22
Ira
2007

KO-I

Albiste hau irakurri dut Meneamen:

Matej Kus Motorzale txekiarra, istripu batean buruan kolpea hartu ostean, ama-hizkuntza ahaztu eta ingelesez baino ezin duela egin geratu da une batean.

Ezin izan diot konparazio txistosoa egiteko tentazioari eutsi. Ez AOI, ez Boga, ez konstruktibismoa, ez ariketa bildumarik... KOI da joera metodologiko berria, Koskorrekoan Oinarritutako Ikaskuntza. Non jo asmatzea da kontua.

Albistea apur bat fake dirudi, The Sun egunkari sentsazionalistak zabaldua. Baina kasu gehiago egon ei dira, izan ere badago Foreign accent syndrome izeneko disfuntzio bat. Buruan kolpea hartu eta beste hizkuntza edo dialekto bat derrepentean ikasi duen jendea alegia.

Kasu gehiago dokumentatu dira, BBCk berak eman du haien berri, eta aldizkari espezializaturen batean jorratu dute gaia.

Dena dela, erreprimitu baten bati buruan zartakoa emateko gogoa. KOren metodologia hobeto definitu arte behintzat. Eta ez erabili autoikaskuntzan!

Eguneraketa

Kontu honekin aspaldian ikusi nuen film laburra gogoratu dut. Irlandan gizon batek parranda baten ostean ingelesa ahaztu eta gaelikoa baino ez dakiela altxatzen da.

Fluent Dysphasia dauka izena eta Daniel O'Hara zuzendari eta idazle irlandarrarena da filma. Hemen daukazue.

 

O'Harak beste film interesgarri bat dauka hizkuntz-arazoen ingurukoa, Yu Ming Is Ainm Dom. Irlandara gaelikoa praktikatu eta ikastera heltzen den mutiko txinatar bati buruzkoa.

El muñequito KOI

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 22 - 09:21-(e)an bidalia.

Neure buruari kolpeka eta kolpeka aritu naiz jartzen dituzun ingelesezko enlaces ulertu nahian baina lo único que he conseguido es que se me olvide el vascuence.
Por cierto, me ha encantado su muñequito KOI.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia