06
Mai
2006

Apunteak

Bururatu ahala egindako notak. Ordenatu, sakondu eta dotrina izateko asmorik gabe. 

Programaren definizioaren inguruan 

Programa ez da kurrikulua. Haren garapena baino.

Programaren izaria 

Programa ez da kurrikulua. Haren garapena baino. Kurrikuluak lortu beharrekoa zehazten du. Programak kasuan kasuko lortzeko bidea.

Programaren abiapuntua lortu beharreko helburuak dira. Hurrengo pausoa helburu horiek eskatzen dituzten edukiak, eta hurrengoa ikaspegi metodologikoa.

Ikastaro baten programa ez da ikastaro baten egutegia. Programak helburura heltzeko ibilbidea markatu behar du,  eta egunez egun zer egingo dugun baino zergatik egingo dugun argitzeko tresna izan behar du gehien bat.

 Diseinua

Era desberdinak daude (syllabus motak), jeneralean hizkuntzaren eta ikaskuntzaren ikuspegiarekin lotuta

Azkenengo urteotan programen diseinuan eklektizismo antzeko zerbait nagusitu da. Eredu bakar eta eskluientearen ordez, eredu irekiagoak proposatu dira.

Pausoak:

  1. Ikas-jarduerari buruzko informazioa batu: denbora, ikasleak, modulazioa, tresnak, egoera,...
  2. Helburuan zehaztu eta mailakatu. Ituriak
    • Kurrikulua edo ikas-jarduera antoaltzearen arrazoia
    • Ebaluazio diagnostikoa
  3. Edukiak aukeratu, sailakatu eta hurrenkeran jarri
  4. Ebaluazioaren uneak, irizpideak eta erak aukeratu
  5. Ibilbidea zehaztu
  6. Lan-unitateak edo atal nagusiak zehaztu
  7. Jarduerak aukeratu eta egutegian kokatu.
  8. Burutu/egokitu
  9. Programa ebaluatu

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia