26
Mar
2006

Usaiaren ekarpena eta wikien aplikazio bat

Usaia egin zaigu esperimentu honen partaide. Haren eskaera bati erantzunez hizkuntzaren inguruko zalantzak argitzeko foroa zabaldu dut. Badira sarean hizkuntzaren inguruko zalantzak argitzeko leku batzuk: Euskaltzaindiaren Jagonet kontsulta-zerbitzutik hasita, AEKren Kitto zalantzak forora. Bestalde "Euskaltegiblogak" deitu diegun horietan ere aukera emango dute ikasleen zalantzak argitzeko ziur aski.

Edonola ere, webgune honen izaera esperimentala ahaztu gabe, hizkuntzaren inguruko zalantzak tratatzeko modu desberdinak probatu ditzakegu hemen. Lankide batzuk dauzkat horretan nahikoa interesatuta eta esango diet ekarpena egiteko Usaiak bota dituen zalantzei.

Idazlanak wikiaren bidez zuzendu

Wikiaren asuntuari bueltak ematen nabil aspaldion. Erabili ditudan ideietariko bat idazlanak edo, besterik gabe, idazkiei feedback-a emateko modua izan da bat. Wiki baten testu bien arteko diferentziak ikus daitezke, beraz, norbaitek idatzitako testu bati bertsio berria egin ahal zaio. Hau bereziki interesgarria iruditzen zait hipotesia-feedback-berregituratzea zikloari bidea emateko orduan. Ikasleak testua sortuko du bere hipotesietan oinarrituta, hiztun "konpetenteago" batek (irakasleak adibidez) testu hori berregin egingo ditu bere ustez egokiagoa den modura, eta lehenego idazleak diferentziak ikusiko ditu, aztertu eta ondorioak ateratzeko.

Honetarako Drupal honen eginbide batzuk aprobetxatzea pentsatu dut: diff modulua hain zuzen ere. Drupal ez da wikiak egiteko software-a berez, baina moduluen konbinazio batekin wiki antzeko zerbait egin dezakegu editore grafikoa erabilita gainera. Nik hain zuzen ere, hasiera baten liburu, wiki, freenlinking eta diff moduluak aktibatu ditut wiki antzekoa egiteko. 

Probak beraz "liburu" baten egingo ditut, hemen jarriko ditut.  Momentuz esaldi sinple batekin hasi naiz. Kontu teknikoak atontzearren gehien bat. Testuaren bertsio biak ikusten dira, eta haien arteko diferentziak. Horren gain, aldaketak azaltzeko edo zalantzak plazaratzeko komentarioak erabili daitezke.

Arazo batzuk eman dizkit diff moduluak eta ez dakit diferentziak ondo ikusten diren, nik Firefox erabiltzen dut eta arazoak ematen ditu ikusteko. Explorer-ek ez hainbeste dirudienez.

Jarraituko dut esploratzen. 

 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia