06
Mai
2006

Syllabus motak: Breen-en sailkapena

Sailkapena

  1. Programa Proposizionalak
    • Programa formalak
    • Programa funtzionalak
  2. Programa Prozesualak
    • Atazen bidezko ikaskuntzan oinarritutako programak
    • Prozesuzko programak

Iruzkinak

Programa prozesualak ekarpen interesgarria izan dira, baina iparra galtzeko arriskua ere ekarri dute.

Atazak (AOI) edukiak lantzeko tresna egokiak izan daitezke. Baina edukien hurenkera eta helburuekiko lotura ere beharrezkoak dira. Alde horretatik ikuspegi komunikatiboan integratutako programa funtzional baten barruan emaitzak hobetu daitezkeela uste dut.

Ataza multzoak edo ikastunitateak programa koherente baten integratzeko uztartze-lanak zaila izan daiteke, baina ahalegina egin behar da.

Prozesuzko programen jardunbidea programa global baten barruan arlo batzuetarako ekarpen handiko osagaia izan daitezke. Erabilera edo praktikari begirako zer eginak eta proiektuak bideratzeko gehien bat. Edonola ere programa baten ardatz nagusia diseinatzeko baztertu egingo nuke jardunbide hau.

 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia