11
Abe
2007

Egokitzapenak Karrajuan

Lehengo egunean Aitorrek egin zizkigun iradokizunei bueltatxoa emanda, Karrajuaren diseinuan aldaketatxo batzuk egin ditut. Ez dira ez asko ez goitik beherakoak izan, alboko barrakoen berrantolaketa besterik ez. Hain zuzen ere:

  • Goian eskuinean Karrajuko atal desberdinetan publikatu diren azkenengo bost mezuak ipini ditut. Azalean osorik ez dira agertzen atal guztietako mezuak, blogekoak eta zuek bidalitako  artikuluak soilik. Klaserako baliabideak eta ideiak, forokoak edo sarean topatzen ditugun testuak ez dira agertzen osorik. Horrela publikatu diren azkenengoen zerrenda ikusteko modua daukagu behintzat.
  • Bestalde, haren azpian artikuluak bidaltzeko propaganda apur baten ostean, nire ustez, Karrajuan garrantzi handiko elementuak ipini ditut, iruzkinak edo erantzunak() Ezkerrean bidali diren azken iruzkinak, eta eskuinean komentario gehien eduki duten mezuen zerrenda. Azken honek beharbada, apur bat lagundu ahal du saltsa non dabilen topatzen.
  • Hortik beherakoetan ez dago aldaketa handirik. Etiketa lainoak behera eta albistegiko azkenak goratxoago. Bestela, atal desberdinetan publikatutako azkenengoen zerrendak daude eskuineko aldean.

Ez da aparteko ezer, bistan da, baina espero dut honela Karrajuan zer dagoen eta zer dabilen argiago geratzea, eta nabigazioa erraztea.

Kritikak, ekarpenak eta aholkuak onartzen dira, esan gabe doa.

Eskerrik asko

Aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Abendua 12 - 11:29-(e)an bidalia.

Estimatuta dago, Benito. Mila esker gogoan hartu izanagatik nire eskari-gomendioak. Lehen begiradan, lagungarria ematen du.
Hori bai, zure mezu hau komeniko litzateke denboralditxo batean oso ikusgai,lehen lerroan mantentzea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia