02
Abe
2007

KRA!

Telefonoak jo, lankidearen deia: Garbiñe Azurmendi hil da.

Gogora pertsonak etorri dira, ahizpa lankidea, aita, ama... Santutxuko familia guztia. Henry Bengoaren lagunei bezala, zerbaitek egin du KRA! bihotzean.

Ondoren, aspaldiko ikasle-taldea etorri da. Han Garbiñe, euskarari azken ikutuak ematen gogoz, bizi, lehenengoko atariko proba hari tamaina hartu nahian... KRA!

Indautxuko irakasleak gero, euskaltegiari bizia eman nahian. Autoikaskuntzaren zezena toreatzen ausartu, eta ekin. Han Garbiñe... KRA!

Ikastolako gurasoak, haientzako Berbalaguna zelan atondu. Azaldu, entzun... aurrera! Han Garbiñe... KRA!

Besarkada handia senideoi, bihotzez.

Eta zuri Garbiñe, Indautxuko lankideek esan dizuten bezala:

Bihar arte!

Euskaltegian.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia