18
Mar
2006

Susan Feez-en syllabus moten azterketa

  • Susan Feez-en azterketa
    • Estrukturala
      • Osagaiak:
      • Mugak:
    • Situazionala
      • Osagaiak
      • Mugak
    • Gaian oinarritutakoa
      • Osagaiak
      • Mugak:
    • Funtzional nozionala
      • Osagaiak:
      • Mugak:
    • Prozesuzkoa
      • Osagaiak:
      • Mugak:
    • Atazetan oinarrituta eta prozedurazkoa
      • Osagaiak:
      • Mugak:
    • Mistoa
      • Osagaiak:
      • Mugak:

Susan Feez-en azterketa

syllabus diseinua

Estrukturala

Osagaiak:

  • Hiztegia eta egitura gramatikalak ustezko konplexutasunaren arabera mailakatua
  • Ikaslea hizkuntzaren pieza guztiak bilduz doa banan-banan,eta azkenean hizkuntza osoa eraikitzen du.

Mugak:

  • Hiztegiari, gramatikari eta fonologiari erreparatzen die, baina esangurari eta testuinguruari ez die aparteko garrantzirik ematen.
  • Lexiko-itemen eta gramatika-egituren adibideak esaldiak izaten dira, sarritan propio bilatuak eta sortuak.

Situazionala

Osagaiak

  • Egoera edo esperientzia errealei lotutako esanguren inguruandago antolatua.
  • Osagaiak eguneroko bizitzako inguruneetan kokatutakoelkarrizketak izan ohi dira, adib. Jatetxean edo Treneko txartela erosten.
  • Elkarrizketetako lexikoa eta gramatika egiturak jardueraosagarrien bidez lantzen dira.
  • Egoerakmailakatzeko ikasleen ustezko premiak hartzen dira kontuan, bai eta egoerabakoitzerako behar den gramatika eta hiztegiaren ustezko zailtasuna ere.

Mugak

  • Hiztegia eta gramatika aurretik hautatuta, egoerak horien inguruan antolatzen dira
  • Hizkuntzak bilatua eta ez-naturala ematen ohi du.
  • Interakzioan dauden pertsonen arteko harremana eta hizkuntzaerabiltzean bilatzen den helburu sozial orokorra maiz ez ditu kontuan hartzen.

Gaian oinarritutakoa

Osagaiak

:

  • Syllabusaren osagaiak mailakatzekojarduera sozialaren ordena edo gaiaren logika hartzen da aintzat.

Mugak:

  • Batzuetan, gaian sakontzearen eta hizkuntzan sakontzearen arteko lotura ez dago esplizitatuta, eta horrek nahastu egiten ditu ikasleak.

Funtzional nozionala

Osagaiak:

  • Syllabushauen osagaiak funtzioak eta nozioak dira.

Mugak:

  • Funtzioak eta nozioak hizkuntz irakaskuntzarenikuspegi atomistak dira.
  • Funtzioaksarritan pertsona biren arteko interakzioetan oinarritzen dira, eta bi edo hiruurratseko hitz truke sinpleen bidez adierazten dira.
  • Irakasleei funtzio eta nozioen zerrenda luzeak eman ohi zaizkie, eta maiz gaitza izaten da jakitea zeintzuk aukeratu, eta zein modutan mailakatu behar diren.

Prozesuzkoa

Osagaiak:

  • Ezdago diseinatua ikastaroa hasi aurretik.
  • Ikastaroaren osagaiak eta euren hurrenkera ikasleekin batera negoziatzen dira ikastaroan barrena.
  • Ikastaroan egindakoa jasotzen duen dokumentua da, ez ikastaroan egingo denaren plana.
  • Hizkuntzaikasteko prozesua da arretagunea, ez emaitzak edo produktuak, metodologiarierreparatuta jasotzen da.

Mugak:

  • Konpromisohandiko irakaslea eskatzen du, hizkuntzari buruzko ezagutza zabala daukana etairakasteko estrategia-bilduma baten jabe dena
  • Ikasleek oso argi izan behar dute zer gura duten ikasi eta zelan ikasi gura duten hori.
  • Ikasleek izan behar dute/dituzte: Hezkuntza-maila handia euren lehen hizkuntzan,mendebaldeko hezkuntza-eredu humanistekin bateragarria den irakaskuntzarenplanteamendu bat, ikas-helburu ondo definituak eta egokiak, eta ikaste egoeraustiatzeko trebetasun eta estrategiak, helburuok lortzeko, denbora asko etahainbat motatako baliabideak erabiltzeko aukera.

Atazetan oinarrituta eta prozedurazkoa

Osagaiak:

  • Arretagunea prozesua da, ez emaitza eta metodologiari erreparaturik jasotzen da.
  • Oinarrizko osagaiak helburu bat betetzen duten jarduerak dira, eta komunikazioari eta esangurari erreparatzen dioten atazak.
  • Jarduerak eta atazak mota bikoak izan daitezke:
    • Ikasleek bizitza errealean beharrezko izan ditzaketenak.
    • Ikasgelako lanari lotutako helburu pedagogikoren bat daukatenak

Mugak:

  • Askotan edukiaren zehaztapenik ez izatea nahasgarria izaten da ikasleentzat.

Mistoa

Osagaiak:

  • Hainbat syllabus motatako osagaiak batzen ditu, adib. lexiko itemak, gramatika-egiturak, gaiak, egoerak, funtzioak eta nozioak, ikasteko jardueraketa atazak.
  • Ikastaroaren helburuak premien analisitik ateratzen dira, eta osagaiak helburuen arabera hautatzen dira.

Mugak:

  • Gaitza da osagai horiek guztiak bateratzea era koherente eta kohesiodun batean.
  • Irizpide ondo oinarrituak eduki behar dira syllabusaren osagaiak hautatu eta mailakatzeko

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia