Topikoak eta graziosoak
Lankide batek bidali eta iritzia eskatu dit bideo honen gainean:
"Umore bilbainitoa" dino berak. Niri Vaya Semanitaren umoreak gero eta grazia gutxiago egiten dit, topiko regatistez beteta eta txiste fazil-eskatologikora erraz ekarrita (honekin eta honekin konforme).
Hor botatzen diren batzuk gertatu, gertatzen dira, baina sketch-a prestatu duena euskaltegia barrutik ikusita baino, entzun dituen topikoetan inspiratu dela esango nuke.
Eta euskaltegia eta euskara ikastearen inguruan baditugu barre egiteko motiboak eta pasadizoak, hauek baino askoz hobeak. Ezta?
Euskaltegian apuntatuta, Vaya Semanitaren txisteak asko hobetuko lirateke seguruenik.
Umorea
Ez dakit ba umore hori "bilbainitoa" ote den ;-)
Bilbainismoa
Bai Iñaki, euskaldunen gaineko topikoekin kexatzen gara, baina bilbotarrok ere egun baten zer edo zer esan beharko dugu bilbotarren topikoak direla eta ez direla.
Bidali iruzkin berria