Baliokidetzaren azken ordua!
Hona hemen, jasotako prezioan, Titulu eta Hizkuntza Eskakizunen arteko baliokidetzaren inguruko azken orduko berriak.
Urtarrilaren 14an izan zuten Gasteizen gai horretaz arduratzen ari direnen batzorde-bilera (HPS, HABE, IVAP, Hezkuntza Saila).
Dekretuaren zirriborroa aztertu eta ontzat eman zuten, guztien adostasunez. Orain Jaurlaritza barruan dekretuek izaten duten tramitazioan dago; beraz, txosten juridikoak eta abar jasotzen.
Edukiei dagokienez, baliokidetuko ditu:
- IVAPen 1 HE, Osakidetzaren 1. HE eta HABEren 1. maila (Europako Markoaren B1 maila)
- IVAPen 2 HE, Osakidetzaren 2. HE, Ertzaintzaren 1. HE eta HABEren 2. maila (Europako Markoaren B2 maila)
- IVAPen 3 HE, Osakidetzaren 3. HE, Ertzaintzaren 2. HE, HABEren 3. maila eta EGA (Europako Markoaren C1 maila)
- IVAPen 4 HE, Osakidetzaren 4. HE, eta HABEren 4. maila (Europako Markoaren C2 maila).
Sei hilabeteko epea ezartzen da gainerako agiriak ere taula honetara ekartzeko (Hezkuntzako irakaspostuen 1. eta 2. HE-k, Irakaskuntzako Zerbitzu Pertsonalarena, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak).
Aurreikuspena da apirilaren lehenengo astean argitaratzea beranduena ere, euskaltegietako ikasleen matrikulazio hasterako.


Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


