroa 24 - 00:43(e)an.

Miramonetik bueltan, e2ibilian jardunalditik.

Aurtengo jardunaldian asunto asko eta desberdinak egon direla pentsa daiteke: motibazioa, komunikazioa, jarrerak,... Hauek guztiek leiv motiv bat daukatela begitandu zait hala ere: pertsonaren emozioak eta pertzepzioak.

Eta Topaguneakoek jardunaldiaren edukiak sarean ipini eta hausnarketa eta eztabaida han jarraitzea nahi luketenez, ez dut balorazio eta gogoeta handirik egingo. Pertzepzioak eta inpresioak besterik ez. Gogoeta han.

Programari jarraituta:

  • "Euskara elkarteen ibilbidea" ikus-entzunezkoa. Ezagun asko bertan. Hurbiltasuna sentitu dut. Ez dakit urrunagotik zelan ikusiko duten, baina barrutik polita eta gustagarria.
  • Euskara Elkarteak ibilian, Gorka Barruetabeña aka Txapelen kontakizuna. Inbidia eman dit. Beste leku batzuetan dihardugunon askok horrela sentitu dugula uste dut. Inbidia eta eredua. Hau ez da gaurkoa soilik.
  • Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperientzia”. Ferran Suay. Hitzaldi hau jardunaldiko izarra nonbait. Ona. Ez zait iruditu gauza berririk entzun dudanik alde batetik. Askotan entzundako kezkak: euskaraz egin eta erdaraz erantzuten duena, euskaldunok erdaraz egiteko joera. Baina, bestetik Suayk irakurketa ordenatua eman die kezkoi. Eta ekinbide interesgarria.
  • Zertarako euskara? Amaia Antero. Galdera asko. Lehengo eguneko Zergatik negar egin horrekin akordatu naiz.
  • Coaching aldaketa: Arnastu eta arnasa eman, Mirari Bereziartua. Sorpresa neurri handi batean. Orain arte euskalgintzako jardunaldi eta halakoetan ikusi ez dudan estiloa. Enpresa munduarekin lotutako estiloa, estilo "amerikarra" etorri zait burura. Gustatu zait. Mirarik egin duen galdera batek eman dit zer pentsatua: Ibilian gabiltza, ala nonbaitera goaz? Mendebaldeko modura: Ibili gabiltza ala joan goaz? Bigarrena nahiago. Hortik mezuaren titulua.
  • Euskararekiko atxekimendua lantzen: mintzapraktika. Jasone Mendizabal. (Mintza)praktikaren asuntoari Euskara Elkarteetatik beste buelta bat emateko gogoeta. Buelta pare bat eman behar dizkiot neuk ere.
  • Hizkuntza estetika bezala. Fermin Etxegoien. Pipermina, harrigarria ere bai, probokazio ikutua. Gustatu zait gauzak esateko era gordina, ados egon edo ez, sarritan botatzera ausartzen ez garenak. Dibertigarria izan da, eta polemikoa. Hala nahi zen, ezta? Estetikaren kontzeptu horri ez diot neurri hartu oraindino hala ere.
  • Norbanakoaren jarreratik, talde jarrerara: sentiberatzea eta komunikazioa. Paula Kasares. Aitortuko dut, bazkalosteko modorrak harrapatu nau hemen (barkatu Paula). Nafarroako euskalduntze-alfabetatzerako kanpaina batzuen analisia egin du (orduan espabilatu naiz), askotan zabaltzeko mezurik egokiena aurkitzeko euskalgintzako "klitxeetatik" ihes eginda, bertatik bertara eduki dezakegula konturatu naiz.
  • Sergio Monge. Zehatza hasierako azalpena: xede-taldeak, norberaren eskemak eta zelan eragin. Ekinbidea esku-eskura ipini digu Sergiok. Argi eta zehatz. Gero web2.0aren azalpena egin du, azken honek apur bat deskolokatu nau. Blogariok gure grina gorde ezinik? ;-)
  • Tailerrak. Komunikazio tailerrean sartu naiz. Kezka nabaritu dut. Zer esan? Zelan esan? Zelan ailegatu? Zer esan asko daukagu, baina ez dugu asmatzen, eta arduratuta gaude. Topatuko dugu konponbidea, seguru. Neure okurrentzia bi bota ditut, karraju luzea daukat aurretik baina.

Inpresio orokorrak.

  • Euskara elkarteen munduko ezagunak, aspaldikoak, baina jende berria ere ikusi dut, interesatuta. Lekukoa pasatu dugula dirudi.
  • Euskalgintzako beste "munduetatik" ere hainbat. Hizkuntz-plangintzaren mundukoak, (nirekin etorri diren AHIZEko kideak eta bazkarian ondoan eduki ditugun Emunekoak adibidez), euskara teknikariak, euskaltzaleak... Dena dela, programa ikusita, euskara elkarteetatik harago euskalgintzatik interes gehiago beharko zela begitantzen zait. Kezka.
  • Oro har, euskalgintzako sektore bizi, gogotsu eta arduratuenetako bat joan da gaur Miramonera. Norbera animatu egiten da horrelakoetan.
Argazkia: Topagunea Hedabideak
PD: Jardunaldietako webgunean ponentzien testuak eta materialak dauzkazue eskuragai. Baita jardunaldien kronika ere. 

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

"Programa ikusita, euskara elkarteetatik harago euskalgintzatik interes gehiago beharko zela begitantzen zait..." diozularik bi kontutxo...

Lehena, euskalgintzako eragiletza handiagoa behar lukeela dudarik ez, baina, ehe-tik izan ginen, IKA-tik ere azaldu ziren, Kontseilukoren bat ere bai...

Nik neuk behintzat balorazio ona egiten dut bertan bizi izandakoaz, ea orain han esandako guztiarekin gai garen guztion artean bide berriak zabaltzeko!!

unai (ez da egiaztatu) | 2007, azaroa 26 - 14:51 | erantzun honi

Euskalgintzako beste munduena "begitanziñoa" izan da. Pozten naiz hala izan ez bada, aurpegi guztiak ez ditugu ezagutzen eta. Hala ere, kezkatxoa geratzen zait, ez joan zirenak edo joan ez zirenengatik, askotan sumatzen den interesagatik baino.

Dena dela, ohartarazi duzunarekin azkenengo inpresioa indartu egiten da. Euskalgintzako aktibo eta kezkatuenetakoak bildu ziren han.

Sikieran beste guztiak zu eta bion modura animatu badira, ondo gabiltza. 

Benito | 2007, azaroa 26 - 17:14 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Azken iruzkinak

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak