online

20
Abe
2008

Euskalduntzearen 4. maila on line

<a href="http://www.flickr.com/photos/90646759@N00/1150895817">Otto</a> | 2008, Abendua 20 - 02:41

Euskal Herria euskaldunduko badugu, ezinbestekoa izango da ahal denik eta jende gehien erakartzea euskaltegietara: larregi ez dakitenek, ikas dezaten; eta dakitenek, berriz, bere euskara hobetu dezaten eta, hartara, konfiantza osoz erabil dezaten. Hori dela eta, euskaltegiok bagabiltza, urte batzuetatik hona, gure eskaintza zabaltzen, jendartearen eremu gehienetara heltzeko ahaleginean.

Aurtengo berrikuntzen artean, AEK-ko euskaltegiek eskaintza berri bat dute katalogoan: Euskalduntzearen 4. maila. Joan dira azken hiru urteetan saio-euskaltegietan egindako testatze lanak eta, ondorioz, eskaintza arrunta dugu gurean, Arrasate, Bilbo eta Durangon.

AEKn, ostera, beste aurrerapauso bat egin nahi dugu berrikuntzen alorrean. Izan ere, gurean aspalditik egin dugu teknologia berrien aldeko apustu irmoa; horren adibide ditugu MOODLE plataformaren bidez egiten ari garen ikastaroak eta formazio-saioak. Beraz, uztartu egin nahi dugu, ikastaro berean, 4. mailan, eta on line irakaskuntzan eta MOODLE-en erabileran dugun eskarmentua.

Beraz, 4. mailaren eskaintza arruntaz gainera, aurten beste ikastaro bat eskaini dugu: Euskalduntzearen 4. maila on line.

AEKn sinistuta gaude oso direla bateragarriak 4. mailarako planteatzen den ibilbide metodologikoa eta on line formatua. Ikastaroaren izaeragatik, euskarri informatikoaren erabilera ezinbestekoa zaigu, baita aurrez aurreko eskoletan ere: idatzizko lanak, ahozko ekoizpenak... modu digitalean landu izan ditugu orain arte ere. Guk beste urrats bat eman nahi dugu eta, irakastetik erakusterako bidean, ikasleen esku jarri nahi ditugu baliabide guztiak, euren kasa ikasten joan daitezen.

Ikastaroa, Ermuko AEK euskaltegian kokatu dugu fisikoki; gehien bat, tutorea bertan aritzen delako. Baina, jakina, mota honetako ikastaro batek gainditu egiten ditu lekuari buruzko kontzeptu tradizionalak, are gehiago, inolako aurrez aurreko saiorik aurreikusi ez dugunean. Ikasturte honetan, 15 ikasle hartzeko asmoa bete dugu; garrantzizkoa izango da hauen ibilbidea aztertzea, hurrengo urteetan ikastaro aberasgarriagoa egitearren.

Irudia: Poker!!! Egilea: Mat.Teo (Flickr). Lizentzia:AtribuciónNo comercialCompartir bajo la misma licencia

06
Urr
2008

Ikasten.net aurkeztuta

Ikasten.net zerbitzua aipatu genuen lehengoan, baita haren aitzakiarekin gogoetan hasi ere. Sustaturen bidez haren aurkezpen ofizialaren berri izan dugu: online dela, Hezkuntza sailaren ekimena dela, doan dela, 60 unitate dituela, ikus-entzunezko materialak eta ariketak dituela... Atariaren informazio orrian ere irakur daiteke gehiago.

Une honetan dauden baliabideen osagarri izan nahi omen du. Aurrekoan esan nuen bezala, aukera interesgarrien esparru bat ireki dezake honek.euskara ikasteko aukerak eta bideak ugaldu eta eskura jarriz. Bide ugariago eta desberdinak zabaltzen hasiko al dira!

Ikus dezagun zer ematen duen bada!

Sindikatu edukia