27
Mai
2007

RSS jarioak Ikasbilen

Ikasbil, euskara ikasteko Interneteko baliabidea ikastaroaren programa irakurtzean konturatu naiz. RSS jarioak ipini dituzte Ikasbilen. Hasierako orrian, behean eskuman agertu da bloketxo bat, ez dute iragarri oraindik webgunean.

Aspaldian ibili gara hemen jarioak ondo etorriko zirela esaten. Bitartean Feed43 zerbitzuarekin atondu genituen geureak. Orain zuzenean jarraitu ahal izango ditugu. Karrajuko agregatzailea berriztu egin beharko dugu bada!

Honela antolatu dituzte:

Atalez ataleko jarioak:

Dokuteka eta atazak

Liburutegia

Dokuteka eta atazak mailaka:

1A. maila

1B. maila

2. maila

3. maila

4. maila

Podcast-a ere badago, entzungai batzuetan oraindik pottoki efektua dago baina ideia ona da duda barik:

Hemendik entzun ahal duzue:

Beste berrikuntza bat dago. Inkestak ipini dituzte.

Ondo berrikuntzok. Iradokizuntxo bat: OPML fitxategia, ohiko agregatzaileetara inportatu ahal izateko.

Dena dela, eskertuko litzateke lantzean behin zer asmo daukaten eta zertan dabiltzan kontatzea, ezta? Ez da ahalegin handia.

Iepa Benito,

txelis (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Maiatza 28 - 14:43-(e)an bidalia.

Iepa Benito,

Ikusten da, Benito, ez huela denbora askorik behar izan nori eman botoa erabakitzeko. (Erabakitzerik baldin bazegoen).
Lan bikainak atzo blogeratuak edo karrajuratuak. Erabiltzeko eta zukua ateratzeko moduak.
Mila esker.

Botoa ez, eguraldia...

Benito-(e)k 2007, Maiatza 28 - 16:18-(e)an bidalia.

Hauteskundeak barik, eguzkia irten izan balitz, orduan bai, beste egun baterako utziko nituen lanok. 

Cool

Gainera, bozka pentsatzearen buruko mina kentzeko ez dator txarto blogeo apur bat, ezta?

 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia