18
Mar
2006

Susan Feez-en "Testu bidezko syllabus-diseinua": eskema

Kontzeptuak

Ikastaroen diseinua:

  • ikastaroen ZER eta NOLA ikasiko den zehaztearen prozesua.
    • Syllabusa: ZER ikasiko da? Edukiak hautatu eta mailakatu helburuen arabera.
    • Metodologia: NOLA ikasiko da? Edukiak ikasteko ikuspegia eta jarduerak diseinatzeko irizpideak
    • Metodoa: Erritmoa eta teknika zehatzak klasean aplikatzeko.

Hizkuntzaren eredu funtzionala

  • Egoeraren testuingurua: hizkuntza non gertatzen den. ERREJISTROA
    • Arloa: Zer gertatzen, zertan ari, zertaz
    • Nondik norakoa: Nortzuk, harremana, statusa
    • Modua: denbora eta espazioa, kanala, denbora-tartea, luzapena
  • Kulturaren testuingurua. GENEROA (Barne-egitura eta patroiak)
  • Hizkuntza: hiru geruza:
    1. Esangura edo diskurtsoaren semantika: Testuak Errejistroekin hiru mailatan konbinatuta:
      • Edukizkoak-arloa: munduaren errepresentazioa
      • Interpertsonalak-nondik norakoa: harremana
      • Testualak-modua: testuan antolatzen ditu.
    2. Berbak eta egitura lexikogramatika: lexikogramatika
    3. Adierazpidea: fonologia eta grafologia: Adierazpena

Testu-bidezko syllabus-a

Ikasleak testuinguru sozialean parte hartzeko kontrolatu behar dituen testuen bidez zehazten da.

Lan-unitatea

Ikas-ziklo koherentea eta ikaslearen premiei erantzutekoa

  • Abiapuntua:
    • Gaia
    • Testu-mota edota berauen ezaugarriak
    • Trebetasunak edo estrategiak
    • Jarduerak
  • Helburua: ikastaroaren helburu bat betetzeari begira diseinatuko da.
  • Hurrenkera: jarraia edo txandakakoa izan daiteke.
  • Metodologia
    • Planteamendu naturala:

    • Generoen planteamendua

      • Hizkuntza ikastea jarduera soziala da: irakaslea eta ikasleen arteko lankidetzaren fruitua da ikastea
        • Ikasleek hizkuntza ikasten dute: erabiliz ikasten da
        • Hizkuntzaren bidez ikasten dute: Errealitatea interpretatzen ikasten da
        • Hizkuntaz ikasten dute: hizkuntza ezagutu
      • Zer espero den esplizitatzen denean hobeto ikasten da.
        • Planteamendu naturala: inkontzienteki (Krashen et alii)
        • Ikusteko moduko pedagogia
      • Ikastea euskarriez lagundutako urrats-segida da, prozesua. Konstruktibismoaren oinarriak
        • Elkarlaneko eraikuntza: irakasleak eta ikasleak elkarrekin eraikitzen dute testua
        • Euskarriak: Esplizitazioa
      • Irakaste-ikaste zikloa: 5 etapa
        1. Testuingurua eratu
        2. Eredua landu eta barne-egitura bereiztu: testu mailan, perpaus mailan eta adierazpen mailan
        3. Testua elkarlanean eraiki
        4. Ikasleak testua euren kabuz eraikitzen dute
        5. Ikasitakoa beste testu batekin lotu

Ikastaroa diseinatzea

Edukiak mailakatzeko eta hurrenkeran jarzeko irizpide argiak behar dira.

Irizpideak:

Ikaskuntzaren eremuak

Munduaren ikuspegia, gaiak eta egoerak: 4 atal

  1. Egunerokoa: ohiko jarduerak eta gauzak (familia, inguruko gertaerak,..)

  2. Aplikatua: trebetasun bereziak eta lan mundua (sukaldaritza, lana)

  3. Teknikoa: Ezagutza eta hizkuntzaren erabilera ahaltsua (testu formalak, teknikoak)

  4. Kritikoa: Trebezia handiko hizkuntzaren erabilera (erretorika, diskurtso publikoa,..)

Hizkuntza edukiak

Generoaren eta errejistroaren arteko ezaugarrin gurutzaketa. Horrekin “dimentsio” desberdinak sortzen dira. Syllabusaren osagaiak zehazteko balio dezakete.

Erregistroa

Hizkuntza-aldaerak erabili daitezke lan-unitatea edo syllabusaren ardatz modura. Continuum batzuk ezarri daitezke horrela:

  • Modua

    • Kanala: berehalako feedbacka>feedback diferitua

    • Prozesu soziala: ekintza>gogoeta

    • Ahozkoa>idatzia

  • Nondik norakoa: hiru dimentsiotan garatu daiteke

    • Boterea : Berdina>desberdina

    • Harremana : Ohikoa>lantzean behinekoa

    • Inplikazio emozionala : Handia>txikia

  • Arloa : gaiak, jarduerak, teknikotasun maila

    • Egunerokoa>teknikoa

Hizkuntza gertaera

Testuak bizitza errealean agertzen diren hurrenkeran (prozesuak legez)

Testuen hurrenkera

Testuak isolatuta landu baino komenigarriagoa da blokeetan antolatzea. Familietan alegia.

  1. Hitz trukeak

  2. Inprimakiak

  3. Prozedurak

  4. Informazio-testuak

  5. Istorioak

  6. Pertsuasio-testuak

Makrotrebetasunak

  • Trebetasun hartzaileak: azpitrebetasunen blokeak.

    1. Kodea deszifratzea

    2. Esangura ateratzea

    3. Aurkitutakoa erabiltzea

    4. Informazio horretaz zer pentsatu erabakitzea

  • Trebetasun sortzaileak

    1. Testuingurua

    2. Egiteko prestatu

    3. Zirriborratu/entsaiatu

    4. Berrikusi

    5. Zuzendu

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia