04
Uzt
2007

ETBren bideoak zeure blogean

ETBkoek webgunean berrikuntza batzuk egin dituztela dirudi, haien artean hainbat programatako bideoak ikusteaz gainera, Youtube eta halakoen antzera, norberaren webgunean edo blogean txertatzeko kodea ere ematen dute. Hemen daukazue Wazemankeko bat adibidez:

Bideoak flv formatoan jaisteko aukera ere ematen dute. Hemendik jaitsi ahal duzue goiko hori.

Fonoteka ere antolatu dute, eta hainbat grabazio jarri dituzte entzungai. Top Gaztearen errepaso honen modura.

eitbko bideoak

Josu (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Uztaila 5 - 09:34-(e)an bidalia.

Arazorik handiena izan liteke EITBk erabakitzea hemendik urtebetera edo urte bira bideoak kentzea edo helbidea aldatzea eta guk url-a gehituta badaukagu unitate edo sekuentzia didaktiko batean... akabo!
Bestalde, ez zaizkit gustatzen berez hasten diren erreproduktoreak, nahiago dut nik neuk play-ri ematea, youtuben bezala.

Alternatibak

Benito-(e)k 2007, Uztaila 5 - 19:26-(e)an bidalia.

Tira, beti dago alternatibaren bat.Innocent

Dena dela, ikasmaterialekin bideoak erabili behar badira, ez da erraza izaten zabaltzea. Kontuan hartu bideo horiek ikusteko beti ez dugula ordenagailua eta internet eskura. Eta bideo hauek beste euskari batean (DVD, VHS...) ikusteko ez dira tratatzen errazak izaten: kalitatea, formatoak...

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia