05
Mar
2006

Menuak eta aurkezpena

Ezkerreko menua atondu dut apur bat. Espero dut orain hemen zer dagoen argiago azaltzea. Zuek esan bestela.

Menu hauek ordenatu ditut:

Foroetan eztabaidagai batzuk sartu ditut inor animatzen bada-edo, eta foroak apur bat argiago ikus daitezen ere bai.

Bestalde, gauza berriak sartu ditut:

  • Klaserako baliabideak. Orri honetan saiatuko naiz eskolak emateko internet-en topatzen ditudan gauza lagungarrien zerrenda egiten. Del.icio.us-en bidez egin dut. Hemen ez dagoen zerbait ikusten baduzue, eskertuko nizueke jakinaraztea.
  • Testuak. Hemen ahalegina egingo dut interesatzen zaizkidan gai batzuen inguruan dokumentazio-antzeko zerbait batzen. Momentuz eskutartean darabiltzadan gai birekin hasi naiz: teleikaskuntza eta syllabus-diseinua. Oraingoz ez dago asko, eskeletoa montatzen baino ez naiz hasi egiten. Dena dela dokumentu kolaboratiboak ere izan daitezke, guztion artean editatzeko eta osatzekoak. Beraz, norbaitek gai hauen eta beste zerbaiten inguruan halako dokumentazioa (esku-liburuak, artikuluak, jarraibideak...) on-line sortu nahi baditu, badaki zer egin dezakeen.
  • Aurkezpen pertsonala. Mundu honetan asko gara, eta denok ez dugu elkar ezagutzen, kurrikulua ez dut idatzi, baina datu pertsonal minimo batzuk azaldu beharra dago, ezta?

Oraingoz ez dago txarto. Badakizue dena dela, hau ez da web pertsonal-intransferiblea. Ekarpenak eta kolaborazioak ateak zabal-zabalik formulario honen bidez (lotsatiak bazarete) edo mezuetako iruzkinen bidez.
 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia