Linguanet

Karrajua(e)k bidalita 2007, urtarrila 20 - 02:48(e)an.

Karrajua soziolinguistikaren inguruko gunea oraindinokarren bilakatu ez den arren, horrelakoetan interesa edukitzen dugu. Horrela bada, Linguanet ikastaroko antolatzaileek bidali diguten deialdi hau gustura zabalduko dugu:

Lan mundua euskalduntzearen arloa euskararen normalizaziorako oso garrantzitsua da. Enpresetan lan handia egiten ari dira arlo honetan eta horren erakusle da euskara lan hizkuntza gisa erabiltzen duten eta erabiliko dutenen kopura gorantz doala dioen datua. Hala ere, oraindik lan handia dago egiteke.

Soziolinguistikako formazioa lan munduan ezinbestekoa da, ez soilik enpresetan diharduten teknikarientzat, baita koordinatzaileentzat, beste arlo batzuetan ari diren euskara teknikarientzat eta arloan bertan lan egin nahi dutenentzat ere.

Hori dela eta, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Emun, Elhuyar eta Artez elkarteekin elkarlanean Linguanet Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa antolatu dute. 50 ordutako ikastaro honek, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eskainiko du internet bidez eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera, aurrez aurreko hiru tailer praktikotan izango da. Ikastaroak pedagogikoki, formazio malgua, arina eta trinkoa eskaintzen du.

Otsailaren 26an hasi eta maiatzaren 31ean amaituko da eta izen ematea, otsailaren 1ean zabalduko da.

Informazio gehiago nahi baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete;

Elixabet Almandoz
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Asuncion Etxea
Jose Elosegi Alkatearen Etorbidea, 275
20015 DONOSTIA
Tel. 943326398

linguanet[abildua]asmoz.org
http://linguanet.asmoz.org/

Etiketak: | |
Karrajua (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Azken iruzkinak

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak