santutxu

Zorionak Patxi!

Benito(e)k bidalita 2008, iraila 26 - 15:17(e)an.

Euskaltzain oso berria daukagu gaur, Patxi Uribarren aramaioarra, beste arabar baten aulkia hartu du, Hendrike Knorr zenarena hain zuzen ere.

Patxi hiztegigintzan egindako lanagatik da ezaguna gehien bat. Adorez hiztegiak eta beste: Sinonimoen hiztegia, 3000 hiztegia.... Gurean ere ezagunak eta erabiliak, beharbada inon baino gehiago. Egingo nuke euskaltegi guztietan ditugula gutxien-gutxienik Patxik parte hartutako lanen sei ale, eta gehiago seguruenik, denak sarri askoren eskuen artean erabiliak.

Arrazoi nahikoa pozteko eta Patxiri zorionak emateko. Baina horrezaz gainera, Santutxu parteko euskaldun eta euskaltzaleok ondo ezagutzen dugu Patxi, "Aita Patxi". 

Boteprontoan gogora lehenengo etortzen den irudia Patxi poltsa batekin euskaltegian agertzen den eguna. Hiztegi egin berriez beteta, euskaltegia eta irakasleentzako hiztegi freskoak. Egilea bera banatzaile eta aurkezle. Pribilegioa esan daiteke duda barik.

Izan ere, bizilagun eta auzokide dugu aspaldi, eta ez da izan Karmelo elizan gordeta geratzekoa gure Patxi. Besteak beste, Santutxuko gau-eskolaren hastapenetatik ez dira gutxi izan gurean euskara ikastera hurbildu eta Aramaioko azentua entzun dutenak, klasean, kalean edo ekitaldiren baten ere bai.

Auzoan euskalduntze-alfabetatzeak egin dituen 40 urte luzeotan tartean ibili zaigu urte horietako askoan, eta gaur egun euskaldun, euskaltzale eta euskara irakasle diren askok izan dute Patxi une batean edo besteren bidelagun eta, beste barik, lagun.

Horixe bada, zorionak izendapenagatik, eta, gehien bat, urte hauetan guztietan egindako lanagatik.

PD: Patxi, badakigu ez zarela ospakizun eta zeremonia zalea izaten, baina merezi, ondo merezita dauzkazu.

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga | gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Julio Ibarra: "Santutxun beti egon izan da giro euskalduna"

Karrajua(e)k bidalita 2006, urria 5 - 11:36(e)an.

Julio Ibarra: «ETB benetako euskaltegia izan da niretzat»

Abuztuan agertu zen Berrian Julio Ibarrari egindako elkarrizketa hau. Gure auzokide famatuenak Santutxuko AEK aipatu eta ezin izan dut hona ekarri barik utzi.

...Baina etxean beti egon da euskararen aldeko giroa. Nik, eskolan, ikasgai nuen euskara. 14 urterekin, Santutxuko gau eskolan hasi nintzen, neure kabuz. Hango AEKn ere ibili nintzen, eta halaxe ikasi nuen. Santutxun beti egon izan da giro euskalduna.

Kontu sentimentala izan da gehien bat, baina Santutxu inguruan euskalduntzeak eta euskalgintzak daukan historiak aipamentxo hori ondo merezita dauka. Inoiz historia hori kontatu egin beharko da.

txurdisantutxu

Etiketak: | |
Karrajua (r)en bloga | gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Syndicate content

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak