iraunkortasuna

21
Ots
2010

Hizkuntzen iraunkortasuna bultzatu: dekalogoa

Gaurko eguna, otsailak 21, Nazio Batuek Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu dute, hizkuntzen aniztasuna eta ugaltasuna ospatu eta sustatzeko eguna. Ekarpen txiki batekin gatoz gu, Aitor gure kolaboratzaileari esker:

Duela aste batzuk, Atoanen Galiziako blog batean aurkitu genuen dekalogo baten berri emen genuen. Dekalogo hura  Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuek egin duten «Sigues lingüísticament sostenible» dekalogoaren galizierazko bertsioaren (pdf) maketazio polit bat zen.

Aitorri ideia gustatu, eta dekalogo horrek euskarazko bertsioa (pdf) ere baduela, halako bat egitea polita izango zela pentsatu zuen. Maketazioaren egilearekin harremanetan jarri, eta gustura hartu zuen hark euskarazko bertsioa egiteko ideia. baita atoan egin ere.

Hemen behean duzue beraz HIzkuntzen irakunkortasuna bultzatu dekalogoa. Eskerrik beroenak Aitor Etxebarriari ideiagatik eta gurekin konpartitzeagatik, eta bereziki,  Vigoko Frian Teis ikastetxeko Monica Muñozi, diseinuagatik eta lanagatik. Unha aperta ben grande para ti, Monica.

Hizkuntzen aniztasuna bultzatu

Sindikatu edukia