05
Urr
2006

Ipar Euskal Herriko ikasleek MP3ak erabiliko dituzte hizkuntzak ikasteko


Ipar Euskal Herriko ikasleek MP3ak erabiliko dituzte hizkuntzak ikasteko
- [Del.icio.us: "Euskaltegiak" etiketa]

Teknologia berriak ez dira ordenagailuetara mugatzen, ikus-entzunezkoen erabilerarako ere aukera berriak ari dira zabaltzen. 

Ederto!

alonso (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Urria 6 - 13:17-(e)an bidalia.

Primerakoa ikasleei mp3ak emateko ekimenarena. Orain edukiak prestatzen ibiliko dira ezta? Aparailuak erabilera asko eduki ditzake: klaseen podcastak, ikaslearen araberako azalpen osagarriak, abestiak, interneteko kontuak (teketen, irratia.com, euskadi irratia, info7, bilbo hiria...), tutorearentzako euren ahozko ariketen grabazioak, ordenagailuan lantzen dituzten artxiboen mugikortasuna ahalbidetu...

Ez dut gogoan non irakurri dudan, baina badago metroan eta halako hutsarteetan entzuteko diren ingeles klaseak eskaintzen duenik ere...

Beno, bide batez, ez dezagun ahaztu teknologiak denbora aurrezteko balio duena. Hezkuntzara ekarrita ikasprozesua osotu, erosoago egin, laburtu eta kasu askotan gutxien-gutxienik garai berriotako tresnetara hurbiltzeko balio dezakeena ;-) http://photos1.blogger.com/blogger/4209/391/1600/ForgesWeb2-0.jpg

beste adibide bat

alonso (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Urria 6 - 13:31-(e)an bidalia.

Gaztelania ikasten ari direnentzako irakurri eta entzuteko aldizkari berri xamarra da puntoycoma izenekoa (http://www.pyc-revista.com/index.html), itxura ona du.
Habek eta Aizuk euren webetan eskegi lezakete argitaratutako elkarrizketaren baten grabazioren bat, ezta?

Ikasbil

alonso (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Urria 6 - 14:25-(e)an bidalia.

Jode, dagoeneko edukiak mailakatuta dituen baliabideen gune nagusia ahaztu dudala konturatu naiz: Ikasbilen dokutekako entzungaiak. Ia 3.000 grabazio eta azkenak erabiliz gero ikasleen interesa erraz piztu dezaketen aktualitateko gaiak ere. Horra: http://tinyurl.com/gm4h4

Iparraldekoa

Benito-(e)k 2006, Urria 7 - 02:21-(e)an bidalia.

Eskerrik asko ekarpenagatik Alonso.
Iparraldeko kideek esan digutenez, aurtengoa esperientzia pilotoa izango da, bizpahiru taldetan egingo da. Entzungaiak une honetan ari dira hautatzen, baina printzpioz maila baxuko ikasleak izanda AEKren material didaktikoetan dauzkagunak erabiliko dituzte seguruenik.
Estimatuko dute proposatu diezun zerrenda, hala ere, ez ahaztu Iparraldean gure material eta dokumentu askorekin ezin dutela hain erraz lan egin: hizkera, ahoskera, erreferente soziokulturalak,... Adibidez, AEKn duela urte batzuk Hegoaldetik Iparralera bidali genituen material batzuk Simpsondarrak (Lisa, Marge, Bart, Homer,..) agertzen zirenak. Hemen nahikoa ezagunak ziren ordurako, baina Frantziako telebistek ez zutela ematen eta han ez ziren ezagunak. Gogoratu bestela duela urte batzuk bertso-txapelketa baten turroiarekin zer gertatu zen.
Aldizkarien kontua dela eta, lantzean behin HABE aldizkariak CDak banatu dituela uste dut.
Edonola ere, entzungaien arazoa une honetan, nire ustez, teknologikoa baino didaktikoa da. Hau da, zelan eta zer entzun badauzkagu, baina entzutezkoaren ulermena lantzeko ideia gutxien daukagun trebetasuna dela uste dut.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia