02
Mai
2006

Entzumenaren inguruko apunte batzuk

Entzumenari buruzko printzipio batzuk

Ernesto Martïn Perisen artikulu baten batutako zerrendan oinarrituta. Hari gogoeta batzuk gehituta.

  • Ahozko mezuaren ulerkuntza ez da prozesu pasiboa.
  • Ahozko mezuak ulertzeko elementu linguistiko, paralinguistiko eta estralinguistikoei erreparatu behar zaie.
  • Mezua ulertzea hiru planotan suertatzen da: plano literalean (esaten dena), transakzionalean (esan nahi dena) eta interakzionalean (lortu nahi dena)
    • Literala: Esaten zaiguna hitzez hitz interpretatzea, adib.: "klasea hamarretan hasten da"
    • Transakzionala: esaten zaigunaren atzean dagoena, adib: "klasea hamarretan hasten da" (Berandu etorri zara)
    • Interakzionala: zerbait esaten zaigunean zerbait egitea lortu nahi da, adib.: "Klasea hamarretan hasten da" (Puntual etorri!)
  • Ulertzea daukagun informazioa edo ezagutza eraldatzea da; gehitzea, aldatzea, ordeztea. Aurretik informaziorik ez badaukagu ulertzea zailago gertatzen da. Hizkuntza erabiltzeak etengabe aldatzen du munduaren pertzepzioa eta geure ezagutza
  • Munduaren ezagutza gogoan eraikita daukagu. Gertatzen den edozer aurreko eskemekin lotzen dugu espero dena prebenitzeko. Egoera eta gertaera bakoitzen elementu predezibleak berrietatik bereizten ditugu. Honela bada, ulertzea aurretik jakin ahal izan duguna ez dakigunetik (berria) bereiztea da neurri baten. Espero duguna aurretiaz zehazteak informazio berrian zentratzea errazten digu, ulermen prozesua bera ere erraztuz.
  • Entender no es dar con la respuesta correcta, eliminando las falsas. Entender es hacer una interpretación razonable.
  • Ulertzea ez da erantzun zuzena topatzea soilik. Testuinguruan kokatzea, interpretatzea eta ondorioak ateratzea da gehien bat.
  • Entzun nahi gabe ere egiten dugu. Aditu, nahita eta helburu batekin. Hau da ulertzeko prozesua ez da berez aktibatzen.
  • Ulertzen trebatzea ez da egiaztatzea, frogatzea edo ebaluatzea. Ulermena lantzea ez da erantzun zuzenak asmatzea soilik.
  • Entzuten dugunarekin daukagun inplikazioa, interesa edo helburuak markatzen du arrakasta neurri handi baten. Interes barik zaila da ulertzea. “Nahi duena ulertzen du” bezalakoak ez dira faltsuak izaten.
  • Ataza edo zer eginak markatzen du zailtasuna, ez testua.
  • Mezu bat ulertzeko hiztunok gauza asko egiten ditugu, adibidez:
    • Entzuten ditugun hotsak prozesatu eta hizkuntzaren elementuak bertan errekonozitu (fonemak, entonazioa, berbak, esakuneak,...)
    • Interesatzen zaizkigun elementuak bereiztu, erreparatu eta aukeratu
    • Mezuaren interpretazioa egin testuinguruaren eta espero dugunaren arabera.

Beraz, entzumena landu nahi dugunean gauza horietariko bat landu behar dugu. Gauzatxooi azpitrebetasunak deituko diegu, hemen daukazu zerrenda bat sei atal nagusitan banaturik Azpitrebetasunak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia