28
Api
2009

Mapan kokatu guran

IV. mapa soziolinguistikoa aurkeztu digute egunotan. Lehenengo begi-kolpe batean ETBra ei datorren eguraldiaren mapa berriaren irudia etorri zait, EAEko mapa perfektoz josita dago dokumentua eta. Bigarrengoz, Txerrak bota duen galdera bera akordatu zait neuri ere. Ea hemen ere aipatuta baten batek argitzen digun.

Nolanahi ere, kolpe egin diot gainetik. Eta mapa horretan kokatzen saiatu naiz. Ea zer edo zer asmatu dudan.

  • Gero eta zaharragoak gara, eta gero eta urbanoagoak, kaletarragoak.
  • Atzerritar asko etorri da azken hamar urteotan. Haiek ere gero eta zaharragoak eta kaletarragoak izango direla suposatzen dut.
  • Gero eta hiritar gehiagok ikasten/ikasi dute euskaraz eskolan, hauek ere gero eta zaharrago eta kaletarrago.
  • Gero eta zaharrago, gero eta kaletarrago eta gero eta hizkuntza gehiago dakizkigu.
  • Zenbat eta zaharrago, hizkuntza gutxiago jakin.
  • Hizkuntza gehien dakiten lekuetan, gero eta zaharrago eta gero eta gutxiago.
  • Hizkunta gutxien dakiten lekuetan, gero eta gehiago dakite.
  • Kaletarrik kaletarrenak gero eta kaletarrago eta gero eta hizkuntza gehiago jakin haiek ere.
  • Euskaldunak zaharretik gero eta gutxiago.
  • Euskarak kaletarretik gero eta gehiago, etxekotik gero eta gutxiago alegia.

Ez dakit ba, mapak horrela irakurrita GPSren bat beharko dut igoal. Ea zuek bide hobea aurkitzen duzuen (pdf).

"euskaltegi*"

Benito-(e)k 2009, Apirila 28 - 12:49-(e)an bidalia.

Aurrekoren baten egin dugun legez, euskaltegi* erroaren agerpenak bilatu ditugu dokumentuan. Hona hemen:

Elebidun gehienak euskaldun zaharrak dira, hau da, etxean ikasi dute euskara. Baina gazteei begiratzen badiegu, egoera oso bestelakoa dela ikusiko ugu. Izan ere, gazte elebidun gehienek etxetik kanpo, eskolan edo euskaltegian, ikasi dute euskara, hortaz euskaldun berriak dira. Horrek eragin zuzena du euskara erabiltzeko aukeran eta erraztasunean. (84. orr)

Hauek izan dira erabilitako informazio-iturriak: [...]
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE):
Helduen euskara-ikaskuntza (AEK, IKA, Udal euskaltegiak, Batuz,Elkarlan, Barnetegiak...). (13. orr.)

Elebidunen multzoa, aurreko biekin batera, euskaldun berriek osatzen dute. AEko biztanleen %16,5 dira. Euskaldun berriek erdara jaso dute etxean eta gaur gun, esan bezala, elebidunak dira. Beraz, eskolan edo euskaltegian ikasi dute euskara.

Elebidunek ondo ulertu eta hitz egiten dute euskaraz, baina EAEko biztanleen artean bada multzo handi bat, elebidun hartzaileena alegia, euskaraz ondo ulertu arren, hitz egiteko zailtasun handiak dituena. Multzo horretan partzialki erdaldunduak (%1,9) eta partzialki euskaldun berriak (%15,4) daude. Lehenek euskara izan dute lehen hizkuntza, baina gaur egun ez dira euskaraz ondo moldatzen; bigarrenek, aldiz, erdara jaso dute etxean, eta euskara, euskaldun berriek bezala, eskolan edo euskaltegian ikasten aritu dira edo ikasten ari dira, nahiz eta oraindik menperatzen ez duten. (68. orr.)

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia