05
Ots
2010

Erabiltzen ikastea

Lehengo egunean atazekin atrebentziarekin jolasten ibili ostean, beolarraren iruzkinaren ondoren ideia eta hitzen jolasarekin jarraituta, erabili eta ikasi hitzek jolas arraroa egin zidaten.

Hizkuntza ikastea hizkuntza erabiltzeko gaitasuna eskuratzea bada, eta euskararen kasuan "dakiten" guztiek erabiltzen ez badute, eta erabilera horrekin kezkatuta bagaude, orduan "ikasi" behar dutenak ez dira (gara) izango "ez dakitenak" baino gehiago akaso?

Paradoxa usaina dauka gogoeta horrek, eta seguraski tranpa logikoren bat dago tartean. Edo igual ez. Hitz-ideien jolasa baino ez agian. Baina zer pentsatua eman dit, bai. Zuei ez?

Akerraren adarrak

Plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2010, Otsaila 5 - 09:28-(e)an bidalia.

Zure hitz-jokoak txikitako ’akerrak adarrak okerrak ditu’ hura ekarri dit gogora. Azter dezagun:

Gaitasuna  ez da erabilerarako lehen urratsa besterik. Behar besteko konpetentzia izateak ez dakar atzetik erabilera, halabeharrez. Baina honek beste galdera batzuk egitera garamatza:

- Zeren bidez eskuratu eta elikatu beharko litzateke konpetentzia: simulazio hutsaren bidez (probalekuan) ala simulazioaren eta mailan mailako erabileraren bidez (probalekuan eta plazan).

- Zeri begira jarri beharko genuke gure iparrorratz didaktikoa: konpetentziaren akreditazioari ala erabilerari begira?

- Nahikoa al da zenbait kasutan konpetentziaren akreditazioa eskatzearekin?

Akerrak adarrak okerrak ditu.

Konpetentzia

Benito-(e)k 2010, Otsaila 5 - 15:18-(e)an bidalia.

Galdera gehiago zure galderetatik:

  • Simulazioarekin erabiltzeko konpetentzia ala simulatzeko konpetentzia eskuratzen da?
  • Hizkuntza erabilera sustatzea ez da azken batean gure lanaren azken xedeetako bat?
  • Akreditazioak gure azken xede hori bete dugun akreditaten digu?

Aker hau elebiduna benetan. Euskarazko eta gaztelaniazko baliokideen adiera guztiak hartu ditu.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia