kalitatea

28
Mai
2006

Qalitatea

Qalitatea - Ugaritu egin zaizkigu kalitatea neurtzen ei duten ziurtagiriak (Q, ISO, AENOR...). Hezkuntzaren munduan ere aspalditxo gabiltza kalitatearen kontu honekin aztaka. Kalitatearena autu garrantzitsua dela ziur naiz baina ziurtagirien kontu horrekin zalantzak ditut. [Plisti-plasta]ren post-aren hariari tiraka..
Urregorrizko, urrezurizko eta urreplantako Q sariak bala-bala dabiltza. Enpresa mundutik hezkuntza-mundura ere zabaltzen hasi dira. Ez dut ezagutzen horietarikorik jaso duen euskaltegirik, baina egingo nuke askok gustura ipiniko luketela sarrerako bitrinan.

Hauekiko ikuspegi kritikoa ere agerten da hala ere. Zabaldu.com-en bidez heldu zaidan Garan argitaratatako artikulu hau irakurri baino ez dago.
Euskaltegion norantzakoaz darabilgun foroteman ere kalitatearen aipuak bota dira sano.

Eta zertaz gabiltzan kalitateaz dihardugunean ba? Neure psikolastoa egin orduko adituengana jo dut: www.euskalit.net- "Kalitateko Euskal Iraskundea" (iraskunde horren inguruko okurrentziak jasotzeko foroa zabaldu ez zabaldu nago). Ea hauek zer dioten.

Dokumentu hau daukete berton: Zer da erabateko kalitatea/bikaintasuna? (pdf-en eta euskaratu barik). Ea ba, irakurritzen hasiko gara (gaztelaniaz C2 atera nuen lehengo egunean).
Erabateko kalitateari ematen ei zaizkio halako sariak, zer da erabateko kalitatea?

La Calidad Total -Excelencia es una estrategia de gestión cuyo objetivo es que la organización satisfaga de una manera equilibrada las necesidades y expectativas de todos sus grupos de interés, es decir, en general, los clientes, empleados, accionistas y la sociedad en general.

Tira, kalitatea=guztiak pozik antzeko zerbait barruntatzen dut hemen. Enpresa munduan kalitatearen kontzeptuaren bilakaera honela deskribatzen dute:

Enfoque tradicional tayloriano Enfoque actual: Calidad Total - Excelencia
  • Producir bienes
  • Objetivos departamentales
  • Unos pocos lo piensan todo
  • Trabajo individual
  • Enfasis en los medios físicos
  • Mejora mediante inversión
  • El trabajo como mercancía de compraventa
  • Confrontación - Negociación - Confrontación
  • Generar satisfacción del cliente
  • Objetivos estratégicos ligados a procesos
  • Todos piensan
  • Trabajo en equipo
  • Enfasis en las personas
  • Mejora continua
  • Integración de los empleados en la empresa
  • Cooperación

Niri neuri bigarren ikuspegi horrek ez dit kontzientzia arazorik batere ematen, sinatu ere egingo nuke neurri handi baten.

Kontua bestelakoa da ordea. Kalitateaz diharduten horiek guztiek (baita guk geuk ere) hori guztia hartzen dute aintzat? Hori guztia betetzen dute?

Plistiren koinatuagan (bezeroa) eta haren medikuagan (langilea) ez dirudi satisfakzio handia lortu denik.

Gurean ere horrelako kalitate-ereduak nahi ditugu? Hori daukagu gogoan kalitateaz ari garela?

Sindikatu edukia