01
Abu
2007

Eklektizismoa

Jose Luis Cabelloren Laboratorio de idiomas en secundaria blogean artikulu berria: El acercamiento ecléctico.

Blog honetan hizkuntzen irakaskuntza eta didaktikaren teoriaz artikulu laburrak publikatzen dira. Hasiberrientzako aholkuekin ibili ginen aurrekoan, eta aholkuen artean blog hau botako nuke, eskuliburu modura erabil daiteke gaur egun "teoria" zertan den eta "didaktikaren" errepide mapatxoa buruan egiteko.

Eklektizismoaz entzun dugu azkenotan, baten batek beste "metodo" bat dela pentsatu du akaso, Cabelloren artikulua irakurrita berriz, definizio hau botako nuke:

Ikaslearen helburuak betetzeko uneoro biderik eraginkorrena bilatu, orain arte egin diren ekarpen eta ikuspegiak bat ere baztertu barik.

Ikusten denez, "teoria" berria barik, lan-ikuspegia da gehiago, funtzionala oso. Horrela esanda konforme egon naiteke, eta jarraibide modura gomendatu ere egingo  nuke, baina arrisku pare bat barruntatu ditut..

  • Ikasle, ikas-prozesuaren unea, ingurunea, baliabideak... horiek dira estrategia egokiena bilatzeko abiapuntuak. Ez dadila erabili irakaslearen inmobilismoa edo erosotasuna justifikatzeko
  • Eklektizismoa hetereogeneitatea da neurri baten. Eta heteroegoneitatea ikasle ezberdinen artean ere badago, hau da eklektizismoarekin denboran zehar jokatu ahal da, baina ikasleen artean ere bai.
  • Ez dezagun ez berrikuntza datorrenean aurreko guztia bertan behera bota, ez berrikuntzari begiak itxi lehenagoari itsu-itsu eutsita. Eklektizismoaz jokatzeak oreka (eta zentzuna) eskatzen du gehien bat, eta aipatutako bi jokaera horiek zelako kalteak ekarri dituzten denok daukagu eskarmentua (ezta?).
  • Honela bada, ez dezagun eklektizismoa erabili kontserbadurismoa justifikatzeko. Jokaera eklektikoak, berrikuntzek egin ahal diguten ekarpenei adi egotea eskatzen du besteak beste.

Ufa! Abuztuko lehenengo egunerako kontu potoloarekin nator...

eklektizismoa dela eta

Iñaki Murua (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Abuztua 1 - 14:00-(e)an bidalia.

Aspalditxo entzun nion Aragoi aldeko irakasle bati; "eklektizismoa" ez dadila "azarismoa" izan, irizpiderik gabeko jarrera alegia, zoriaren araberakoa.

Eta benetan mamitsu, Benito, abuztuaren hasiera izateko ;-)

Arrazoia

Benito-(e)k 2007, Abuztua 1 - 17:09-(e)an bidalia.

Sasoi txarra duda barik. Begitu eze "azarismoa" barik "aznarismoa" irakurri dut. Tongue out

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia