Korrika tagzanian

Karrajua(e)k bidalita 2007, martxoa 2 - 17:05(e)an.

Luistxo Fernandezek atzo jakinarazi zigun orain Tagzaniako mapetan 20 puntu baino gehiago erakutsi ahal direla. Ondo etorri da Korrika15aren lokalizazioa zelan dabilen ikusteko. Hemen daukazue 200 puntuko mapa:


korrika15 tagged map - Tagzania

Iparraldean ez dakit ibilbide osoa, baina kilometro gutxi faltako dira etiketatzeko. Lan izugarria egin dute.

Hegoaldean berriz, Bizkaiko Txorierrin eta Nafarroako Pirinioan hartu dute serioen.

Txorierri kilometroz kilometro dago etiketatuta, zehatz-zehatz. Nafarroako Pirinioan kilometro garrantzitsuak behintzat, herriak, lokalizatu dituzte.


Lan astuna izan daiteke Korrika guztia etiketatzea, bakar batek egin behar badu, baina bistan dago gauzak kolaborazioan egitea askoz errazago suertatzen direla. Hau da, bakoitzak bere inguruko hiruzpalau kilometro markatuz gero, berehala daukagu Korrikaren mapa osoa.

Korrika erronka modura sortu zen ekimena da. Baietz egin EH osoa zeharkatzen duen lasterketa, lekukoa eskurik esku, gau eta egun gelditu gabe!

Eta behin ez, 15 biderrez lortu da. Mapa batean puntutxoak markatzea goizeko 5etan kilometro bat aldatz gora korritzea baino zailagoa ote da?

Nik neure ingurukoak egin ditut dagoeneko, eta konturatu barik Artxandan Txorierrikoekin egin dut "lotunea".

Ezetz berdina egin!

Etiketak: |
Karrajua (r)en bloga

Erantzunak

Debagoieneko jendea ere animatu da eta maparen erdi aldea betetzen hasi zaigu:

korrika15 and debagoiena tagged map - Tagzania

Karrajua | 2007, martxoa 5 - 14:02 | erantzun honi

Tagzaniako mapek onartzen duten 200 puntuko gehienezkoa gainditu dugu dagoeneko. Nafarroako Pirinioko lagunek ondo-ondo markatu dute ibilbidea ba:


korrika15 and nafarroa tagged map - Tagzania

Karrajua | 2007, martxoa 6 - 19:53 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azken iruzkinak

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak